Imagen
Buscador avanzado [EU]
27.05.2016
Ermuko Euskaltzaleen Sareak mugarri bat beteko du bihar. Egunez egun ehuntzen doan sareak aldarrikatzen duena beteko ‘Ermuan Bagara’ jardunaldiarekin. Pentsau eta egin dena euskaraz, laburbilduz Euskara hutsean bizitzea. Hizkuntz normalizaziorantz…
20.05.2016
Abian da Ermuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren XXIV. edizioa. Orbe Kardinala plazan ospatuko da ekimena asteburu osoan zehar, eta euskaraz argitaratu diren azken nobedadeak ezagutzeko aukera izango da bertan. Argitaletxe eta banatzaile ezberdinek…
18.05.2016
Ekimen handi hori ia prest dago. Aho gozagarri gisa, eta herriko merkatariek tableta elektronikoa zozketatuko dute bezeroen artean baldin eta erosketak euskaraz egiten badituzte.
13.05.2016
Hurrengo astean abiatuko da Ermuko Euskal Liburu eta disko azokaren XXIV. edizioa eta dagoeneko Euskara Sailak egun hauetan izango den egitaraua zehaztu du. Aurten, 9 postu jarriko dira plazan non euskaraz argitaratu diren azken nobedadeak ikusteko…
09.05.2016
Maiatzaren 28an Ermuan Bagara eguna ospatuko dugu, herrian euskararen erabilera bultzatzeko jardunaldi berezia. Egun horretan bertan, Ermuko Udalak Euskaldun Berria plaza inauguratuko du, helduaroan euskara ikastea erabaki duten pertsona guztien…
05.05.2016
Udal liburutegiak ikasturte honetako gaztelerazko irakurketa kluba amaitutzat eman zuen atzo, asteazkena, maiatzak 4. Ekimen horren bukaera gisa, Irati Jimenez idazlea saiora hurbildu zen, eta “Nora” (Ttartalo) bere liburuaz mintzatu zen klubeko…
06.05.2016
Aste honetatik aurrera, udal liburutegiko liburuen mailegu-epea 21 egunekoa da, orain arte baino (14 egun) astebete gehiago, alegia.
03.05.2016
Udal Euskara Sailak datorren astean aurtengo udalekuetako kanpainari hasiera emango dio eta izen-emateak hasiko. Programa eta jardueren behin-behineko egitaraua adostu du dagoeneko, Antxitxiketan Begirale Taldearekin batera. Iaz bezala, aurten ere,…
03.05.2016
Udal Liburutegiak hilabete hauetan bere erabiltzaileen artean komikien irakurketa bultzatzeko egiten diharduen apustuan, komikiak maileguan eramaten dituzten pertsonen artean egileak dedikatutako komiki baten zozketa egiten jarraitzen du.
Apirileko…
04.05.2016
Urrian hasi ziren Ermuko udal liburutegiak antolatutako helduentzako irakurketa klubak amaitutzat eman dira aste honetan.
Atzo, asteartea, ingelesezko eta euskarazko irakurketa klubak bukatu ziren. Azken horretan, Katixa Agirre idazlea bertaratu zen…
28.04.2016
Udal liburutegiak datorren astelehenetik, maiatzak 2, ekainaren 12ra arte ordutegia luzatuko hala nahi duten ikasleek ikasturteko azken azterketak eroso eta denbora tarte zabalagoarekin prestatu ditzaten.
Epe horretan, liburutegiak etenik gabeko…
27.04.2016
Udal liburutegiak gogorarazten du, onartu eta aldez aurretik iragarrita duen 2016ko egutegiaren arabera, maiatzaren 1eko igandea jai eguna izango duela eta zerbitzua egun osoz itxita mantenduko dela.
Astelehenean berriz zabalik izango da azpiegitura…
25.04.2016
Euskararen erabilerari buruzko ‘Berbetan’ jardunaldiek aurrera jarraitzen dute aste honetan Ermuan, eta bi hitzaldi izango dira Lobianon eta liburutegian.
25.04.2016
Erabiltzaileen artean komikien eta eleberri grafikoen irakurketa bultzateko lanean dihardu udal liburutegiak azken hilabeteetan. Pasa berri den astean, gazteak komikien mundura hurbiltzeko hamar tailer burutu ditu: bost literaturaren ikuspuntutik…
21.04.2016
Ermua Hiriko Udalak laguntza edo diru-laguntza deialdia egiten du Ermuko pertsona, elkarte eta entitateek, Euskara sustatzearren proposatzen dituzten ekintzak suspertu eta diruz laguntzeko. Laguntza edo diru-laguntza honek 11.700 eurotako partida du…
21.04.2016
Larunbat honetan, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Ermuko udal liburutegiak ipuinak eta ilustrazioa batzen dituen ipuin saio berezi bat antolatu du. Liburuaren Eguna ospatu eta literatura eta irudigintzaz batera gozatzeko…
18.04.2016
Maiatzaren 28an Ermuan Bagara eguna ospatuko da geure herrian, eta prestakizunak aurrera doaz. Proiektuaren nondik norakoen berri emateko, Ermuko Euskaltzaleen Sareak bilera irekia egingo du bihar, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Lobiano Kultur…
18.04.2016
Anthony Browneren “El túnel” haur liburuan oinarritutako erakusketa Ermuko ikastetxeetan
“Tunela: zu eta ni” izena du martxoaren 7tik ikasturtearen amaierara arte Ermuko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetatik pasatuko den erakusketak. “El túnel” ipuina…
14.04.2016
Udal liburutegiak, Emakumeen Topalekuarekin elkarlanean, errepublika garaiko emakume poeten lanik esanguratsuenak biltzen dituen katalogoa osatu du. Demokrazia hitzen bitartez defendatu zuten emakume intelektualak eta antifaxistak izan ziren.…
15.04.2016
Aurreko urteetan bezala, apirilean Berbetan Jardunaldiak egingo ditugu Ermuan. Duela hamasei urte, 1999ean, martxan hasi zen ekimen honetan euskararen ezagutza eta erabilerarekin zerikusia duten zenbait gairen inguruko hitzaldi eta mahai inguruak…