Buscador avanzado [EU]

04.04.2008
‘Kontu kontari’ ekimena hilabete berriarekin batera datorkigu. Bihar larunbata –apirilaren 5a- emanaldia egingo da udal liburutegian. Saioa Ixabel Milletek egingo du. Ikuskizuna arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da liburutegian bertan,…
31.03.2008
Kultura zinegotzigoak ‘Ermua Hiria’ izeneko literatur lehiaketaren XIV. edizioa zabaldu du. Oinarriek diotenaren arabera parte hartzeko bi modalitate daude, lehenengoa narratiba eta bigarrena olerkia. Halaber, horietako bakoitzean beste bi aukera…
01.04.2008
Bihar Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna da. Apirilaren biko egun hori aukeratu zen, Hans Christian Andersen idazle daniarraren omenez, bere jaioteguna baitzen. Horregatik, jardunaldian munduko liburutegi eta liburu denda guztietan ekintza bereziak…
12.03.2008
Udal liburutegiak dei egin die herritarrei Teresa Murga eraikinaren ahalik eta argazki gehien biltzeko lanean laguntzeko, eraikin hori eta izan dituen erabileren historia grafikoa osatzeko xedez.
29.02.2008
‘Kontu kontari’ ekimena hilabete berriarekin batera datorkigu. Bihar larunbata –martxoaren 1a- emanaldia egingo da udal liburutegian. Saioa Nerea Astorekak egingo du. Ikuskizuna arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da liburutegian bertan,…
03.03.2008
Hogeita hamar pertsonek parte hartu zuten ‘Arratsaldean kontu kontari’ ekimenaren azken saioan. Saioak ordu bete inguru iraun zuen eta ikusle gisa, neskato-mutiko gaztatxo ugari eta horiek ekartzera etorritako gurasoren bat edo beste izan ziren.…
05.03.2008
Udal liburutegiak Neguko liburua lehiaketaren saridunak erabaki eta ezagutzera eman ditu. Saridunek sari gisa liburuak eta zinerako joateko sarrerak eskuratuko dituzte. Lehiaketaren maila ezberdinetan guztira laurogeita bat pertsonek hartu dute…
26.02.2008
Udal liburutegiak bi ekimen berriri heldu die gaurkoan. Lehenaren bidez, zerbitzuak liburu baten oparia egingo die bertaratzen diren erabiltzaile eta herritarrei. Oparituko dituen ale horien arrazoia, liburuak bikoiztuta edo edizio berriagorik atera…
18.02.2008
Udal liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina berri bat martxan jarri du. Jarduera 5etik 12 urtera bitarteko neska-mutilei eta horien ikastetxeei zuzentzen zaie. Liburutegiak hilero gai bati buruzko liburuak gomendatuko ditu eta haur…
19.02.2008
Martin Unanue Añibarro eibartarrak mandala izeneko hainbat lan bildu eta erakusketa jarri du Lobiano Kultur Gunean. Mandala arte modu oso aspaldikoa da. Munduan zehar tradizio espiritual ezberdinetan erabili izan den zirkulu sakratua da. Makro eta…
19.02.2008
Udal liburutegiak aurtengoan ere “Neguko liburua” izenaz ezagutzen den lehiaketa antolatu eta iragarri du. Lehiaketa horren bidez irakurle eta erabiltzaileek negu honetan irakurri dituzten liburuetatik gustukoena proposatzeko aukera izango dute.…
07.02.2008
Udal liburutegiak bere ordutegi eta zerbitzuak eskarira eta beharrtera egokitu ditu, urte berriaren sarrerarekin batera. Sendotu dituen atentzio eremuak eskari gehien dutenak edo baliabideak urri geratzen ari zirenak izan dira. Aldaketa horien…
04.02.2008
FEMP, Kultura Ministerioa eta Coca Cola Fundazioak Ermuko Udal liburutegiari sari gisa emandako materiala hilabete honetan liburutegian ikusgai jarriko da. Ermuko udal liburutegia “Irakurmena sustatzeko Estatuko sarietan” finalista geratu…
30.01.2008
Udal liburutegiak eleberri erotikoen bildumarekin erakustea antolatu jarri du. Horretara titulu klasiko eta gaurkoen bilduma bildu du, euskaraz nahiz gazteleraz idatzitakoak. Liburu horiek guztiak bazkideok maileguan hartu eta etxera eraman…
11.01.2008
Astelehenetik aurrera udal liburutegiak goizetik gauera bitarteko ordutegi berezia izango du, otsaileko azterketak ate joka baitauzkagu. Zerbitzua zabalik izango da egun osoan zehar goizean goizetik hasi eta goizaldeko ordu batak bitartean,…
14.01.2008
Berrehun pertsonatik gora pasa dira Gabon Parkearen irakurketa txokotik, parkea zabalik egon den egunetan. Horietatik, %85 haur eta gazteak izan dira, gainerako %15 helduak izan direlarik.
08.01.2008
Udal liburutegiak aterkiak utziko dizkie bazkideei euria denean. Aukera hori izango dute liburutegiko bazkide izan eta aterkia eskatzen dutenek. Maileguak hogeita lau (24) ordutarako egingo dira eta aterkia eramaten duenak bere bazkide txartela utzi…
19.12.2007
Udal liburutegiak ‘Megairakurleak’ lehiaketako sari gehiago banatuko ditu gaur arratsaldean. Sari banaketa hori Lobiano Kultur Gunean egingo da, arratsaldeko seietan.
18.12.2007
Ermuko udal liburutegia irakur zaletasuna sustatzeko X. Maria Moliner kanpainaren finalera sartu diren hiru zerbitzuren artean egon da. Kultura Ministerioak jakinarazi berri digu hori orain egun batzuk gure udalean jaso izan dugun eskutitz batean.…
11.12.2007
Ermuko udal liburutegiak FEMP erakundearen (udalerri eta probintzien Espainiako federazioaren) saria eskuratu du, irakur zaletasuna sustatzeko 2007 kanpainan. Saria honetan datza: 200 liburu, orrialdeen markagailuak eta bestelako material berezia.…