Imagen
Buscador avanzado [EU]
16.12.2010
2011ko aurrekontuak agerian utzi du beste behin, bizi dugun krisialdi ekonomiko eta finantzarioak oraindik orain eragina duela. Eragina herritarrengan eta baita guregan –erakundean-. Murrizketarik handienak datorren urtealdirako inbertsioetan eragin…
06.12.2010
Lehen elur malutak eta hotzak herrira heldu zaizkigu, horrek abendua izanik negua gertu dugula adierazten digu eta, nola ez, Olentzero baita. Ikatza eta opariak hartu eta menditik gurera jaitsiko da. Beraz, orain da sasoia datorren urteari begira…
10.12.2010
Aurtengo bosgarren bi hilekoari dagozkion eta ordaindu gabeko ur erreziboak dituzten herritarrek ezin izango dituzte horiek ordaindu datorren urtarrilera artean. Horrela jakinarazi du gaur, herriko ur horniduraren zerbitzua kudeatzen duen Aquagest…
29.11.2010
Juanita Ibaibarriaga 2010eko Literatur Lehiaketaren sariak banatu berri ditu Euskal Birusa elkarteak. Sariak Lobiano kulturgunean egindako ostegun arratsaldez egindako ekitaldian ezagutarazi eta banatu ziren. Aurtengo aipatzekoa da bigarren…
30.11.2010
Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez -aurtengoa 13.…
17.11.2010
Bizkaiko hainbat kirolari ospetsuk eskola kirolean euskararen erabilera sustatzeko kanpainan parte hartu dute aurtengoan ere. Bigarren kanpainarentzat aukeratu den leloa Eutsi gogor! da. Bigarren urte honetan Matxalen Ziarsolo eskubaloiko jokalari…
11.11.2010
66 lagunek parte hartuko dute azaro hilabetean hasten den Berbalagun ekimenan. Pertsona hauek egitasmoko aurtengo 9 taldeak osatuko dituzte . Berbalagun izeneko ekimenean euskal hiztunak, euskaldun zahar eta berriak elkarrekin erlazionatzen dira;…
11.11.2010
Dagoeneko San Martin Azoka XXI. edizioan parte hartzaileen zerrenda zehazturik dago. Aurten jende ugarik deitu izan du parte hartzeko, baina, azokak duen postu kopuru mugatua dela eta 37 postu besterik ezin izan dira onartu. 14 ekoizle arituko dira…
12.11.2010
Euskadin guztira 140 turismo-establezimenduk daukate jada irisgarritasun-zigilua, horien artean . Ermuko Melida Ostatua dagoelarik. Zigilu hori Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa Sailak garaturiko Irisgarritasun…
08.11.2010
Seigarren edizioko Kameratoiak, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyak badu irabazleen zerrenda. Lobiano Kultur Gunean gauzatu zen itxiera eta sariak banatzeko ekitaldia larunbat arratsaldean. Lehen saria ‘Epaltzaren alargunak’ izeneko taldeak…
05.11.2010
2010eko Gabonetako Aisialdiko Ekintzetan izena emateko epea astelehenean ireki eta bi astez -azaroaren 19ra arte- zabalik egongo da. Izen-ematea LHko 1. mailatik DBHko 2. mailara arteko ume eta gazteei zuzentzen zaie. Urtero legez Euskara Sailak,…
29.10.2010
Udal tasak, zergak eta prezio publikoak bataz beste %1,5 igoko dira datorren 2011an. Horrela erabaki zuen atzo Udalbatzarrak PSE-EE-PSOE alderdiaren botoekin eta EB-Berdeak alderdiaren abstentzioarekin. PP eta EAJ alderdiek kontrako bozka eman…
26.10.2010
Azken bost urteotan bezala, aurten ere KAMERATOIA Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dute Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Ermuko Udalak, Ermuko Euskal Birusa Euskara Elkartearen eta EiTBren laguntzaz. Antolatzaileek Eusko…
27.10.2010
Euskal Birusa elkarteak, San Martin azokaren antolatzaileak, ezagutzera eman ditu aurtengo edizioaren jarduerak, kartelaezagutzera emanez. Azoka, ohikoa den legez, azaroko bigarren larunbatean ospatuko da, hots; hamahiruan egutegiari jarraiki. San…
19.10.2010
Ostegun honetan Berbalaguneko IX. edizioaren aurkezpena egingo da. Euskaldun berriak zein euskaldun zaharrak batu eta euskara praktikan jartzeko asmoa duen egitasmo honek aurten bederatzigarren urteurrena betetzen du. Urte hauetan zehar herritar…
20.10.2010
Euskal Birusak ezagutarazi ditu urtero antolatzen duen postal lehiaketaren aurtengo irabazleak. Sari banaketaren ekitaldia azken larunbatean egin zen. Aurten 52 pertsonek postala bidali eta parte hartu dute, horietatik 38 adinez nagusiak izan dira…
13.10.2010
UKEk duela gutxi kirol eskaintzaren berri kaleratu du eta aurten euskarak presentzia handiagoa izango du kiroldegian. Hemendik aurrera, 18 urte beherako ume eta gazteentzako ikastaro guztiak euskaraz eskainiko dira. Ermuan, euskal ereduetan ikasten…
13.10.2010
XXI San Martin azokan parte hartzeko izena ematea gaur zabaldu da eta 22ra arte zabalik izango da. Izen ematea goizeko 8:30etatik arratsaldeko 14:30etara egin ahal izango da Ermuko Euskara Sailean (Valdespina markesaren kalea z/g). Azokan azaroaren…
29.09.2010
Euskal Birusak, Udal Euskara Sailarekin Lankidetzaz, urtero antolatzen duen Juanita Ibaibarriga literatur eta erreportaje lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabaldu berri du. Iazko moduan lehiaketa honek bi modalitate izango ditu deialdiaren…
24.09.2010
Berbalagun ekimena sasoian jartzen hasi da herriko euskaltegiek matrikula aldia zabaltzearekin batera. Izenemateak itxi eta ikasturtearen hasierarekin batera bueltatuko zaigu Berbalagun. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da eta ekimena…