Imagen
Buscador avanzado [EU]
27.11.2009
‘Txalo’ Produkzioak ‘Ate Joka’ tituluko antzezlana Dakar gaur Lobiano Kultugunera funtzio bakarrean, gaueko 22:15etan hasita. Emanaldia udal Kultura Sailak antolatu du. Sarrerak 5 euro balio du, eta ikuskizuna hasi baino lehen bertan eros daiteke.…
26.11.2009
Ermuan gastronomia eta artisautzako produktuen azoka izen dugu asteburu honetan. Jarduera gaur hasi da igandean bukatuko. Merkatuak hogei postu ditu eta horiek Orbe Kardinalaren plazan jarrita daude. Azoka goiz eta arratsaldez dago irekita 11etatik…
20.11.2009
‘Jimmy Arrabit Trio’ taldea Ermura datorkigu bihar. Ikuskizuna Lobiano Kulturgunean izango da iluntzeko 8etatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du eta sarreran bertan eskura daiteke. Jimmy Arrabit Euskal Herrian daukagun eskarmentuko musikaria da.…
13.11.2009
Izarraitzek emanaldi bikoitza emango gaur Lobianon, ‘Entremeses cotidianos’ antzezlana estreinatzeko
Ermuko emakumeez osaturiko Izarraitz antzerki taldeak, obra berria estreinatuko du gaurkoan Lobianoko aretoan: ‘Entremeses cotidianos’. Estreinaldirako bi emanaldi programatu dira, lehena arratsaldeko 7etan eta bigarrena gaueko hamarrak eta…
17.11.2009
Urdaibaiko Biosfera Erreserba Ermura hurbilduko erakusketa baten bidez, bere 25. urteurrena dela-eta
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren 25. urteurrena dela-eta, herriz herri ibiliko dabilen eta ‘Urdaibai Bizigai’ izena duen erakusketa Ermuan dugu atzotik. Erakusketa hori Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza…
06.11.2009
Musika eta olerki emanaldia ikusgai izango dugu gaur Ermuko Lobiano Kulturgunean, gaueko 22:15etan, San Martin kulturala deritzan programaren barne. "Internet Kafe" Kirmen Uribe idazlearen eta Mikel Urdangarin musikariak elkarrekin sortutako…
30.10.2009
2009ko Musikaldiak aurrera jarraituko du gaur, edizioaren bigarren zatiari ekitez. Gaur gauean ‘Art Trio Bohemenia’ izeneko hirukoteak emanaldia eskainiko du, Lobiano Kulturgunean gaueko hamarrak eta laurdenetan. Ganbara musika lantzen duen talde…
30.10.2009
Musikaldia 2009 bihar itxiko, haurrentzako emanaldi batekin. Biharko emanaldian, Sointek taldearen ‘"Soinu tresnen fabrika", izeneko proposamena ikusi ahal izango dugu, Lobiano Kulturgunean arratsaldeko 5etatik aurrera. Emanaldia euskaraz izango da…
21.10.2009
Gazteria sailak ‘2009ko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketan irabazle suertatu diren pertsonen zerrenda ezagutarazi du. Aurtengo edizioan sariak berriz ere Ermuan bertan geratu dira, lehiaketako irabazleak bi herritar izan baitira. Garaile orokorra…
23.10.2009
Ainhoa Zuazua sopranoak kantaldia eskainiko du gaur Ermuko Santiago Apostoluaren parrokian, 22,15etatik aurrera. Kantari ermuarrak Francisco de Borja Mariño piano-jole gaztearen laguntza izango du. Emanaldia, azken asteetan herrian garatzen ari den…
23.10.2009
Ermuak ‘Pub Dakota’ izeneko moto zaletuen 3. festa ospatuko du biharko egunean. Jaia Probaleku plazaren eta inguruko kaleetan gauzatuko da, bertan ikusgai egongo baitira parte hartuko duten motoak. Mentxu Markos eta Paqui Lopez neska bikotea da…
16.10.2009
Ermuko 2009ko Musikaldia ate joka dugu. Edizio berri bati hasiera emango zaio biharkoan, zentro erregionaletako abesbatzen emanaldiarekin. Aurtengo Musikaldiak formatu txikiko eta handiko emanaldiak eta kalekoak uztartuko ditu. Izan ere, Ainhoa…
16.10.2009
Ermuko antzerki tailerrak, Sutegi antzerkiak, obra berria estreinatuko du gaurkoan Lobianoko aretoan: ‘El Pico de las Viudas’. Estreinaldirako bi emanaldi programatu dira, lehena arratsaldeko 7etan eta bigarrena gaueko hamarrak eta laurdenetan.…
16.10.2009
Bizkaiko Blues Jazz zirkuitoa Ermura iritsiko da bihar. Aurtengo edizioan gonbidaturiko artista Bill Lyerly Band da. Ikuskizuna Lobiano Kulturgunean izango da iluntzeko 8etatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du. Bill Lyerly Ipar carolinan (AEB)…
09.10.2009
Gurutze Beitia eta Gorka Aginagalde umorista eta aktore bikoteak ‘‘A gusssto!’ tituluko lana dakarte gaur Lobianora. Ikuskizuna ikusteko bia saio izango dira, lehen arratsaldeko zortzietan eta bigarrena gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da eta…
09.10.2009
‘El Retablo’ talde madrildarrak haurrentzako antzerki emanaldia ekarriko du bihar Lobiano Kultur Gunera, arratsaldeko 5etatik aurrera. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Emanaldia ordu…
06.10.2009
Urriaren 17tik urtearen amaierara bitartean Ermuko gazteriak bere gustuko jarduerak gauzatu ahal izango ditu Betiondo Kirol Gunean. Hamabi urtetik 16ra bitartekoek lagunekin elkartzeko,taldean play-stationarekin jolasteko, musika entzuteko, gustuko…
01.10.2009
Gazteria Informatzeko bulegoak udako argazki lehiaketa antolatu du beste urte batez; ‘Oporrak 2009’ lelopean. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 9ko ordu bietan izango da. Urriko 16an emango du aditzera epaimahaiak bere erabakia eta saridunen…
02.10.2009
Elliot antzezle belgiarrak ‘Rock comedy show’ tituluko ikuskizuna dakar gaur Lobianora. Emanaldia gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerak bost euro balio du. Muntaian Elliotek hainbat perstsonai eta egoera eszenaratzen ditu barre-…
25.09.2009
Kataluniako ‘Pocaconya’ antzerki taldeak ‘Optimismo global’ tituluko lana dakar gaur Lobianora. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da eta sarrerak 5 euro balio du. Antzerkia udazken honetako lehenengoa da eta denboraldi berriari…