Imagen
Buscador avanzado [EU]
26.11.2018
Promosa sozietate publikoak jakinarazi du Udalaren zuntz optikoaren bitartez eskaintzen diren zerbitzu guztiak eten egingo direla gaur gauean.
Pasatu den urriaren 5ean izandako matxura bat behin-betiko konpontzeko egingo da etenaldia, horren…
27.11.2018
2018 urtea modurik bikainenean amaitzeko, Ermua Antzokiak urteko azkeneko zine programazioa aurkeztu du.
27.11.2018
Ermuko Udalak 2018ko bigarren Enplegu Plana jarri du martxan, oraingoan Lanbiderekin lankidetzan. 15 pertsona jardunaldi osorako kontratatu ditu instituzioak, interes sozialaren eta erabilgarritasun publikoaren alorrean lan puntualak eta ezohikoak…
23.11.2018
Ermuko Udal liburutegiak udazkeneko denboraldi honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu du Ondarroako, Markina-Xemeingo eta Iurretako liburutegiekin elkarlanean.
21.11.2018
Bi egun baino ez dira gelditzen Euskal Herri osoan Euskaraldiaren lehenengo edizioari hasiera emateko, ostiral honetan, azaroak 23. Ermuko 600 pertsona baino gehiagok jada izena eman dute ekimenak irauten duen 11 egunetan zehar, behintzat,…
22.11.2018
Sallabenteko ordainleku zaharra kokatzen zen espazioa behin-behineko aparkaleku publiko gisa zabalduko da asteburu honetarako. Ermuko auzoak ibilgailuak aparkatzeko 70 toki berri izango ditu horrela, eta hilabete batzuk barru beste 30 leku…
22.11.2018
Ekitaldiaren antolatzaile Scorpio Areto Futbol taldea da, azaroren 22ko ostegunetik 25eko igandera bitartean gauzatuko dena. Elkarteak horrelakoetan ohiko eta tipikoak diren jateko eta edateko produktuak eskainiko ditu, herriko plaza nagusian jarri…
23.11.2018
Asteartean zabalduko dugu Ermuko udalaren euskara zerbitzuak antolaturiko euskarazko Gabon ekintzetan parte hartu ahal izateko izen emate epea. Izen-ematea zortzi egunez luzatuko da, azaroaren 26tik abenduaren 4ra bitartean, biak barne.
22.11.2018
Gaur osteguna, azaroak 22, Santa Zezilia eguna ospatzen da, musikaren patroiaren eguna, hain zuzen. Urtero bezala, eguna festa giroan igarotzeko, ekintza ezberdinak antolatu dira.
Irulitxa txarangaren musika doinuekin hasi da eguna, goizeko…
22.11.2018
Hiri Hezitzaileen Nazioarteko eguna ospatuko dugu hurrengo asteko ostiralean, azaroaren 30ean. Hiri Hezitzailea izatearen eskubidea aldarrikatzeko jardunaldia izango da. Egun hori ospatuaz, hezkuntzak herrientzat duen garrantziaz ohartu nahi da,…
21.11.2018
Herriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. Mailako ikasleak hezkuntza emozionala eta sormena bultzatzen duten tailerrak burutzen ari dira azken asteetan. Ekimena Udal liburutegiak antolatu du, eta Fernando Morillo idazlea da saioetako…
22.11.2018
Ermuko liburutegian hilabete bat daramagu ikerkuntza bat egiten gure herriak izandako prozesu industrialaren inguruan, bereziki XX. mendearen 60ko hamarkadatik aurrera gauzatu ziren enpresen informazio bildu nahian. Horien adibide batzuk honako…
19.11.2018
Aitor Hernandez ermuarrak (Specialized-Ermua Impulso) bi garaipen eskuratu ditu asteburu honetan Kantabrian lehiatu dituen bi lasterketatan. Herriko txirrindularia bizkorrena izan da bai Torrelavegan, baita Colindresen ere.
20.11.2018
Debabarrenak ekosistema sozioekonomiko bacará du; izaera ekintzailea eta bertako produktuak nazioartean aintzat hartuta daude
Eskualdeko ekonomiaren hazkunde iraunkorra sustatzeko asmoa du, industria-sarearen lehiakortasuna hobetuz. Besteak beste,…
20.11.2018
Zine aste berria hastera goaz. Osteguneko zineklubean filma aparta ikusi ahal izango dugu, ‘Un día más con vida’ tituluko euskal eta poloniar ekoizpena, Raul de la Fuente eta Damian Nenow zuzendariena. Filmak ikusleen saria jaso zuen aurtengo…
20.11.2018
Igande honetan, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gizarteak edozein motatako indarkeria matxistaren aurka duen konpromisoa eta egiten duen esfortzua islatzen da, hain zuzen, borrokarako eta…
21.11.2018
Ermuko Udalak proposamen bilketa antolatu du herriko bizilagunen artean 2019ko Aurrekontua finkatu ahal izateko. Bihar osteguna, azaroak 22, zabalduko da ideiak, iradokizunak eta lehentasunak aurkezteko epea, eta Ermuan erroldatuta dauden 18 urtetik…
21.11.2018
Aste honetan hasiera emango zaie Kaltxango bidegurutze zaharra eta inguruak birmoldatzeko lanei, saihesbidea eta errotonda berria ireki ondoren, funtzio berriari egokitu eta koexistentzia gune batean bihurtzeko. Lanei biharkoan –ostegunean.
19.11.2018
Udal Liburutegiak poesia tailerra antolatu du Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat. Ekimenaren xede da haur eta gazteen artean poesia gozamen iturri gisa deskubritu eta bizi dezatela animatzea. Poesia landu eta tratatuk oda irakurgai nahi…
16.11.2018
Trebidea berritu behar da higaduraren eraginez burdinbidea alperrik galduta dagoelako. Horrek dardara, zarata eta egonkortasuna sortzen du. Elementu berriak jartzean segurtasuna gehitu eta eraginak –zarata esaterako- dezente gutxituko dira, nahiz…