Imagen
Buscador avanzado [EU]
09.01.2018
Ostegun honetan zine aste berri bati ekingo diogu Ermua Antzokian. Zineklub saioarekin hasiko da asteko programazioa, kritika bikainak jaso dituen Stephan Komandarev zuzendari bulgariarraren Destinos filmaren eskutik.
10.01.2018
Ermua Antzokia motorrak berotzen ari da jada kultur programazio berriari ekiteko. Ostiral honetan, urtarrilak 12, jarriko da martxan, eta urtero bezala, opera proiekzio batekin hasiko da programazioa.
29.12.2017
Ermua Antzokiak urteari agur esango dio larunbat honetan, abenduak 30, 2017ko azkenengo kultur ikuskizunaren eskutik. Denboraldiari amaiera emateko hautatu den jarduera Gorakada konpainiaren Moby Dick haurrentzako antzezlana da.
02.01.2018
Sarreren prezio batzuk zertxobait igo dira eta beste batzuk bere horretan mantendu. Urtarrileko bonoak 15,6 euro balio ditu.
Ostegunean hasiera emango diogu 2018ko zine programazioari. Urtarrila honetarako ikusgai dauden filma onenetariko hainbat…
03.01.2018
Ekialdeko Errege Magoak iristear ditugu. Urtero bezala, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan izango ditugu Zentro Erregionalek antolaturiko kabalgatan parte hartzeko. Ekitaldia ostiral arratsaldean izango da, urtarrilak 5eko bezpera egunean, non Hiru…
22.12.2017
Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko Kultur elkarteak Gabon kontzertua antolatu du, zeina Ermua Antzokiak hartuko duen abenduren 26ko asteartean, iluntzeko 8etan. Sarreratan biltzen den diru guztia herriko ‘Cáritas-i’ emango zaio, egiten duen lanarekin…
26.12.2017
Tomax eta Muxugorri liburutegira doaz, ipuinak irakurtzera eta euren erara antzeztera. Baina bietako inork ez daki irakurtzen; beraz, ume bat aukeratuko dute, euren ipuin gustukoenak kontatzeko eta ostean antzezteko. Txanogorritxo, Hiru Txerritxoak…
27.12.2017
David Otero abeslari eta gitarrista ostiral honetan iritsiko da Ermura izen bereko bere azkenengo diskoa aurkezteko. El Canto del Loco taldeko gitarrista eta konpositore gisa ezaguna den madrildarrak bere alderdirik pertsonalena erakutsiko du Ermua…
27.12.2017
Urteko azkenengo astearekin batera datorkigu Ermua Antzokiko zine denboraldiko azkenengo pelikula. Zine komertzialari eta haurrentzako zineari agur esan ostean, ostegun honetan zineklubaren txanda izango da. Juan Sebastián Mesa zuzendari…
20.12.2017
Carol unibertsitateko ikaslea da, eta bere irakaslearen bulegora joango da ikasgai bateko nota igotzeko eskatzera. Planteamendu sinple horretatik abiatzen da Oleanna, David Mamet idazlearen lanik aztoratzaileenetako bat, eta ostiral honetan…
20.12.2017
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa berria antolatu du biharko, abenduaren 21eko ostegunerako. Biharkoa, herrian aurten izanen dugun azken aukera izango da. Nahi dugun bizilagun guztiek odola eman ahal izango dugu…
22.12.2017
Gabon giroa nabari da jada Ermuko kaleetan. Bihar hasiko dira ospakizunak, eta urtero bezala, abenduaren 24arekin batera, askok espero duten bisita jasoko dugu herrian. Olentzero Txiki ikazkin jatorra geure artean izango dugu, eta kalejira alaia…
19.12.2017
2018ko urtera arte zine komertzialeko nahiz gazteentzako emanaldirik izango ez badugu ere, Ermua Antzokiak zabalik mantenduko ditu ateak. Zine-klubak eutsi egingo baitio asteroko hitzorduari urtea agortu artean. Aste honetan, azken aurrekoa ikusi…
15.12.2017
Ermua eta Mallabiko parrokietako Caritasek Gabonetako diru-bilketa kanpaina berriari hasiera eman dio. Caritasek elkartasuna eskatu du Gabonetan, bere jarduerari eutsi eta egoera larrian daudenei laguntzen jarraitzeko. Elkarteak herri bietako…
13.12.2017
Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen -AECC delakoaren- tokiko Batzarrean dabiltzan herriko boluntarioek Eguberriko mahai apaingarrien seigarren lehiaketa hasi dute. Lehiaketa irekia denez gero, edozeinek har dezake parte helduek nahiz 11…
14.12.2017
Hilabete baino gutxiago gelditzen da Ermua Antzokiko kultur programazio berriari hasiera emateko. Urtarriletik maiatzera bitartean hogei ikuskizun izango ditugu Antzokian, eta ekitaldi guztietarako sarrerak salgai daude jada.
12.12.2017
Ermua Antzokiko zine komertzialeko programazioa asteburu honetan amaituko da denboraldiko azkenengo bi filmen eskutik. Zineklub saioak, ordea, abenduaren 28ra arte mantenduko dira, eta aste honetan El amante doble pelikula frantziarraren txanda…
13.12.2017
Celtas Cortos Valladolideko taldeak kontzertu berezia eskainiko du ostiral honetan Ermua Antzokian. Zazpikoteak euren kanturik arrakastatsuenen errepasoa egingo du, eta Alboka Musika Eskolako musikariak izango ditu ondoan eszenatoki gainean.
05.12.2017
Ostegun honetan hasiko den zine programazio berria asteburu luze honetarako kultur proposamen ona izan daiteke. Hasteko, abenduaren 7an Robert Ostlund zuzendariaren The Square film suediarra eskainiko da zineklub saioan.
05.12.2017
Ermua eta Eibarko Gurutze Gorriak gizartetik at edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden umeentzat jostailu berriak biltzeko kanpaina aurkeztu eta hasi berri du. Kanpaina hori bideratzeko boluntarioen, SD Eibar Fundazioaren eta Zaletuen Nazioarteko…