Buscador avanzado [EU]

08.01.2016
Duela aste batzuk iragarri genuen moduan, Ermuko Udaleko Kultura Sailak inauterietako kartelen lehiaketa jarri du martxan aurtengoan ere. Jai koloretsu horiek otsaileko lehen astean ospatuko dira Ermuan. 2016ko inauterietako kartela aukeratzeko…
29.12.2015
Haurrentzako Gabon Parkean (HGPan) aurten sar daitezkeen gehienezko pertsonen kopurua –edukiera- guztira 345 pertsona dira erabiltzaile eta horiekin bat doazen pertsonak barne, segurtasun arauei jarraiki sarrera kontrolatzeko teknikariek egindako…
04.01.2016
Olentzeroren bisitaren ostean, egutegian gorriz markatutako beste egun bat datorkigu bihar: Ekialdeko Errege Magoen itzulera. Urtero bezala, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan izango ditugu ohiko kabalgata egiteko.
28.12.2015
Eguberriaren eta etxeko txikien inguruan gure herrian antolatu diren jarduerak aurrera jarraituko dute. Egitarauak iragartzen duenez bihar haurrentzako antzezpena izanen dugu ikusgai. Glu-Glu Produkzioak taldeak “Hiru txerritxoak” ikuskizuna…
18.12.2015
Gaur hasiko dira Gabonetako oporrak Ermuko ume askorentzat, eta hori kontuan izanda, etxeko txikientzat hainbat ekintza antolatu dira herrian. Bihar, larunbata, jolasak, tailerrak, puzgarriak eta abar egongo dira Orbe Kardinala plazan. Ekimena…
18.12.2015
Dixie Town taldeak emanaldia eskainiko du bihar ilintzean, Ermuko Lobiano Kulturgunean. Sarrerak 8 euro balio dute eta aldez aurretik eros daitezke Lobianon bertan, Kutxabank entitatearen orotariko kutxazain sarean nahiz bere webgunean.
15.12.2015
Aurtengo urtea amaitzear gaude, eta 2016ari ongietorria emateko prest. Urte berri horretan, otsaileko lehenengo astea inauteriz jantzita iritsiko da Ermura. Jai koloretsu horietara pixkanaka gerturatzeko, Ermuko Udaleko Kultura Sailak 2016ko…
11.12.2015
Kurdistan, estaturik gabeko munduko naziorik handiena, Komite Internazionalistak eta Ermuko Gazte Asanbladak antolatutako jardunaldien protagonista nagusia da. Pasatu den abenduaren 2an Karlos Zurutuza kazetari independenteak eskainitako…
14.12.2015
"Emigrar y buscar refugio: Un derecho de todas las personas - Pobrezia eta gerratik ihesi datozenekin elkartasuna" izenburupean, Ermuko Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluak jardunaldiak antolatu ditu abendurako.
27.11.2015
Herriko antzerki taldeek eta lagunen batzordeak Juan Carlos Colina gogoan izan eta aintzat hartzeko ekitaldia antolatu dute datorren asterako –abenduaren 1eko martitzenerako-, zeina Antzokian gauzatuko den arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera.…
19.11.2015
Julián Maeso Toledoko musikaria Ermuan izango da asteburu honetan, "One way ticket to Saturn" lan berri ederra aurkezten. Hammond organoaren maisua izango da kontzertuan jaun eta jabe, baina beste bi musikari izango ditu alboan.
03.11.2015
''2015eko oporrak'' argazki lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko aukera izango da azaroaren 2tik 29ra Lobiano Kultur Gunean prestatutako erakusketan. Lehiaketaren lehen ediziora 29 lan aurkeztu ziren guztira, eta bi kategoriatan banatu dira:…
23.10.2015
Gazteria sailak ‘2015eko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketan irabazle suertatu diren pertsonen zerrenda ezagutarazi du. Aurtengo edizioko sariak Debabarrenean geratuko dira. Izan ere, sari nagusiaren garailea, Patxi Jato Pastor argazkilaria izan da…
16.10.2015
Aurreko mendeko ikonoetako bat izan zen Norma Jean Baker, Marilyn Monroe izenez ezagunagoa, eta larunbat honetan omenaldi berezia jasoko du Lobiano Kultur Gunean. Izan ere, Gonzalo Tejada Quartet jazz taldeak kontzertua eskainiko du aktore eta…
13.10.2015
Urriaren erdialdetik hilaren amaierara arte, musika jaun eta jabe izango da Ermuan, Musikaldia 2015 ospatuko baita geurean. Mota guztietako hainbat ekitaldi izango ditugu datozen egunetan, guztientzat gozagarri.
01.10.2015
Ermuko Udaleko alderdi politiko guztiek aho batez onartu dute Europako mugetara iristen diren errefuxiatuei laguntza emateko akordioa. Irailaren 30ean izandako osoko bilkuran, Udalbatzako hamazazpi kideek adierazpenaren aldeko botoa eman dute; beraz…
02.10.2015
Boluntarioak eta mintza-lagunak hartzeko kanpaina berria hasi da Ermuak ‘Hitz egidazu’ programaren baitan hizkuntza boluntarioak lortzeko kanpaina berriari ekin dio. Programak boluntariotza linguistikoa bultzatu nahi du. Horretarako, ahozko…
25.09.2015
‘Hurrengoan Bai’ du izena Puto Amoak Matematiketan (PAM) taldearen azken diskoak. Ermuarrek Lobiano Kultur Gunean aurkeztuko dute bihar, larunbata, euren seigarren lana. Laukoteak diskoaren aurkezpen festa eskainiko du 20:30etik aurrera, eta kantu…
24.09.2015
Etxeko lanen sektorean aritzen diren pertsonen lan erregulazioari buruzko informazioa eskainiko da datorren irailaren 28an, astelehena, Lobiano Kultur Gunean. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta helburua etxeko lanen araudiaz mintzatzea…
23.09.2015
Ermuko Udaleko Kultura Sailak urteko azken hiruhilekorako bi tailer antolatu ditu. Biak 18 ordukoak izango dira, eta ikus-entzunezkoen munduan murgiltzeko aukera eskainiko dute. Izena emateko epea gaur, irailaren 23a, zabaldu da, eta urriaren 2an…