Imagen
Buscador avanzado [EU]
18.12.2015
Dixie Town taldeak emanaldia eskainiko du bihar ilintzean, Ermuko Lobiano Kulturgunean. Sarrerak 8 euro balio dute eta aldez aurretik eros daitezke Lobianon bertan, Kutxabank entitatearen orotariko kutxazain sarean nahiz bere webgunean.
15.12.2015
Aurtengo urtea amaitzear gaude, eta 2016ari ongietorria emateko prest. Urte berri horretan, otsaileko lehenengo astea inauteriz jantzita iritsiko da Ermura. Jai koloretsu horietara pixkanaka gerturatzeko, Ermuko Udaleko Kultura Sailak 2016ko…
27.11.2015
Herriko antzerki taldeek eta lagunen batzordeak Juan Carlos Colina gogoan izan eta aintzat hartzeko ekitaldia antolatu dute datorren asterako –abenduaren 1eko martitzenerako-, zeina Antzokian gauzatuko den arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera.…
19.11.2015
Julián Maeso Toledoko musikaria Ermuan izango da asteburu honetan, "One way ticket to Saturn" lan berri ederra aurkezten. Hammond organoaren maisua izango da kontzertuan jaun eta jabe, baina beste bi musikari izango ditu alboan.
03.11.2015
''2015eko oporrak'' argazki lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko aukera izango da azaroaren 2tik 29ra Lobiano Kultur Gunean prestatutako erakusketan.
Lehiaketaren lehen ediziora 29 lan aurkeztu ziren guztira, eta bi kategoriatan banatu dira:…
23.10.2015
Gazteria sailak ‘2015eko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketan irabazle suertatu diren pertsonen zerrenda ezagutarazi du. Aurtengo edizioko sariak Debabarrenean geratuko dira. Izan ere, sari nagusiaren garailea, Patxi Jato Pastor argazkilaria izan da…
16.10.2015
Aurreko mendeko ikonoetako bat izan zen Norma Jean Baker, Marilyn Monroe izenez ezagunagoa, eta larunbat honetan omenaldi berezia jasoko du Lobiano Kultur Gunean. Izan ere, Gonzalo Tejada Quartet jazz taldeak kontzertua eskainiko du aktore eta…
13.10.2015
Urriaren erdialdetik hilaren amaierara arte, musika jaun eta jabe izango da Ermuan, Musikaldia 2015 ospatuko baita geurean. Mota guztietako hainbat ekitaldi izango ditugu datozen egunetan, guztientzat gozagarri.
25.09.2015
‘Hurrengoan Bai’ du izena Puto Amoak Matematiketan (PAM) taldearen azken diskoak. Ermuarrek Lobiano Kultur Gunean aurkeztuko dute bihar, larunbata, euren seigarren lana.
Laukoteak diskoaren aurkezpen festa eskainiko du 20:30etik aurrera, eta kantu…
23.09.2015
Ermuko Udaleko Kultura Sailak urteko azken hiruhilekorako bi tailer antolatu ditu. Biak 18 ordukoak izango dira, eta ikus-entzunezkoen munduan murgiltzeko aukera eskainiko dute.
Izena emateko epea gaur, irailaren 23a, zabaldu da, eta urriaren 2an…
14.09.2015
Folk taldeentzako Ermuko "Folkezblai" izenekoa lehiaketaren hamargarren edizioa irabazi du ‘Entre orillas’ talde katalanak. Seikoteak 3.000 euroko saria irabazi du, azken asteburu honetan jokatu izan diren finaletan nagusitu eta gero. Irabazleak…
09.09.2015
Finalerako sailkatu diren taldeek elkarren artean nor baino nor arituko dira, 3000 euroko lehen saria irabazteko helburuarekin. Bigarren postuan sailkatzen den taldeari 1.500 euroren saria emango zaio. Lehiaketa eta saria eskuratzeko taldeok…
10.09.2015
Udal Kultura Sailak udako argazki lehiaketa antolatu eta ireki du beste urte batez; ‘Oporrak 2015’ izenburupean. Lehiaketa honek 800 euro banatuko ditu sarietan. Lehiaketa honetan gure Erkidegoan bizi eta adinez nagusi diren guztiek parte hartzeko…
03.09.2015
Irailaren 1etik 13ra bitartean, Esperanza Zabala artista eibartarrak bere margolanak, eskulturak eta argazkiak erakutsiko ditu Lobiano Kultur Gunean.
Eibarren jaioa 1974an, Zabalak diseinu grafikoa eta Arte Ederrak ikasi zituen Milanen, Donostian…
24.08.2015
Udako zine zikloa azken txanpan sartu da jada, eta ''Paris a toda costa'' filma izango dugu ikusgai azken aurreko hitzorduan. Ohi bezala, gaueko 22:00etan izango da emanaldia Orbe Kardinalaren plazan.
26.08.2015
Kolore eta gustu guztientzako zazpi emanaldiren ostean, gaur bukatuko da aire zabaleko zine zikloa, eta ''Amor en su punto'' izango da zortzigarren eta azken pelikula. Proiekzioa, ohi bezala, Orbe Kardinalaren plazan eskainiko da gaueko 22:00etatik…
17.08.2015
Udako zine zikloaren bosgarren jardunaldia izango dugu gaur, eta etxeko txikiak eta ez hain txikiak erakartzeko moduko pelikula baten txanda izango da.
19.08.2015
Munduko itsasoko dinosaurorik famatuena Ermuko aire zabaleko zine ziklora iritsiko da gaurkoan. Gaueko hamarretatik aurrera, ''Godzilla'' munstroaren azken bertsioa, 2014an estreinatutakoa, ikusgai izango da Orbe Kardinala plazan.
10.08.2015
Hile honen aire zabaleko zinemaren zikloak eskainiko duen hirugarren filma da. “Cómo entrenar a tu dragón 2” filmaren zuzendaria Dean DeBlois estatubatuarra da. Pelikula honen generoak animazioa, komedia eta abenturak dira. Beste sari batzuen…
11.08.2015
Datorren irailaren 10ean, osteguna, Folkez Blai folk musika taldeen arteko lehiaketa abiatuko da Ermuan. Herrian aski ezaguna da ekimena, hamargarren aldiz ospatuko baita aurten. 2006an egin zen lehenbizikoz, eta harrezkero, urtero ospatzen da.