Imagen
Buscador avanzado [EU]
17.07.2017
Ermuko festa giroko lehenengo asteburuaren biharamuna eta gero, astea ekitaldiz blai hasiko dugu 2017ko Santixauak hasteko aste bat baino falta ez den honetan.
Gaur astelehena, uztailak 17, txarangen jokoekin jarraituko dugu 19:00etatik aurrera Orbe…
19.07.2017
2017ko Santixauetako jai egitarauak martxan eta bizi-bizi jarraitzen du, eta ostegun honetan Ermuko haurren txanda izango da. Herriko txikienek goizetik gauera arte ekitaldi ezberdinez gozatzeko aukera izango dute bihar.
19.07.2017
Asteburu honetan Artarrai mendi taldeak Urkora 69tan ezetz! proba herrikoi eta lehiaketaren edizio berria gauzatuko du. Jarduera herriko Santixau jai eta egitarauaren barne dago. Proba larunbatean eta goizeko 10:00etan hasiko da Patxi plazatik,…
05.07.2017
Urteroko legez, Ermuko Jaien egutegia Sallabente auzoko festekin hasiko da aurten ere. Sallabenteko Jai Batzordeak jaietako programazioa aurkeztu du, eta egunik handienak asteburu honetan izango dira.
Gaur asteazkena motorrak berotzen hasiko gara…
29.06.2017
Udak eta musika elektronikoak bat egingo dute larunbat honetan Elektrojaia jaialdiaren edizio berrian. Ekimen ezagun honen bederatzigarren edizioan dozena artistatik gora izango ditugu aurten Ongarain kokatuko diren bi eszenatokien gainean.
Jaia…
30.06.2017
Beatriz Gamiz Kultura, Berdintasun eta Euskara zinegotziak gure herriko Santixau jaietako egitaraua aurkeztu du gaur, ostirala. Guztira 97 ekitaldik osatzen dute datozen festetako programa, eta urtero bezala, txarangen jolasekin hasiko da uztailaren…
26.06.2017
Euskarazko Udalekuak astelehen honetan hasi dira, ekainak 26, eta hiru astez, izena eman duten 6 eta 12 urte arteko 270 neska-mutilek hainbat jarduera burutzeko aukera izango dute; hau da, herrian Lehen Hezkuntzan ikasten duten umeen %32ak.
Ekintzak…
12.06.2017
‘Berbalagun’ ekimenak denboraldiari amaiera emango dio aste honetan. Arduradunek bi jarduera antolatu eta iragarri dituzte; lehena asteazkenerako eta bigarrena, ostiralerako. Asteazkenean, familia kideek ibilbidea oinez egingo dute Eitzagatik Santa…
09.06.2017
Ermuko Santixau jaietako kartel lehiaketako epaimahaiak jada aukeratu du aurtengo edizioko garailea. Rubén Lucas García Torreaguerako (Murtzia) bizilagunaren obra izan da irabazlea. Sari horri esker, hilabete barru hasiko diren jaiak iragarri eta…
05.06.2017
Ekainaren 1etik 15era bitartean, Udal Margo Eskolako ikasleek amaitu berri duten kurtsoko azken hiruhilekoan zehar egindako lanak ikusteko aukera izango da Lobiano Kultur Gunean.
07.06.2017
Ermuko Txindurri Dantza eta Txistu Taldeak asteburu honetan ospatuko du urteroko “Txindurri Eguna”. Kultur elkarte honek 40 urte baino gehiago daramatza ospakizun hori antolatzen, eta aurtengoa ekainaren 10ean hasiko da, larunbata. Dantza poteoak…
24.05.2017
Larunbat honetan, maiatzaren 27n, bosgarrenez ospatuko da Ermuko Gazte Eguna. Ermuko Gazte Asanbladak antolatuta, egun osoan zehar ekitaldiak izango dira herrian, eguerditik hasi eta gaueko lehen orduetara bitartean.
Goizeko 12:00etan hasiko da…
19.05.2017
Datorren astean udal Euskara sailak aurtengo udalekuetako kanpainari hasiera emango dio zeina Antxitxiketan Begirale Taldearekin batera behin-behineko egitaraua adostu duen. Iaz egin bezala, aurten ere, udalekuek hiru asteko iraupena izango dute,…
19.05.2017
Ermuko Liburu eta Disko Azokaren hogeita bosgarren edizioak ostegun honetan zabaldu ditu ateak, eta igandera arte, Orbe Kardinala plazan ekimen ezberdinak burutuko dira erakusketa ezagun honen inguruan.
18.05.2017
Vértigo Rock jaialdiaren hamaikagarren edizioa ospatuko da larunbat honetan, maiatzak 20, Ermuan. Gustu ezberdinetarako proposamenak biltzen ditu aurtengo kartelak, eta kokapena estreinatuko du, gainera. Izan ere, San Pelaio plazatik Betiondo…
11.05.2017
Ermuko Berbalagun taldeak jarduera berri bat aurreikusita du datorren asterako. Arduradun eta partaideek afaria egingo dute maiatzaren 18ko ostegun iluntzean. Taldekideek hitzordua dute gaueko 9etarako, Izelaieta kaleko ''La Colina'' elkarte…
12.05.2017
Euskal Liburu eta Disko Azoka ospatuko da Ermuan maiatzaren 18tik 21era bitartean. Ekimen honen hogeita bosgarren edizioa izango da aurtengoa, eta argitaletxe ezberdinak izango ditugu herrian, euskaraz plazaratu diren azken nobedadeak ezagutu ahal…
11.05.2017
Ermuko Galiziako Etxeak asteburu honetan ospatuko du Letra Galiziarren hogeita hamahirugarren edizioa, eta ekimenez betetako programa aurkeztu du. Jardunaldi galiziar honen aurtengo edizioan Carlos Casares idazle ourensearra omenduko da; Galiziako…
04.05.2017
Ermuko Berbalagun taldeak jarduera berri bat aurreikusita du datorren asterako. Arduradun eta partaideek ‘pintxo’ tailerra egingo dute maiatzaren 9ko astearte arrtatsaldean. Taldekideek hitzordua dute arratseko 7etarako, Eskilarapeko elkartean…
26.04.2017
Barixakuetan programak edizio berri bati ekingo dio aste honetan. Ekimen honen bitartez, txikienek ongi pasatzeko eta eskolako patiotik at euskaraz aritzeko espazioak sortu nahi dira.
Ermuko Udaleko Euskara Sailak gure kaleetan euskararen…