Buscador avanzado [EU]

24.10.2017
Gaur asteartea, urriak 24, Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Ermuko udal liburutegiak ezagutzen ez ditugun liburuekin hitzorduak proposatzen dizkigu. Ideia Los Angeleseko (Kalifornia, AEB) liburutegi publiko batek abian…
18.10.2017
Udal liburutegiko irakurketa klubean parte hartzen duten sei pertsona Oviedon (Asturias) izan dira astearte honetan, urriak 17, Adam Zagajewski idazle poloniarrarekin izan den topaketan. Zagajewskik aste honetan bertan jaso du Letretako Asturiasko…
06.10.2017
Euskal Birusa elkarteak, San Martin azokaren antolatzaileak, ezagutzera eman ditu aurtengo edizioaren jarduerak, kartela ezagutzera emanez. Azoka, ohikoa den legez, azaroko bigarren larunbatean ospatuko da, hots; hamaikan egutegiari jarraiki. San…
05.10.2017
Alberto Ladrón Arana idazle nafarrak Ermuko Ezekiel Etxebarria literatura saria jaso du ostegun honetan, azken urtean udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburuaren autorea baita. Ez da idazleak eskuratzen duen lehenengo saria; izan ere…
05.10.2017
Haur eta gaztetxoentzako kontu-kontari eta jarduera anitzen denboraldi berriari hasiera emango dio udal liburutegiak aste honetan.
02.10.2017
Urrian sartu berri gara, eta hilabete berriarekin batera, Ermuko udal liburutegiak irakurketa bultzatzeko antolatu dituen jarduerak hastear dira. Adin guztietara zuzendutako ekimenak dira, eta gehienak ikastaro osoan zehar garatuko dira, hau da,…
03.10.2017
Ermuko Udaleko Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketaren hogeita laugarren edizioa aurkeztu eta zabaldu du. Lehiaketaren xedea Ermuko ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.
27.09.2017
Ermuko bi euskaltegiek hastear dagoen 2017-2018 ikasturterako matrikula zabalik mantentzen dute. Baina adi, azken egunak baitira. Matrikulazio aldia zabalik egongo da irailaren azkenera artean. Argibideak eta izen emateak zentro bakoitzeko…
22.09.2017
Ermuko udal liburutegiak haurrentzako Leyendo y Aprendiendo gaztelerazko irakurketa kluba antolatu du bigarren urtez jarraian.
25.09.2017
Azaroaren 11n, larunbata, aurtengo San Martin azoka ezaguna ospatuko da gure herrian. Dagoeneko jai girora gerturatzen ari gara, eta antolaketa lanak hasita daude festa honen 28. edizioko programa osatzeko.
19.09.2017
Udal liburutegiak eta Euskara Sailak Bularretik Mintzora irakurketa kluben saio berriak antolatu dituzte. Urriaren 21ean, larunbata, izango da 3 eta 8 urte arteko haurrei eta euren gurasoei zuzendutako talde hauen lehenengo bilera.
20.09.2017
Ermuko udal liburutegiak euskaraz, gazteleraz eta ingelesez irakurtzen duten haurrentzako Liburu Baby Kluba ekimena antolatu du bigarren urtez jarraian, biztanleen beharrei eta eskariei erantzuna eman eta joera berrietara egokitzeko asmotan.
13.09.2017
Ermuko udal liburutegiak 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako olerki tailerra antolatu du irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean. Maite Lorenzo aktoreak eskainiko duen ikastaro honetan, emozioak eta ahotsa landuko dira hitzaren bitartez…
14.09.2017
Ermuko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, 2017ko beka deialdia zabaldu berri du ikastetxe homologatu eta pribatuetan euskara ikasten aritu diren ermuarrentzako.
14.09.2017
Asteburuari hasiera ona emateko, ostiral honetatik aurrera, irailak 15, martxan izango da beste behin Barixakuetan haurrentzako programa. Ekimen honen helburua haurrei ikastetxeetatik at euskaraz hitz egiteko eta ongi pasatzeko espazioa eskaintzea…
14.09.2017
Ermuko udal liburutegiak, Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, 9 eta 11 urte arteko neska-mutilentzako bi irakurketa klub antolatu ditu. Lehenengo taldea paper formatuko irakurketakoa izango da, eta horren helburua euskaraz nahiz gazteleraz…
11.09.2017
Ermuko udal liburutegiak sormenezko idazketa tailerra antolatu du, bigarren urtez jarraian, irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean. 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago tailerra, eta Yurre Ugarte idazleak gidatuko ditu saioak.
04.09.2017
Iraila ikasturte berriaren hasieraren sinonimoa izan ohi da, eta Ermuko udal liburutegiak jada prest dauka datozen asteetan burutuko diren ekintzen eskaintza. Horrela, 2017/2018 ikasturtean zehar, irakurzaletasuna sustatzeko eta hedapen kulturaleko…
05.09.2017
Ermuko udal liburutegiak helduentzako euskarazko, gaztelerazko, ingelesezko eta frantsesezko irakurketa kluben eskaintza mantendu du, eta parte hartu ahal izateko izen-emate epea zabaldu du.
07.09.2017
Iraila hastearekin batera, herriko eskola eta ikastetxeek zabaldu dituzte euren ateak ikasturte berriari ekiteko, eta Ermuko euskaltegiak ere abian dira jada. Zabalik da udal euskaltegian nahiz AEKren Kaltxango zentroan eskaintzen diren ikastaroetan…