Buscador avanzado [EU]

03.04.2009
Bizkaian boluntario lanetan dabiltzan taldeen inguruko lana ezagutzera emateko erakusketa jarri da Teresa Murgaren sarreran. Erakusketa boluntariotza eta parte-hartzeko agentziarena da eta udal liburutegiaren bitartez etorri zaigu gure herrira.…
30.03.2009
Hainbat hamarka pertsona bildu ziren azken ostegunean udal liburutegiko sarreran. Liburutegiak Teresa Murga eraikinean hamar urte bete izan duela ospatzeko ekitaldian. Bertan udal-batzarkideak, ikastetxeetako, herriko giza eragile eta elkarteetako…
25.03.2009
Bi mila eta bederatzigarren honetan eta biharko egunean zehazkiago udal liburutegia Goienkaleko Teresa Murga eraikinera aldatu izanaren hamar urte beteko dira. Horregatik, liburutegiak jarduera egitarau zabala prestatu du, zeina urte osoan zehar…
16.03.2009
Udal immigrazio zerbitzuak ipuin kontaketa emanaldia antolatu du biharko, aste honetan arraza diskriminazioaren kontrako nazioarteko eguna ospatuko baitugu. Emanaldia helduentzat izango da eta arratsaldeko 7etan hasiko, berori zerbitzuak…
11.03.2009
Udal liburutegiak hiru interes gune berri eta gaiaren araberakoak jarri ditu erabiltzaileen eskura. Horietako bi nagusien aretoan eta elkarren ondoan jarri dira eta, hirugarrena, haurrentzako aretoan. Nagusientzako aretoan metakrilatozko apalean…
05.03.2009
Udal liburutegiak antolatzen duen “Neguko liburua” izeneko lehiaketak, sarituen zerrenda berri bat utzi digu. Otsaila amaitzearekin batera, itxi da lehiaketan parte hartzeko epea. Parte hartu dutenen artea zozketa egin eta saridun suertatu diren lau…
06.03.2009
Hilabete honetako “arratsaldean kontu-kontari” saioan, Kamishibai -japoniar tradizioko ipuin kontalaria ikusi ahal izango dugu. Saio hori bihar egingo da arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera, udal liburutegiko haurrentzako gelan. Emanaldia 6…
03.03.2009
Euskara sailak eta udal liburutegiak elkarlanean, Emaiozu irakurtzen! tituluko gidaren bigarren alea argitaratu dute. Lehenengo irakurketa gida hori 2007an kaleratu zen estreinakoz eta orain, sail horien elkarlanari esker bigarrenez plazaratu da.
27.02.2009
Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko udal zerga borondatez ordaintzeko aurtengo epea datorren astean irekiko da. Epea zabalik izango da martxoaren 3tik hasi eta datorren apirilaren 3ra bitartean, biak barne. Aurtengoan zerga hori 7881 pertsonek…
06.02.2009
‘Arratsaldean Kontu kontari’ ekimena hilabete berriarekin batera datorkigu. Bihar larunbata –otsailaren 7a- emanaldia egingo da udal liburutegian. Saioa ‘Jenio Gaiztoa’ lanarekin Haur eta Gazteentzako Euskadi Literatur saridun Peio Añorgak egingo du…
09.02.2009
Udal liburutegiak “Neguko liburua” izeneko lehiaketaren edizio berri bat deitu du. Lehiaketa hori irekia da eta nahi duenak parte har dezake. Egin beharrekoa da, irakurritako aleetatik zein izan den gehien gustatu zaiona eta zergatik adierazi.…
03.02.2009
Udal liburutegiak ordezko medikuntza eta terapiei dedikaturiko liburuen erakusketa jarri berri du, otsailaren hasierarekin bat. Guztira berrogei ale inguru dira, apalak utzi eta erakustoki birakarira jauzia eman dutenak. Apaletan aleen bizkarra…
21.01.2009
Solozabal Estankoak Bizkaiko Erakusleihoen lehiaketako tokiko saria bigarren urtez jarraian lortu du. Lehiaketa urtero antolatzen du Bilboko Merkataritza Ganberak. Aurtengoa hogeita bosgarren edizioa egin da eta lurraldearen 38 udalerrietako 650…
16.01.2009
Peio Añorga idazleak tailerra emango du hurrengo asteetako asteazkenean eta ostegunetan Lobiano Kultur Gunean. Tailer horretan hizpide izango duen gaia ondorengoa da: “Haurren irakurzaletasuna sustatzeko tailerra gurasoentzat”. Tailer hori…
19.01.2009
Txinatarrek hilaren bukaeran Urte Berriaren etorrera ospatuko dutenez, udal liburutegiak umeei zuzendutako eta txinatar kaligrafia lantzen hasteko ikastaro berezia antolatu du. Jarduera txinatarren kulturara hurbiltzeko ekimenen gisa planteatu da,…
07.01.2009
Udal liburutegia neguko irakurketa gidaren 2500 ale inguru banatzen hasi da. Irakurketa gidak zer liburu irakurri gomendatzen digu, adinaren arabera sailkaturik. Gomendatutako aleak euskaraz nahiz gaztelaniaz idatzitakoak dira. Hori horrela,…
12.01.2009
Gaurtik aurrera udal liburutegiak goizetik gauera bitarteko ordutegi berezia izango du, otsaileko azterketak ate joka baitauzkagu. Zerbitzua zabalik izango da egun osoan zehar goizean goizetik hasi eta goizaldeko ordu batak bitartean, otsaileko…
22.12.2008
Ermuko Udal liburutegia aurten ere Gabonetako haur-parkean egongo da. Liburutegiko karpa exklusibo bat kiroldegiko pistan instalatuko da. Han, haurrek ez ezik bere gurasoek ere irakurmenarekin gozatu ahal izango dute.
24.12.2008
Abenduaren 22an izan da Gabonetako loteriaren zozketa, eta, honen batera, Liburutegiko Gabon otarraren zozketa. Saritutako zenbakia 00365 izan da. Irabazleak Jose Antonio Ochoa , bere aurtengo Olentzeroren oparia jadanik jaso du.
05.12.2008
Udal liburutegiak hileko lehen asteburu honetan ‘Kontu kontari’ izeko ekimena berreskuratuko du. Saioa Josu Jimenez ipuin kontalariak egingo du, japoniar tradizioko eta kamishibai izeneko ipuinekin. Emanaldia udal liburutegiko haurrentzako aretoan…