Imagen
Buscador avanzado [EU]
08.01.2015
Ermuko Udal Liburutegiak frantseseko eta ingeleseko mintzapraktika taldeetan izena emateko epea zabalik edukiko du urtarrilaren 14ra bitartean.
Frantseseko taldea ostegunero bilduko da, urtarrilaren 15etik maiatzaren 21era, 18:30etik 20:00etara, eta…
23.12.2014
Asteburu honek amaiera emango dio Ermua Antzokian zinez beterik bizi izan dugun urteari eta hiru filma apartarekin itxiko dugu urtealdia, urtean zehar eskainitako kalitateari eustsiz.
30.12.2014
Asteburuan hasiera emango diogu 2015eko zine programazioari. Urtarrilerako karteleran egun hauetan ditugun edo laster batean estreinatuko diren filma onenak hautatu ditugu.
18.12.2014
Udal Liburutegiak hilabete hauetan bere erabiltzaileen artean komikien irakurketa bultzatzeko egiten diharduen apustuan, aste honetan gazteei zuzendutako komikiak irakurtzen hasteko hiru saio burutu ditu.
22.12.2014
Gabon jaiak ate joka ditugu eta urtero bezala haur eta gazteek herrian Gabonetako parkea izango dute herrian, guztion gozamenerako. Parke hori kiroldegiko pista nagusian jarriko da abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean. Egun bakoitzerako…
22.12.2014
Liburutegiko ordutegia Gabonetan aldatuko da. Jaiegunetan itxita egongo da eta irekita egongo den egunetan ordutegi zabalagoa izango du hala nahi duten ikasleek urtarrileko azterketak presta ditzaten.
Honela, abenduaren 24 eta 25ean (Gabon-gaua eta…
23.12.2014
Pablo Lopez (Malaga, 1984) kantari eta konpositore andaluziarrak Ermua Antzokira datorkigu aste honetan emanaldia eskaintzera. Ikuskizuna ostiralean –abenduaren 26an- izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera.
16.12.2014
Ermuko udal Liburutegiak, Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Durangoko liburutegiekin batera, neguko denboraldi honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu dute.
17.12.2014
2014ko zine programazioa amaitzear dugu eta aste honetan Ermua Antzokian denboraldiko filma harrigarri hainbat ikusteko aukera izanen dugu. Urteko azken zinekluberako dokumental aparta aukeratu dugu; La sal de la tierra titulukoa, Wim Wenders eta…
17.12.2014
Udal liburutegiak orain aste batetik bere zuntz-optikoaren sareko sarbidera kablea erabiliz egiteko abiadura handiz eta kalitate gehiagoz nabigatzeko aukera eskaintzen digu erabiltzaileoi. Hori posible egiteko 24 sarbide-puntu fisiko berri jarri…
10.12.2014
Osteguneko zineklubak hasiera emango dio asteko zine programazioari. Aste honetan Artigas eta Xapo Ortega zuzendari kataluniarrek Ciutat morta dokumentala proiektatuko dugu. Lan arriskutsua eta salaketa egiten duena, dokumental onenaren saria jaso…
10.12.2014
Udal Liburutegiak Irakurketa Errazeko(IE) irakurketa talde berri bi osatu eta abian jarri ditu hilabete honetan, Eguneko Ospitalearen laguntzaz. Bi terapeuta okupazionalek dinamizatzen dituzte taldeak eta astean behin batzen dira udal liburutegian.…
11.12.2014
Aragotik datorkigun dantza modernoko ‘Circle of Trust’ konpainiak - Breakdance & HipHop- eta Logelak Ermura dakartzate beraien azken muntaia; ‘Devenire’ titulukoa.
23.12.2014
Antzokian eta Lobianon 2015eko lehen bost hileetan ikusi ahal izango ditugun ikuskizunak ezagutzera eman dira.
04.12.2014
Euskarazko Irakurketa Klubeko partaideek luxuzko bisita jaso dute abendu honen hasieran. Aurreko hilabetean irakurritako liburuaren autorea, Laura Mintegi, gure artean izan da bere obrako bizipenak eta bere irakurleenak partekatzeko. Pasa den…
05.12.2014
Emakume afizionatuez soilik osaturiko Izarraitz antzerki talde ermuarrak Robert Harlingek idatzitako eleberrian oinarritzen den ''Magnolias de acero'' lana estreinatuko du gaur Ermua Antzokian. Emanaldia gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da,…
05.12.2014
Datorren astean, abenduaren 9an eta 10an, astearte eta asteazkena, kableak jartzearekin eta hezetasunak saneatzearekin zerikusia duten hobekuntza lanak egingo dira Liburutegian. Beraz zarata egingo da eta ezin izango dira ohiko isiltasun, garbitasun…
03.12.2014
Ermu Antzokiak aurtengo zine programazioaren azken hilabeteari helduko dio. Lobianon edo Antzokian bertan, jada, abenduko bonoa eros dezakegu, zeinak 13,2 € prezio duen. Bonoaren bidez helduen zine komertzialeko eta zineklubeko proiekzioetara…
01.12.2014
Udal Liburutegiak apustua egingo du abenduan eta urtarrilean bere erabiltzaileen artean komikien irakurketa bultzatzeko. Horretarako Liburutegiko sarreran izanen den erakustoki tematiko batean Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean aurki daitezkeen…
26.11.2014
Hika Teatroak eta Oinkari Dantza Taldeak sortutako Itsasoaren Emazteak ikuskizuna Ermua Antzokira dator aste honetan. Antzokian ikusi ahal izango dugu ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerek 10 euro balio dute eta, jada, aldez aurreko…