Buscador avanzado [EU]

18.10.2016
Bihar -urriaren 19ko asteazkenean, bularreko minbiziaren kontrako eguna da. Horregatik, Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak (AECCk) Ermuan duen taldeak hainbat jarduera gauzatuko ditu egunean zehar.
14.10.2016
Dortsal guztiak salduta eta ilusioz beteta ekingo dio Ermuak igandean Minbiziaren Aurkako Martxa Solidarioaren bigarren edizioari. AECCko Tokiko Batzordeak iazko balentria gainditu du, eta aurten 3.500 pertsonak hartuko dute parte ekimen…
17.10.2016
Minbizia ikertzen jarraitzeko eta gaixotasunari aurre egiteko Ermuan antolatu den II. martxa solidarioak hiru mila eta bostehun pertsonatik gora bildu zituen. Ikaragarria, oilo azala jartzeko modukoa. Deskribatu ezina, ez baitago hitzik. Martxa oso…
05.10.2016
Bigarren Martxa solidario eta familiarra ospatzeko aste batera gaude, eta jada bagara 3000 pertsona dortsalak eta kamisetak ditugunak Ermuko kaleetatik igarotzeko. Oraindik zenbakia lortu ez duzuenok, azken aukera duzue gaur eta bihar artean. Ermuko…
05.10.2016
Amaitu berri da 2016ko denboraldia, baina Ermuko Txirrindulari Eskolak ez du atsedenik hartzen, eta datorren denboraldiari begira da. Bizikleta zaleak diren gaztetxo ermuarrek jada izena eman dezakete 2017ko denboraldirako entrenamenduei ekiteko.
06.10.2016
Bihar, hilak 7, perretxikoei buruzko V. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea amaitzen da. Lehiaketaren gai nagusia mikologia da, eta bereziki, perretxikoak eta horien inguruko gai guztiak. Lehiaketan parte hartu nahi duenak, hiru modalitate…
03.10.2016
Mendiko Kultur eta Kirol jardueren hamahirugarren edizioa ospatzen ari da egunotan Artarrai Mendi Taldea. Jarduerei aurreko asteburuan eman zaie hasiera larunbatean, hilak 1, Aratzera mendi irteera batekin. Jardunaldiak urriaren 21ean amaituko dira…
28.09.2016
Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko elkarteak hasiera eman zion azken ostiralean kultur eta kirol asteari, zeinak aurten XXXIV. edizioa betetzen duen. Edizioa gaur ostiralean zabaldu zen, egoitzako eta Udaletxeko mastan lurraldeko bandera zintzilikatu…
26.09.2016
Larunbatean, urriak 1, ‘Txakurraren Eguna’ ospatuko da Ermuan. Marcan Huella taldeko kideek ekintza ugari prestatu dituzte Ermuko Orbe Kardinalaren Plazan larunbaterako. ‘Txakurraren Egunak’ bi helburu garrantzitsu dauzka, lehenengoa, herritarrak…
23.09.2016
Izarra Fundazioak eta Ermuko Udalak, irailetik abendura arte, ekintzaileei, enpresei eta Teknotecako erabiltzaileei zuzendutako ikastaro, jardunaldi eta hitzaldi programa antolatu dute. Formatu dinamikoa eta parte-hartzailea izango dute, eta…
20.09.2016
Eskualdeko anezka programan izena emateko deialdia zabalik jarraitzen du, epea luzatu egin baita. Interesdunek izena eman ahal izango dute irailaren 30eko ostiralera artean, DEMAren webgunearen bidez. Webguneaz izena emateko zuzenean baliatzeaz gain…
21.09.2016
Urriaren 16an Ermuan ospatuko den Bigarren Martxa solidario eta familiarrerako 1500 zenbaki saldu dira jada. Gaurtik eta ostiralera bitartean Ermuko Merkatu plazara hurbildu zaitezkete arratsaldeko 5etatik 7ak arte dortsal eta kamiseta bila.
21.09.2016
Datorren urriaren 1ean zabalduko ditu ateak “Larunbatak Izarran” Klub Teknologikoak. DBH 1 eta 2 mailetako 29 gazte ermuarrek hartuko dute parte Ermuko Udaleko Toki Garapen Alorrak antolatu dituen tailer horietan. Izena eman duten pertsona guztiak…
16.09.2016
Pertsona ugarik bisitatu dute atzotik zabalik dagoen erakusketa eta stock azoka udal merkatu plazaren eraikinean. Bisitari eta erosleak bildu ziren goizez nahiz arratsaldez. Ekimena Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatu du udako azken…
19.09.2016
Lanbiderekin lankidetzan antolatutako lorezaintza eta garbiketa ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute 27 pertsonak Langabezian dauden pertsonentzako bi formazio ikastaro hasiko dira datorren urriaren 3an, astelehena. Ermuko Udalak…
15.09.2016
Enplegu planak 127.687 euro kostua du, Lanbide eta Ermuko Udalak gain hartu dutenak
16.09.2016
Gastronomiari buruzko agerkariak herriko pintxo lehiaketaren inguruko artikulu bat argitaratu du
13.09.2016
Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen -AECC delakoaren- tokiko Batzarrean lanean dabiltzan herriko boluntarioek bigarren martxa solidarioa eta familiarra antolatu du urriaren 16rako, minbiziaren aurkako ikerketarako dirua bildu asmoz.
14.09.2016
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser) odola emateko saioa antolatu du ostegun honetarako, irailak 15erako. Bi txanda izango ditugu aukeran, gozeko nahiz arratsaldekoa, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak Ermura ekarriko duen unitate…
09.09.2016
Udazken honetan, DBHko 1. eta 2. mailan dauden ikasleek “Larunbatak Izarran” Klub Teknologikoan parte hartzeko aukera izango dute. Datorren astelehenean, hilak 12, irekiko da izena emateko epea, eta ekimena urriaren 1ean hasiko da.