Buscador avanzado [EU]

20.11.2009
Egutegiaren arabera aste honetan Santa Zezilia eguna izango da, hain zuzen ere datorren igandean, hilak 22an. Hori horrela eta Zezilia musikarien eta zaletu guztien zaindaria denez gero, gure herrian hainbat jarduera izango ditugu gaurtik hasi eta…
20.11.2009
Hirugarren “San Martin” txapelketa bikotekako aizkolarientzat jokatuko igandean. Txapelketa kirol zinegotzigoak antolatu eta ordaindu du. Herri-kirol jaialdi hau San Martin kulturalaren barne txertatzen da. Txapelketa herriko plazan –Orbe…
23.11.2009
Azaroaren 25ean –asteazkenean- Emakumearenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, Ermuko Udalbatzak adierazpen instituzionala aho batez onartu du. Ermuak bere egin du Euskadiko Udalen Elkartearen barneko ‘Berdinsarea’ deritzanean…
23.11.2009
Aukera Berdintasunerako sailak deia luzatu digu herritarroi puntu moredun kartela jar dezagun, indarkeri matxistaren aurka gaudenaren seinale gisa. Berdintasun saila hamar mila kartel banatzen hasi da gaur bertan, azaroaren 25a ospatzeko jardueren…
20.11.2009
‘Jimmy Arrabit Trio’ taldea Ermura datorkigu bihar. Ikuskizuna Lobiano Kulturgunean izango da iluntzeko 8etatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du eta sarreran bertan eskura daiteke. Jimmy Arrabit Euskal Herrian daukagun eskarmentuko musikaria da.…
16.11.2009
San Martin azoka arrakastatsua lortzeko bere burua hobetu du aurten. Aurtengoan ere jende ugari bildu zuen, inoiz baino gehiago. Azoka jendetsua oso suertatu zen, baina horren balorazioa guztion iritziz berdina: arrakasta. Euskal Birusa elkarte…
17.11.2009
Mari Asun loradendak eta Senen bitxitegiak irabazi dute aurtengo San Martineko erakusleiho lehiaketaren sariak, hurrenez hurren eta hurrenkera horretan. Aurten lehiaketan herriko 30 dendek erakusleihoak apaindu eta hartu dute parte. Epaimahaia…
18.11.2009
Udal Kirol Erakundeak (UKEk) eta San Pelayo ikastetxeak lankidetzarako aliantza sinatu dute. Aliantza horren nondik norakoak agiri elebidun batean jaso dute, zeinak sarrera bi atal eta klausuletan lau artikulu dituen. Akordioa kirol zinegotzi den…
18.11.2009
Emakumearen Topagunean ikusgai dago astelehenetik ‘Emakumeen aurpegiak’ izeneko argazki bilduma. Irudiak Maria Dolores Moreno de Lafuente argazkilariarenak dira eta “Mugi berditasunaren alde. Bidezkoa da” lelopeko kanpainaren barne txertatzen da.…
13.11.2009
Ermuko emakumeez osaturiko Izarraitz antzerki taldeak, obra berria estreinatuko du gaurkoan Lobianoko aretoan: ‘Entremeses cotidianos’. Estreinaldirako bi emanaldi programatu dira, lehena arratsaldeko 7etan eta bigarrena gaueko hamarrak eta…
17.11.2009
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren 25. urteurrena dela-eta, herriz herri ibiliko dabilen eta ‘Urdaibai Bizigai’ izena duen erakusketa Ermuan dugu atzotik. Erakusketa hori Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza…
17.11.2009
Carolina Rueda kolonbiarrak pertsona helduentzako ipuin kontaketa saioa egingo du gaur udal liburutegian, arratsaldeko 7etatik aurrera. Saioa ordu betekoa izango dela aurreikusita dago. Carolina Ruedak munduan zehar ibilitakoa da bere herriaren…
18.11.2009
Kolonbiako dantza-tailerraren bi saiotan hogei pertsonek parte hartu dute. Horiek ‘Maguaré’ dantza talde kolonbiarraren eskutik dantza tipikoenen jatorria eta xehetasunak. Ezagututako dantzen artean cumbia, sanjuanero, bambuco, vallenato edo pasillo…
10.11.2009
‘Antonatxabarri’ izenez ezagutzen genuen San Pelaio 42ko eraikina eraitsi egin du gaur Baltar Dominguez enpresak. Enpresak atzokoan ekin zien teilatutik hasita eraikina eraisteko lanei; gaurkoan makinak etxeko soto eta oinarriari heldu diotelarik.…
10.11.2009
Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkartearen (AECC) kide eta boluntario diren pertsonak Ermuko herriari bere eskerrik beroenak ematen dizkiete, larunbatean dirua biltzeko asmoz Merkatu plazan zerbitzu zituzten pintxo eta edariei oso harrera ona egin…
11.11.2009
2009ko Posta Lehiaketako irabazleen izenak dagoeneko argitara eman ditu Euskal Birusa elkarte antolatzaileak. Aurtengo edizioko nagusien modalitatean 31 lagunek hartu dute parte eta irabazleak iazko berdinak izan dira, hots, Goiatz Mínguez eta Iosu…
12.11.2009
Dagoeneko San Martin Azoka XX. edizioan parte hartzaileen zerrenda zehazturik dago. Aurtengoan ere parte hartzeko asmoz jende ugarik deitu izan duen arren, azokak duen lekua mugatua dela eta 29 postu besterik ezin izan dira onartu. Hamasei (16)…
12.11.2009
Mudo-Drogot elkarteak eta liburutegiak aurrera jarraituko dute Kolonbiari dedikaturiko zikloarekin. Azaroko zine-klubeko bigarren saioan ‘Apocalipsur’ titulukoa ikusi ahal izango dugu. Filma Javier Mejía zuzendariarena da eta 2007an pantailaratu zen…
13.11.2009
Euskal Birusak urtero antolatzen duen azokak hogeigarren edizioa beteko du bihar. Azoka osasuntsu dago eta urteak betetzen segitzeaz gain, hasten jarraitzen du espazioa irabaziko baitu aurtengoan, guztiok erosoago ibil gaitezen. Aurten jaia Orbe,…
13.11.2009
San Martineko azokaren ospakizunak hirigunea ixtea ekarriko eta, ondorioz trafikoan eragina izango aldaketak egingo baitira. Izan ere, Probaleku eta Zubiaurre kaleak itxita daude dagoeneko eta bihar gauera bitartean horrela mantenduko dira. Izan ere…