Buscador avanzado [EU]

01.10.2015
Ermuko Udaleko alderdi politiko guztiek aho batez onartu dute Europako mugetara iristen diren errefuxiatuei laguntza emateko akordioa. Irailaren 30ean izandako osoko bilkuran, Udalbatzako hamazazpi kideek adierazpenaren aldeko botoa eman dute; beraz…
02.10.2015
Boluntarioak eta mintza-lagunak hartzeko kanpaina berria hasi da Ermuak ‘Hitz egidazu’ programaren baitan hizkuntza boluntarioak lortzeko kanpaina berriari ekin dio. Programak boluntariotza linguistikoa bultzatu nahi du. Horretarako, ahozko…
29.09.2015
Azaroaren 14an izango da aurtengo San Martin Azoka. Dagoeneko jai giroa gerturatzen ari da, eta antolaketa lanak hasita daude 26. edizioko programa osatzeko.
30.09.2015
Ermuko Udalak, Euskal Birusa, Udal Euskaltegia eta Euskaraz Kooperatibarekin lankidetzan, aurten ere Berbalagun egitasmoa martxan jarriko du. Egitasmo honen bitartez euskaldun zahar eta berriak elkarrekin erlazionatzen dira; batzuek zein besteek…
24.09.2015
Etxeko lanen sektorean aritzen diren pertsonen lan erregulazioari buruzko informazioa eskainiko da datorren irailaren 28an, astelehena, Lobiano Kultur Gunean. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta helburua etxeko lanen araudiaz mintzatzea…
09.09.2015
Ermuko Udaleko Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportaje lehiaketaren hogeita bigarren edizioa aurkeztu eta zabaldu du. Lehiaketaren xedea ermuarren artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.
07.09.2015
2015/2016 ikasturte akademikoa hastear da, eta horrekin batera, herriko bi euskaltegi ofizialek zabalik dituzte jada euren kurtsoetan izena emateko epeak. Datorren ikasturte honetan parte hartu nahi duten ikasleek hilaren amaierara arte eskaintzen…
26.08.2015
Euskara ikasten aritu direnentzako 2015eko beka deialdia zabaldu du Ermuko Udalak, Euskara Sailaren bitartez. Gaurtik hasita datorren urriaren 22ra arte, bi egun horiek barne, eskabideak aurkezteko aukera izango dute euskara ikasten jardun duten…
28.08.2015
Ermuko Udaleko Euskara Sailak sentsibilizazio kanpaina berri bat jarri du martxan, gurasoei euskararen erabileraren garrantzia gogorarazteko. Izan ere, jakina da umeek inguruan ikusten dutenetik ikasten dutela, eta gurasoak izaten dira euren eredu:…
06.07.2015
PAACE elkartearen eskutik (Afrikan nekazaritza sustatzeko eta energia sortzeko elkartea), Senegal – Ermua Kultur Arteko Jardunaldia hasiko da gaur estreinakoz, eta hilaren 26ra arte izango da abian. Jardunaldien helburua Afrikako kultura, historia…
19.06.2015
Ermumak euskararen Mintzodromoaren bigarren edizioa hartuko du bihar iazko lehenen arrakastatsuaren ostean, badator aurten ere. Biharko larunbatean, arratsaldeko ordu 1etatik aurrera ospatuko da ekimena herriko plazan, eta xede nagusia euskaraz…
15.06.2015
Iazko lehen edizio arrakastatsuaren ostean, badator aurten ere Mintzodromoa. Ekainaren 20an, larunbata, 13:00etatik aurrera ospatuko da ekimena herriko plazan, eta xede nagusia euskaraz jardutea eta euskaldun sarea trinkotzea izango da.
20.05.2015
"Gizartean kontzientzia aldatzeak, eboluzionatzera daramatza enpresariak" "Ondasunak erabili eta pertsonak lehenesten dituena da eredu egokia, ez pertsonak erabili eta ondasunak lehenesten dituena"
20.05.2015
Ermuan oraintsu arte 9.000 € (8.696 € zehatz-mehatz) bildu dira Nepalekin eta bere herritarrekin elkartasuna adierazteko eta laguntzeko herrian ireki zen kontu korrontean, Elkartasun eta Nazioarteko Kooperazio Kontseiluak ezagutzera eman duenez.…
19.05.2015
Udalekuetarako aurre inskripzioak errekor berria finkatu du eta hala azken edizioetako zifrak nola gure udalak eginiko aurreikuspena oso goitik gainditu du. Eskariaren hazkundea agerikoa da eta zifrek horrela agerrarazten dute: 2014an 134 inskripzio…
13.05.2015
VII Ezekiel Saria asteon banatu da eta haur eta gazte literaturan bide oparoa jorratu duen Antton Irusta idazle usansolotarrari eman zaio.
07.05.2015
Euskal Liburu eta diskoen Ermuko azokak -XXIII. edizioak- bere ateak zabaldu ditu eta dagoneko azken nobedadeak igandera arte ikusteko aukera dugu plazan. Aurtengo egitarau azken urtekoei jarraiki oparoa izango da, hiru egun bizi-biziak eta…
30.04.2015
Datorren astean Udal Euskara Sailak aurtengo udalekuetako kanpainari hasiera emango dio eta Antxitxiketan Begirale Taldearekin batera behin-behineko egitaraua adostu du. Iaz bezala, aurten ere, udalekuek hiru asteko iraupena izango dute, ekainaren…
04.05.2015
Aste honetan gauzatuko da Ermuko Euskal Liburu eta disko azokaren XXIII. edizioa eta dagoeneko Euskara Sailak egun hauetan izango den egitaraua zehaztu du. Betiko legez, 11 postu jarriko dira plazan non euskaraz argitaratu diren azken nobedadeak…
27.04.2015
Ermuko Udalbatzarrak 3.600 euro bidaliko ditu Nepalera bertako herritarrek larunbatean 7,8 indarreko lurrikararen ondoren dituzten behar nagusiei aurre egin diezaieten. Udalbatzarrak erabakia gaur hartu du -maiatzaren 24an hauteskunde-mahaietan…