Buscador avanzado [EU]

10.11.2016
Patxo Telleriak zuzendutako eta Donostiako zinemaldian aurkezturiko ‘Igelak’ filma sustatzeko ekitaldi hainbat Ermuan gauzatuko dira hilabete honetan zehar.
04.11.2016
Gazteria sailak ‘2016ko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketako irabazleen zerrenda ezagutarazi du. Sari nagusiaren garailea, Patxi Jato Pastor argazkilaria izan da. Honek Valentziako La Albuferan ateratako argazkia aurkeztu du “Tocando el Sol”…
27.10.2016
Ermuko Emakumeen Topalekuak prest dauka azarorako ekitaldien programa, eta hilero bezala nahi eta gustu guztietarako ekintzak programatu dituzte.
20.10.2016
Rebeca Lane, abeslariak, emanaldia eskainiko du larunbat iluntzean, Ermuko Lobiano Kultur Gunean.
13.10.2016
The Soul Jacket taldeak emanaldia eskainiko du larunbat iluntzean, Ermuko Lobiano Kultur Gunean.
11.10.2016
Sidecars, musika talde madrildarra, ostiralean hilak 14 Ermua Antzokian izango dugu, musikaz beteriko gau polit batean.
05.10.2016
Sutegi Antzerki taldeak “Yerma” izeneko muntaiaz bueltatuko da ostiral gauean Ermua Antzokira, gaueko 22,15etatik aurrera. Muntaia Federico Garcia Lorcak idatzitako obra oinarri du eta Juan Alain Dominguez Kortazar ermuarrak zuzentzen du.
30.09.2016
Nahita aldizkariaren zenbaki berri bat argitaratu du Emakumeen Topalekuak eta ‘Beldur Barik’ ikus-entzunezko lehiaketaren berri ematen du portadan. Lehiaketan parte hartzeko aukera zabalik dago eta lanak aurkezteko epea azaroaren 9ra arte abian dago.
04.10.2016
Ermuko Emakumeen Topalekuak bihar –urriaren 5ª- "Testurak" tituluko bertso-saioa hartuko du, 19:00etatik aurrera. Parte-hartzaile izango dira: Oihana Bartra, Miren Amuriza eta Ane Labaka bertsolariek. Gai-jartzaile gisa Maite Berriozabal arituko da…
27.09.2016
Aste honetan –biharko irailaren 28an, asteazkena-, Abortatzeko Eskubidearen Eguna izango da munduan. Aldarrikapenerako eguna izango: abortu legal, seguru eta doakoaren aldeko Ekintza Globalerako eguna.
28.09.2016
Pentación Espectáculos produktorak aurkezten digun ‘Nuestras mujeres’ antzezlana ostiral honetan Ermua Antzokian ikusteko aukera izango dugu, gaueko 22:15ean. Antzerki-izaera garbiko antzezlan harrigarri eta indartsua da.
23.09.2016
Udal kultura sailak iragarri berri ditu Lobiano Kultur Gunean urteko azken hiruhilekoan egingo dituen tailerrak. Eskaintza irekia da eta herritar orori zuzentzen zaio. Izen emateak datorren astelehenean hasiko dira eta irailaren 30ra bitartean…
21.09.2016
Ostiralean, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera Giacomo Puccinik idatzitako ‘La Bohème’ opera ezagunaren proiekzioaz gozatu ahal izango dugu Ermua Antzokian.
19.09.2016
Emakumearen udal Kontseilua asteazken honetan, hilaren 21ean, bilduko da udaren ondorengo lehen bileran. Batzarra arratsaldeko bostetan hasiko da Emakumearen Topaguneko bigarren solairuan dagoen bilera gelan.
20.09.2016
Beldur Barik programaren edizio berri bat antolatu dute, urtero egiten den ekimena da eta gazteen artean indarkeria sexista saihesteko asmoz sortu zen programa.
19.09.2016
Isabel Vicente ermuarrak, pintatu dituen margolanen erakusketa gaurtik aurrera ikusgai izango da Lobiano Kultur Gunean. Erakusketa behe solairuko bi aretoetan banatua egongo da  eta 47 margolanez osatuta dago. Erakusketa ‘Momentos y Razones’…
15.09.2016
Kurtso hasierarekin bat, emakumeen Jabekuntza Eskolak kurtso berriak prestatu ditu eta helburu moduan, sistematizatutako tresna eta prozesuen bidez emakumeen jabekuntza sustatzea, elkarte edo taldetan antolatuta egon zein ez egon, kultura honetako…
16.09.2016
Aste honetan amaitzen da ‘Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako III. Plana’ ebaluatzeko epea. Udaleko Berdintasun sailak galdetegi erraz bat prestatu du herritarron ebaluazio zabal eta sakon bat lortzeko.
13.09.2016
Larunbatean, hilak 17, Ermuko Zentro Galiziarrak antolatzen duen Enpanadaren X. Festa ospatuko da Ermuan. Egun guztian zehar taberna zerbitzua egongo da Orbe Kardinalaren Plazan, Galiziako enpanada eta Ribeiro ardoa dastatzeko. Musikak ere,…
12.09.2016
Folk taldeentzako Ermuko ‘FolkezBlai’ izeneko hamaikagarren lehiaketa, ‘Bruna Sonora’ taldeak irabazi du. Talde  madrildarrak 3.000 euroko saria irabazi du, azken asteburu honetan jokatu izan diren finaletan nagusitu eta gero.