Buscador avanzado [EU]

19.09.2008
“Basoko bideak’ izena duen enplegu tailerrak Berano zonaldeko pasealekuak atondu eta jorietan seinaleak jarriko ditu. Lanak datozen bi asteetan zehar gauzatuko dira. Egun horietan sasiak garbitu eta informazio panelak eta bide seinaleak jarriko dira…
16.09.2008
Andoni Rodelgo (Ermua) eta Alice Gofartek (Brusela, Belgika) munduari bizikletan buelta emanez egindako bidaiatik ekarritako materialarekin prestatutako diaporama konpartituko dute bihar. Bikoteak diaporama proiektatuko Lobiano Kultur Gunean,…
19.09.2008
Ermuak nazionalitate eta estilo ezberdinetako hamalau talde bilduko ditu aste bukaera honetan, kaleko musika taldeen hirugarren topaketan. Ekimena udal kultura sailak antolatu du ‘Kalean’ lelopean. Programari gaur zazpietan emango zaio hasiera.…
17.09.2008
Udal liburutegiaren xede nagusiak kultura eta jakintza sustatzea dira, batik bat, eta egiteko hori liburu eta irakurketan oinarritzen du, nahiz eta teknologia berriei ere leku egin izan dioen azken boladan. Zerbitzua oso ezaguna eta erabilia da…
10.09.2008
Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak denboraldi berriari hasiera emango dio biharkoan. Irailerako hiru emanaldi programatu dira, bihartik hasi eta ondorengo asteetako ostegunetarako. Iraileko programak ondorengo hiru tituluak eskainiko ditu: ‘Atlas…
11.09.2008
Herriko Merkatari eta Ostalari Elkarteak antolaturiko azoka berezia gaur goizean hasi da. Ermuko hamahiru denda Orbe Plazako frontoira bildu dira, udako azken generoari irteera emateko xedez. Udako denboraldi eta merkealdia amaitutzat eman ondoren,…
11.09.2008
‘Jose Merino’ren oroimenez urtero antolatzen duen hiri lasterketak hogeita bat garrren edizioa beteko du aurten. Karrera urriaren 5eko igande goizean korrituko da. Antolatzaileek kaleratu dute jada aurtengo programa ofiziala. Programa B5 tamainako…
12.09.2008
Probaleku eta Goienkale kaleok erabilera misto batera egokitzeko lanak aurrera jarraitzen dute. Lan horien bidez, “espazio berri bat eratuko da, espaloia eta bidea bereziki banandu gabe automobilek eta oinezkoek kidetasunez elkarren artean…
16.09.2008
Emakumearen udal Kontseiluak bihar ekingo die aldizkako bilerei udako oporraldiengatiko etenaren ondoren. Ziklo berriko bilerei bihar emango zaie hasiera, arratsaldeko 5,30etan. Bilera hori Emakumearen Topalekuko Batzar Aretoan egingo da, Izelaieta…
12.09.2008
Folk taldeentzako Ermuan urtero antolatzen dugun lehiaketa asteburuan jokatu eta erabakiko da. Finalean arituko diren taldeek elkarren artean nor baino nor arituko dira, 3000 euroko lehen saria irabazteko helburuarekin. Bigarren postuan sailkatzen…
12.09.2008
Carmen Parisek kantaldia emango du bihar Ermuko Orbe plazan, gaueko 23:30etatik aurrera. Emanaldia herrian folk musika jotzen duten talde ez profesionalen arteko lehiaketaren barne dago eta plazan izango da, nahi duten ikusleentzat dohainik. Carmen…
15.09.2008
"Vallarna" taldea garaile suertatu da, folk taldeentzako Ermuko"Folkez blai" lehiaketaren hirugarren edizioan. Valladolidekoek 3.000 euroko eskuratu dute, azken asteburu honetan jokatu izan den finalean nagusitu eta gero. Sailkapeneko bigarren…
05.09.2008
Herriko merkatariek Azoka berezia egingo dute datorren astean, udako azken generoari irteera emateko xedez. Udako denboraldi eta merkealdia amaitutzat eman denez gero, oraindik saldu gabe geratu diren produktuak eskainiko dira merke eta azkenengoz.…
09.09.2008
Sustapen ekonomikoko, enplegu eta trebakuntza udal sailak Enpresa Kudeaketarako bigarren ikastaroa azaroan egingo du gure herrian. Ikastaro horietan enpresa berriak sortu eta irekitze aldera, taldeko prestakuntza ekintzak nahiz banakako…
03.09.2008
Haurrentzako zine-emanaldi eta denboraldi berriari iraileko lehen igandean emango zaie hasiera. Denboraldiak hainbat aldaketa esanguratsu jasango ditu, Zinemak ez baitu berriz ere zine proiekziorik hartuko, eraikina goitik behera eraberritzeko lanak…
05.09.2008
Ermua Zinema goitik behera berritzea sekulako erronka izango da. Erronka horrek, eremu teknikoan ez-ezik antolakuntza eta kudeaketan ere eragingo du. Zinemak urriaren 12an bere ateak itxiko ditu, hainbat hilabetez eta obrak egin bitartean. Itxierak…
05.09.2008
Gazteria Informatzeko bulegoak udako argazki lehiaketa antolatu du beste urte batez; ‘Oporrak 2008ko argazki lehiaketa’ lelopean. Gutariko askok, jada, agortu ditugu oporrak, baina, egun horietan ateratako argazkiak aurkezteko garaiz gaude oraindik…
04.09.2008
Ermuko Haurreskolak hasiera ofiziala eman dio gaur goizean 2008-2009ko ikasturteari. Ikastegiak bere ateak ireki ditu gaur goizean goiz, inskribatutako ume goiztiarrenak hartzeko. Ikasturte honetarako lehen egunean hilabeteetatik bi urtera bitarteko…
04.09.2008
Herriko Kzguneak informatikako ikastaroen eskaintza zabala prestatu du datozen hilabetetarako. Hasi berri dugun iraila honetarako ikastaroen eskaintzan hamazazpi proposamen bilduta daude. Ikastaroen artean ondoko aukerak daude: Internet erabiltzen…
08.09.2008
Milaka ikasle, irakasle eta hezkuntzaalorreko langile aste honetan bueltatuko dira beren ikastetxe eta zereginetara. Gure herriko milaka ikaslek hasiera emango diote aste honetan 2008/2009 ikasturteari. Gehienak herriko ikastetxeetan bertan, LHan…