Imagen
Buscador avanzado [EU]
17.06.2015
Uda sasoia ofizialki inauguratuko da ostegun honetan, ekainaren 18an, Berano-Errekaldeko igerileku naturalaren irekierarekin. Udal zerbitzuek jakinarazi dutenez, instalazioak egunero zabalik egongo dira datorren irailaren 13ra arte.
Ermuko Gurutze…
15.06.2015
Gaur, ekainak 15, Gipuzkoako Urakek abian jarri du Ermuan zerbitzu hori kontratatuta dutenen kontagailu zahar edo matxuratuak aldatzeko kanpaina.
Enpresak argitu duenez, aste honetan zehar burutuko dituen lanak ez zaizkie kobratuko abonatuei.…
05.06.2015
Ongarai parkean egin berri den ur-jolastokia jada zabalik dugu atzotik ermuarrok. Egutegiaren arabera uda urtaroa hasteko egun gutxi batzuk falta badira ere, ekainaren lauko ostegunean -atzo- martxan jarri eta ireki zen instalazioa jendearentzat.…
26.05.2015
Maiatzaren azken asteko zineak agur esango dio Ermua Antzokiaren asteko programazioari irailera bitartean. Aurreteik, beste lau filma onaz gozatzeko parada izango dugu. Osteguneko zineklubean Pascal Plissonek zuzenduriko Camino a la escuela…
22.05.2015
Ermuko Gaztela-Mantxako Kultur Zentroak kultur astearen XLII. edizioa ospatzen ari da. Egitarauari aurreko asteburuan eman zitzaion hasiera eta datorren larunbatera bitartean gauzatuko dira jarduerak. Pogramari aurreko astean eman zitzaion hasiera…
20.05.2015
Zine denboraldia amaitzear dago, baina irailera artean agur esan aurretik filma interesgarriak ikusteko parada emango diguten bi aste ditugu oraindik. Osteguneko zineklubean eta Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren kontrako Nazioarteko egunaren…
13.05.2015
Tartean Teatroa konpainiak Patxo Telleriak bertsotan idatzitako "Pankreas" komedia aurkeztuko du Ermua Antzokian ostiralean.
12.05.2015
Ostegunean zine aste berria hasiko dugu Ermua Antzokian. Zineklubean Zaza Urushadza zuzendari estoniarraren Mandarinas filma ikusi ahal izango dugu. Gerraren inguruko drama hau atzerriko film onenaren sarirako aipamena izan zuen. Gerra Zibilaren…
05.05.2015
Zine aste berriari helduko diogu Ermua Antzokian. Osteguneko zineklubean Céline Sciammak –Tomboyrekin ospea lortu zuen egileak- zuzenduriko Girlhood zinta frantsesa ikusi ahal izango dugu. Girlhood adoleszenteen inguruko drama bat da, Mariemeren…
06.05.2015
‘Marlango’ musika taldea Ermura datorkigu aste honetan, plazaratu duen eta ‘El Porvenir’ titulua daraman azken lana aurkeztera. Marlango pop musika taldea da, jazz eta bluesaren ukitu eta eragina duena.
29.04.2015
Zine programazio berriari hasiera emango diogu Ermua Antzokian. Hilero bezala, programazioa hautatzen duten kolektibo eta Kultura saileko langileek Espainiako, Europako eta Estatu Batuetako onena uztartzen ahalegindu dira. Horretarako zine…
29.04.2015
Udalak San Ignazio etxe-taldeko barruko plazatxoa eta arkupeak erreformatu egingo ditu, hirigintza alorrak ezagutzera eman duenez. Auzotarrek lan horiek egiteko behin baino gehiagotan eskatu dute lurra irristakorra zela salatuz, hormak txukundu eta…
22.04.2015
Chano Domínguez (piano jolea) y Niño Josele (gitarrista) flamenko eta jazz musikako bikote ezagunak erakustaldia emango du ostiralean Ermua Antzokian gaueko 10:15etan.
20.04.2015
Udal Bulego Teknikoa adierazi du gaur gauean irrist ez egiteko inprimazio tratamendua emango duela San Pelaioko espaloian, kaleko 2. zenbakitik 8Bra bitartean –Senenetik garaje sarrerara bitartean-. Zerbitzu atalekoek tratamendu kimikoa emateko…
21.04.2015
Astebukaeran amaiera emango diogu hileko zine komertzialaren programazioari. Nolanahi ere, osteguneko zineklubean filma aparta ikusteko parada izango dugu. Laura Poitras zuzendariaren Citizenfour tituluko dokumentala da, dokumental luzearentzako…
15.04.2015
“Yllana” antzerki talde madrildarrak ‘The Gagfather’ izeneko muntai aurkeztuko digu aste honetan Antzokian, ostiral gaueko 22,15etatik aurrera. Taldeak bere azken antzezlana aurkeztera datorkigu. Yllanak taldeak berak gain hartu du zuzendaritza…
14.04.2015
Osteguneko emanaldiak Ermua Antzokian zine aste berri bati hasiera emango dio. Aste honetan Matthew Warchusek zuzenduriko ‘Pride’ ‘komedia britainiar dibertigarria ikusteko aukera izanen dugu. Pride Billy Elliot edo Full Monthy arrakastatsuen…
31.03.2015
Ostegunean zine programazio berriari hasiera emango diogu Ermua Antzokian. Hilero bezala, programazioa hautatzen duten kolektibo eta Kultura saileko langileek Espainiako, Europako eta Estatu Batuetako onena uztartzen ahalegindu dira. Horretarako…
07.04.2015
Hiriguneko erdialdean dauden hainbat kaleetako etxebizitza eta eraikinek urik gabe egongo dira bihar asteazken goizean lau orduz, gutxi gorabehera. Zerbitzuak esleiturik duen Gipuzkoako Ur Kontsortzioa enpresak eta udaleko lan taldeak horrela…
25.03.2015
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ‘Txo, Mikmak txikia’ ikuskizuna dakartzate aste honetan Ermura. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du, martxoaren 27ko ostiralean bi emankizun izango ditugu, arratseko 5etan lehena eta arratseko 7etan…