Buscador avanzado [EU]

23.11.2010
‘Egara’ eta ‘Trake’ taldeek hainbanatuko dute ‘Beldur Barik’ 2010 lehiaketaren Ermuko saria. Aukera Berdintasunerako zinegotzi Natividad Alonsok diploma bana banatu zien taldeko ordezkariei atzo arratsaldez Emakumearen Topagunean eginiko ekitaldian…
17.11.2010
Bizkaiko hainbat kirolari ospetsuk eskola kirolean euskararen erabilera sustatzeko kanpainan parte hartu dute aurtengoan ere. Bigarren kanpainarentzat aukeratu den leloa Eutsi gogor! da. Bigarren urte honetan Matxalen Ziarsolo eskubaloiko jokalari…
11.11.2010
66 lagunek parte hartuko dute azaro hilabetean hasten den Berbalagun ekimenan. Pertsona hauek egitasmoko aurtengo 9 taldeak osatuko dituzte . Berbalagun izeneko ekimenean euskal hiztunak, euskaldun zahar eta berriak elkarrekin erlazionatzen dira;…
11.11.2010
Dagoeneko San Martin Azoka XXI. edizioan parte hartzaileen zerrenda zehazturik dago. Aurten jende ugarik deitu izan du parte hartzeko, baina, azokak duen postu kopuru mugatua dela eta 37 postu besterik ezin izan dira onartu. 14 ekoizle arituko dira…
08.11.2010
Seigarren edizioko Kameratoiak, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyak badu irabazleen zerrenda. Lobiano Kultur Gunean gauzatu zen itxiera eta sariak banatzeko ekitaldia larunbat arratsaldean. Lehen saria ‘Epaltzaren alargunak’ izeneko taldeak…
05.11.2010
2010eko Gabonetako Aisialdiko Ekintzetan izena emateko epea astelehenean ireki eta bi astez -azaroaren 19ra arte- zabalik egongo da. Izen-ematea LHko 1. mailatik DBHko 2. mailara arteko ume eta gazteei zuzentzen zaie. Urtero legez Euskara Sailak,…
03.11.2010
Aukera Berdintasunerako sailak sentiberatasun kanpaina abiarazi du, zeina azaroaren 25ean -Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean- bukatuko den. Eudelek –Euskal Herriko udalerrien elkarteak- eta Berdinsareak –berdintasunaren…
26.10.2010
Azken bost urteotan bezala, aurten ere KAMERATOIA Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dute Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Ermuko Udalak, Ermuko Euskal Birusa Euskara Elkartearen eta EiTBren laguntzaz. Antolatzaileek Eusko…
27.10.2010
Euskal Birusa elkarteak, San Martin azokaren antolatzaileak, ezagutzera eman ditu aurtengo edizioaren jarduerak, kartelaezagutzera emanez. Azoka, ohikoa den legez, azaroko bigarren larunbatean ospatuko da, hots; hamahiruan egutegiari jarraiki. San…
19.10.2010
Ostegun honetan Berbalaguneko IX. edizioaren aurkezpena egingo da. Euskaldun berriak zein euskaldun zaharrak batu eta euskara praktikan jartzeko asmoa duen egitasmo honek aurten bederatzigarren urteurrena betetzen du. Urte hauetan zehar herritar…
20.10.2010
Euskal Birusak ezagutarazi ditu urtero antolatzen duen postal lehiaketaren aurtengo irabazleak. Sari banaketaren ekitaldia azken larunbatean egin zen. Aurten 52 pertsonek postala bidali eta parte hartu dute, horietatik 38 adinez nagusiak izan dira…
13.10.2010
UKEk duela gutxi kirol eskaintzaren berri kaleratu du eta aurten euskarak presentzia handiagoa izango du kiroldegian. Hemendik aurrera, 18 urte beherako ume eta gazteentzako ikastaro guztiak euskaraz eskainiko dira. Ermuan, euskal ereduetan ikasten…
13.10.2010
XXI San Martin azokan parte hartzeko izena ematea gaur zabaldu da eta 22ra arte zabalik izango da. Izen ematea goizeko 8:30etatik arratsaldeko 14:30etara egin ahal izango da Ermuko Euskara Sailean (Valdespina markesaren kalea z/g). Azokan azaroaren…
15.10.2010
Ermua partaide izango da -Euskal Herriko beste 40 udalerrirekin batera- Eudelek eta Emakundek indarkeriaren kontra koordinatuko duten kanpina orokorrean. Kanpinak barne hartuko ditu hainbat ekimen berritzaile, zeintzuk Emakumearen kontrako…
06.10.2010
Aukera Berdintasunerako Alorrak antzerkia ikasteko tailerra antolatu du, Jabekuntza Eskolaren barne dagoena eta Emakumearen Topagunean egingo dena. Tailerra hamar astelehen iraungo du, bi ordu egun eta saioko. Urriaren 18an hasiko eta martxoaren 7an…
29.09.2010
Euskal Birusak, Udal Euskara Sailarekin Lankidetzaz, urtero antolatzen duen Juanita Ibaibarriga literatur eta erreportaje lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabaldu berri du. Iazko moduan lehiaketa honek bi modalitate izango ditu deialdiaren…
29.09.2010
Nahita aldizkariaren iraileko alea kalean dugu. Bere hiruhileko aldizkatasunari eutsiz, azken alea banatzen hasi da, aste honetan bertan. Aukera Berdintasunerako udal sailak aurten argitaratzen duen hirugarren aldizkaria moldiztegitik atera berri da…
24.09.2010
Berbalagun ekimena sasoian jartzen hasi da herriko euskaltegiek matrikula aldia zabaltzearekin batera. Izenemateak itxi eta ikasturtearen hasierarekin batera bueltatuko zaigu Berbalagun. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da eta ekimena…
21.09.2010
Emakumearen udal Kontseilua bihar asteazkena, hilaren 22an, bilduko da udaren ondorengo lehen bileran. Batzarra arratsaldeko bostetan hasiko da Emakumearen Topaguneko bigarren solairuan dagoen bilera gelan. Gai-zerrendak hainbat puntu jasotzen ditu…
20.09.2010
Emakumearen Topagunea jendea hartzeko ordutegi berria ezarri du, zeina indarrean da iraila honetatik bertatik. Aldaketarik behinena, arratsaldeko orduetan dago, instalakuntza zabalik izanen da lau eta erdietatik iluntzeko zortzietara bitartean,…