Imagen
Buscador avanzado [EU]
27.09.2018
Ermuko Gaztela eta Leoneko Zentro Kulturalak José Merinoren omenezko herri lasterketa antolatu du beste behin. Hogeita hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa, eta larunbat honetan ospatuko da, irailaren 29an, hain zuzen. Aurreko urteetako moduan…
21.09.2018
Sonkei judo klubak, Ermuko Udaleko Kirol Zinegotzigoaren babesarekin, bullyingaren aurkako formazioa eskaintzeko tailerrak antolatu ditu 5 eta 12 urte arteko haurrentzat.
14.09.2018
Ermuko El Sartenazo padel elkarteak herriko Padel Eskola antolatuko du denboraldi honetan. Orain arte UKEk kudeatzen zituen ikastaroak bere osotasunean El Sartenazok antolatuko ditu aurtengoan.
Elkartearen helburua eskolarako adina duten gaztetxoei…
27.08.2018
Arantza Moreno atleta ermuarrak emaitza bikainak eskuratu ditu Trujillo hirian, Perun, XVIII. Joko Iberoamerikarretan. Izan ere, zilarrezko domina eskuratu du xabalina jaurtiketan.
Herriko kirolariak 59,37 metroko jaurtiketari esker lortu du bigaren…
24.08.2018
Udal Kirol Erakundeak amaitutzat eman du urteroko etenaldi teknikoa, eta gaurtik aurrera, ostirala, zabalik egongo dira Miguel Angel Blanco udal kiroldegia, Aritzmendi pilotalekua eta padel pistak. Hamaika hilabetez etengabe erabili ostean, abuztua…
10.08.2018
Peio Goikoetxea txirrindulariari (1992. urtean jaiotakoa) matxuraturiko giltzurruna kenduko zaio egun gutxi barru eta bere kirol ibilbidean etena egin beharko du errekuperatzeke.
17.08.2018
Espainiako Atletismoko Selekzioak Arantza Moreno xabalina jaurtitzaile ermuarra deitu du 18. Joko Iberoamerikarretan parte hartzeko. Txapelketa horiek abuztuaren 24tik 26ra bitartean lehiatuko dira Trujillo hirian, Perun.
Moreno emaitza onen bila…
01.08.2018
M.A.Blanco udal kiroldegiak eta Aritzmendiko kirol gunea -frontoia eta padeleko pistak barne- itxita egongo abuztuaren 24ra arte, eta Betiondo Kirol Gunea irailaren 1era bitartean
UKEren abonatuek Eibarko Orbea kirol zentruaren igerilekuak erabili…
12.07.2018
Imanol Alvarez entrenatzaile ermuarrak gidatzen duen Espainiako emakume juniorren eskubaloi selekzioa President’s Cupeko txapeldun izan da Hungariako 2018ko Munduko Eskubaloi Txapelketan.
12.07.2018
Aimar Galdos (Ermuko Txirrindulari Elkartea) txirrindulari ermuarrak Euskadiko selekzioarekin parte hartu du pasatu den asteburuan Espainiako Infantilen Txapelketan. Uztailaren 6tik 8ra Ourenseko Maceda eta Baños de Molgas herrietan lehiatu den…
05.07.2018
Betiondo Arku Tiraketako Elkarte ermuarrak amaiera eman dio 2017/2018 denboraldiari, bai areto barneko, baita aire zabaleko modalitateetan ere. Herriko kirolariek oso emaitza onak eskuratu dituzte, eta gustura agertu dira egindako denboraldiarekin.…
09.07.2018
Imanol Alvarez entrenatzaile ermuarrak gidatzen duen Espainiako emakume juniorren eskubaloi selekzioak ezin izan du taldeen fasetik aurrera egin Hungariako Munduko Txapelketan.
03.07.2018
Espainiako emakume juniorren eskubaloi selekzioak Egiptoren aurrean garaipen erosoa lortuta hasi du Hungariako Munduko Txapelketa. Imanol Alvarez ermuarrak gidatzen duen taldeak 39-20 irabazi dio selekzio afrikarrari, eta txapelketako D taldeko buru…
04.07.2018
Ermuko Futbola Sustatzeko Elkarteak (APFE) agur esan dio 2017/2018 denboraldiari Kopako finalarekin eta talde eta jokalari onenei eskainitako sari banaketarekin.
MecanicasTres eta Bar Duran-Duran taldeak izan ziren aurrez aurre ekainaren 10ean,…
18.06.2018
Udal Kirol Erakundeak (UKEk) jakinarazi du –zabaldu duen oharraren bidez- M.A. Blanco kiroldegian egiten diren ikastaro guztiak ekainaren 30ean –larunbatean- bukatutzat emango direla. Hori horrela, ikastaroetan alta nahiz baja emateko gida laburra…
13.06.2018
Padel Sozialeko IV. Txapelketak, jada, badu irabazleen zerrenda. Udal Kirol Erakundeak (UKEk) antolatutako txapelketa honek liga formatua du eta azken hiru hilabeteetan zehar jokatu izan da. Ekainean azkeneko neurketak jokatu dituzte partaide izan…
04.06.2018
Specialized-Ermua Impulso taldeko Aitor Hernández txirrindulari ermuarrak Cross Countryko (XCO) Euskadiko Txapela eskuratu du larunbat honetan, ekainak 2, Urretxun (Gipuzkoa) lehiatu den proban garaipena lortzean.
Euskadiko mountain bike Txapelketa…
04.06.2018
Txirrindularitza denboraldian buru-belarri sartuta gaude, eguraldiak askorik lagundu ez arren. Ermuko Txirrindularien Eskolako kideak gelditu gabe dabiltza, aste bukaeratan antolatzen diren probetan parte hartzen, ugari eta nonahi izaten baitira.…
28.05.2018
M.A. Blanco udal kiroldegian obrak hasi ditu gaurkoan udalak, sarrera eta irteera bideak nahiz barruko aldea egokitu eta segurtasun eta ebakuazio araudiarekin betetzeko, Eraikuntzaren Kode Teknikoak ezarritakoari jarraiki. Kiroldegiak hogei urte…
29.05.2018
Anne Erauskin Martinez ermuarra CB Zuazo taldearekin sinatu berri du eta datorren denboraldian Eskubaloiaren Ohorezko Mailan jokatuko du, Iberdrola Ligan. Hegalari ezkertiarra bizkiko lehen taldera doa “taldearen eskuineko banda indartzeko”…