Buscador avanzado [EU]

14.10.2015
Ermuko Udalak jakinarazten duenez, datozen egunetan hasiko da kaleko argiztapenak aldatzeko hirugarren fasea, Santiago eta Zerukoa auzoak barne hartuko dituena. Aldaketa horren helburua instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzea da. Izan ere,…
29.09.2015
Azaroaren 14an izango da aurtengo San Martin Azoka. Dagoeneko jai giroa gerturatzen ari da, eta antolaketa lanak hasita daude 26. edizioko programa osatzeko.
30.09.2015
Ermuko Udalak, Euskal Birusa, Udal Euskaltegia eta Euskaraz Kooperatibarekin lankidetzan, aurten ere Berbalagun egitasmoa martxan jarriko du. Egitasmo honen bitartez euskaldun zahar eta berriak elkarrekin erlazionatzen dira; batzuek zein besteek…
09.09.2015
Ermuko Udaleko Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportaje lehiaketaren hogeita bigarren edizioa aurkeztu eta zabaldu du. Lehiaketaren xedea ermuarren artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.
07.09.2015
2015/2016 ikasturte akademikoa hastear da, eta horrekin batera, herriko bi euskaltegi ofizialek zabalik dituzte jada euren kurtsoetan izena emateko epeak. Datorren ikasturte honetan parte hartu nahi duten ikasleek hilaren amaierara arte eskaintzen…
21.08.2015
Ur Kontsortzioak –Gipuzkoako Urak S.A.- ohar baten bidez Ermuko abonatuei jakinarazi die abuztuaren 24tik aurrera, astelehena, herriko ur-kontadoreak irakurtzeari ekingo diola. Horrela, kontsumoak ezagutu eta 2015eko hirugarren hiruhilabeteko…
26.08.2015
Euskara ikasten aritu direnentzako 2015eko beka deialdia zabaldu du Ermuko Udalak, Euskara Sailaren bitartez. Gaurtik hasita datorren urriaren 22ra arte, bi egun horiek barne, eskabideak aurkezteko aukera izango dute euskara ikasten jardun duten…
28.08.2015
Ermuko Udaleko Euskara Sailak sentsibilizazio kanpaina berri bat jarri du martxan, gurasoei euskararen erabileraren garrantzia gogorarazteko. Izan ere, jakina da umeek inguruan ikusten dutenetik ikasten dutela, eta gurasoak izaten dira euren eredu:…
14.08.2015
Abuztua atseden garaia izan ohi da jende askorentzat, baina Ermuko udaleko Obra eta Zerbitzuetako lantaldeak ez du etenik egin, eta gure herria egoerarik onenean mantentzeko lanetan dihardu udan ere. Azken asteetan, herrian jende gutxiago dagoela…
18.08.2015
Udaleko Obra eta Zerbitzuetako lankideak Berano-Errekaldeko igerilekuan garbiketa eta mantentze lanak egiten ari dira egunotan. Izan ere, igerileku naturala izanik, euriarekin eta haizearekin lokatza, hostoak eta bestelako elementuak iristen dira…
13.08.2015
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak urte hasieran eremuak presio handiko ur beroaren bidez garbitzeko makina bat erosi zuen, eta jada hasi da gure herrian martxan. Makina autopropultsatua da, eta noranzkoz alda daitezkeen lau gurpil ditu.…
30.07.2015
Udal Zerbitzuen Alorrak Izelaieta kalean berezituriko hondakinen bilketarako dituen edukiontzien erabilera edo/eta kokapena aldatu duela ezagutzera eman du. Zerbitzu alorrak ohar informatiboa prestatu eta zabaldu du ukituriko eraikin eta…
06.08.2015
San Ignazio etxe-taldeko arkupeak eta barruko plazatxoa erreformatzeko lanak amaitu dira. Lanak pasa den apirilaren 29an (asteazkena) hasi ziren eta uztailaren amaieran bukatu ziren.
03.07.2015
Hirigintza eta Zerbitzuen udal Alorrak luzatu egin du Ongaraiko ur parkeko instalazioa zabalik edukitzeko ordutegia. Instalazioa egunero eguerdian ireki ordez, ordutegia ordu 1 aurreratu eta goizeko 11etan ireki eta abian jarriko da. Ordutegia…
30.06.2015
Asteburuan gertaturiko bandalismoak eta identifikatu ez diren pertsonek instalazioa behar den bezala ez erabiltzeak Ermuko Errekalde igerileku naturala hustu eta garbitzera behartu du, Herri lan eta zerbitzuen alorreko arduradunak aditzera eman…
17.06.2015
Uda sasoia ofizialki inauguratuko da ostegun honetan, ekainaren 18an, Berano-Errekaldeko igerileku naturalaren irekierarekin. Udal zerbitzuek jakinarazi dutenez, instalazioak egunero zabalik egongo dira datorren irailaren 13ra arte. Ermuko Gurutze…
19.06.2015
Ermumak euskararen Mintzodromoaren bigarren edizioa hartuko du bihar iazko lehenen arrakastatsuaren ostean, badator aurten ere. Biharko larunbatean, arratsaldeko ordu 1etatik aurrera ospatuko da ekimena herriko plazan, eta xede nagusia euskaraz…
15.06.2015
Iazko lehen edizio arrakastatsuaren ostean, badator aurten ere Mintzodromoa. Ekainaren 20an, larunbata, 13:00etatik aurrera ospatuko da ekimena herriko plazan, eta xede nagusia euskaraz jardutea eta euskaldun sarea trinkotzea izango da.
15.06.2015
Gaur, ekainak 15, Gipuzkoako Urakek abian jarri du Ermuan zerbitzu hori kontratatuta dutenen kontagailu zahar edo matxuratuak aldatzeko kanpaina. Enpresak argitu duenez, aste honetan zehar burutuko dituen lanak ez zaizkie kobratuko abonatuei.…
05.06.2015
Ongarai parkean egin berri den ur-jolastokia jada zabalik dugu atzotik ermuarrok. Egutegiaren arabera uda urtaroa hasteko egun gutxi batzuk falta badira ere, ekainaren lauko ostegunean -atzo- martxan jarri eta ireki zen instalazioa jendearentzat.…