Imagen
Buscador avanzado [EU]
20.10.2017
2 Princeses Barbudes bikoteak Gaueko Entziklopedia Koxkorra haurrentzako musikala eskainiko du larunbat honetan Ermua Antzokian.
18.10.2017
Bilboko ‘Masa Coral del Ensanche’ taldeak zartzuelaren generoa gehiago ezagutu eta gozatzeko aukera emango digu aste honetan. Taldea ‘Si las mujeres mandasen’ izeneko ikuskizunarekin datorkigu Ermua Antzokira, urriaren 20ko ostiral honetan.…
11.10.2017
Mikel Losada eta Olatz Gamboa aktore bikoteak ‘Los amantes del Casco Viejo’ izeneko muntai aurkeztuko digute aste honetako ostiral gauean Antzokian, 22,15etatik aurrera. Antzezleek Shakespeare autorearen ‘Romeo eta Julieta’ obra oinarri hartuta…
11.10.2017
Bilbao eta Donostia lotzen dituen trenbidearen ibilbidea gure herrian saihesteko eta geltoki berri egiteko obrak ere aurrera segi eta aurreikusitako mugarriak betetzen jarraitzen dute. Aldi baterako enpresa-elkarteak (ABEEk) - Tecsa, Campezo eta…
17.10.2017
Zine programazio berriari ekingo dio ostegun honetan Ermua Antzokiak. Zineklubaren txanda izango da lehenbizi, Tobias Lindholm zuzendari daniarraren A War filmaren eskutik. Gerraren aurkako zinta hau Oscar sarietarako izendatuta egon zen…
10.10.2017
Aurretik dugun asteburu luze honetako aukera aproposa izan daiteke zinea. Osteguneko zine-klubean Sofia Coppolak zuzenduriko La Seducción filma ipar amerikarra ikusi ahal izango dugu, Sofiak lan honegatik aurtengo Cannes jaialdian zuzendaritza…
05.10.2017
San Antonio aparkalekuaren erdia zabalik eta erabiltzeko prest dago irailaren azken ostiraletik. Bertan hogei autok aparkatzen dute, trenbidearen azpiko zonaldean eta 634-errepidearen alboan. Azpiegitura azken ostiral eguerditik aurrera berrireki…
03.10.2017
Hileko zine programazioa ostegun honetan hasiko da, urriak 5, Ermua Antzokian, eta datozen asteetan pelikula onenak ikusteko aukera izango dugu gure herrian.
03.10.2017
Ermuan hartuko dugu aste honetan ‘Ciencia en Acción’ nazioarteko programa, oro har zientzia irakasle, ikasle eta hedatzaileen bilgune foroa. Ermua programa horren egoitzetako bat izango da –Eibar herriarekin batera- eta bietan zientzia modu zuzen,…
04.10.2017
‘Khea Ziater’ proiektu independenteak ‘Los Visitantes’ ikuskizuna dakarkigu ostiral honetan Ermua Antzokira, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Ikuskizuna talk show musikatua da, solasaldia ez dena, ikusleen hausnarketarako eta dibertsiorako…
26.09.2017
Urriaren 27rako Ermua Antzokian programatua eta iragarrita genuen “Debabarreneko Orkestraren” emanaldia aldatu behar izan dela aditzera eman du Ermuko udal kultura sailak, orkestrak bertan behera uzteko erabaki hartu ondoren. Honen ordez eta Felix…
28.09.2017
San Antonio aparkalekuan 20 leku erabilgarri izango ditugu ermuarrok bihar eguerditik –irailaren 29ko ostiraletik- aurrera, 634-errepidearen alboan. Azpiegitura eguerditik aurrera berrirekiko da lekuak zeintzuk diren pintatu ostean, Ermuan tren…
27.09.2017
Jose Cruz Gurrutxaga aktore azkoitiarrak ‘La Declaración de Guillermo’ izeneko muntaia aurkeztuko digu aste honetako ostiral gauean Antzokian, 22,15etatik aurrera. Antzezleak Bernardo Atxagaren testua oinarri hartuta egin duen moldaketa aurkeztera…
22.09.2017
Zine komertziala eta haurrentzako programazioa eskutik datoz asteburu honetan Ermuko film eskaintzan. Zine programazioa larunbat honetan hasiko da 19:30ean Abracadabra filmaren lehen emanaldiarekin. Pablo Berger zuzendari bilbotarraren komedia…
26.09.2017
Iraileko zine komertzial programazioa asteburu honetan amaituko da ostegunetik aurrera eskainiko diren lau pelikulen eskutik. Zineklub saioan Cedric Jiménez zuzendari frantziarraren El hombre del corazón de hierro filma izango da ikusgai. Gerrako…
20.09.2017
Trenbidea bikoizteko eta geltoki berria egiteko Ermuan egiten ari diren obrak aurrera jarraitzen dute, aurreikusitako epeen arabera. Gaurkoan zabaldu da San Antonio etq Bizkaia Etorbidea lotzen dituen oinezkoentzako pasabidea, trenbide zubiaren…
20.09.2017
Albert Pla i Álvarez ikuskizuna emango du Ermua Antzokian ostiral gaueko 22:15etan. Sabadell herrian jaiotakoak (Katalunian), kantaldia eskaintzera dator. Birak duen titulua ondokoa da: ‘A pleno pulmón’ hausnarketak, poesia eta kantua uztartzen duen…
14.09.2017
Guztia prest eta koordinaturik dago bihar irailaren 15eko ostiral gauez Ermua zeharkatzen duen n-634 errepidea zortzi orduz moztu eta ixteko bi norabideetan, Bilbo eta Donostia lotzen dituen trenbidearen zubibide zaharra eta horren euskarriak…
12.09.2017
Ermua Antzokiak zine aste berri bat hasiko du. Osteguneko zineklubean ‘Un minuto de Gloria’ tituluko filma bulgariarra dakarkigu. Tragikomedia bat da, Kristina Grozeva eta Petar Valchanov erdibana zuzendutako lana da. Patrov trenbideko langile ohia…
11.09.2017
Irailaren 15eko ostiral gauez Ermua zeharkatzen duen n-634 errepidea zortzi orduz moztu eta itxi egingo da bi norabideetan, Bilbo eta Donostia lotzen dituen trenbidearen zubi zaharra eraisteko. Errepidea itxita egongo da gaueko 10etatik hurrengo…