Imagen
Buscador avanzado [EU]
30.05.2014
Egun hauetan udal Liburutegitik ''Bertako Bildumari'' astindu berri bat ematen ari gara, gure herriari buruz gehiago jakiten jarraitu ahal izan dezazuen. Nonbaitetik hasi behar eta, Orbetarrei buruz informazioa biltzea erabaki dugu, eta hara non,…
02.06.2014
Oporretako garaia gertu dagoela, Euskara eta Gazteria Sailak aurten eta elkarlanean DBHko ikasleentzako egitarau bateratua atera dute. Egitarauak jardueran eta irteera bat uztartzen ditu, eta horren arabera ekainaren 24tik hasita, hainbat…
03.06.2014
Nahiz eta sarritan elkar ikusi ez, Ermuan asko gara euskaraz aritzen garenok. EUSTATeko azken erroldaren arabera, ia 5.000 euskaldun gaude Ermuan eta, horrez gain, ia beste 5.000 lagun hala nola euskaraz aritzeko gai dira.
22.05.2014
Udal Liburutegiak laguntza pertsonalizatuko espazioa eskainiko du berriz ere aste honetan, gure gizartean egunero erabiltzen ditugun gailu teknologiko eta tresna informatikoei (telefono, ordenagailu, tableta digital, eta abar) etekina edo mamia…
26.05.2014
Urrian hasi ziren Ermuko udal Liburutegiak antolatutako helduentzako hiru irakurketa-klubak, bat euskaraz, beste bat gaztelaniaz eta beste bat ingelesez. Maiatza amaitzearekin bat jarduera eten egingo da, denboraldia amaitutzat emango baita. Talde…
19.05.2014
Ekaina eta uztailan zehar egingo diren udalekuetako izen-ematea epea itxita, txikien eta ertainen taldeetan izena eman dutenen kopuruak gainditu egin du ezarritako plaza kopurua. Hori dela eta, antolatzaileak zozketa egin beharrean egon dira eta…
09.05.2014
XXII. edizioak bere ateak zabaldu ditu eta dagoneko azken nobedadeak igandera arte ikusteko aukera dugu plazan. Aurtengo egitarau oparoak asteazkenean izan zuen lehendabiziko ekitaldia, Haur Liburutegian egin zen aurkezpenean Badihardugu elkarteak…
13.05.2014
Asteburu osoan zehar Euskal liburu eta disko azokak bere ateak zabalik izan ditu eta antolatzaileek pozik dauden lortutako emaitzekin, salmenta onak izan dituzte eta azokaren inguruan egin diren ekitaldiek harrera ona izan dute, bertsolariak, ipuin…
02.05.2014
Berriro ere, uda gertu dugula Ermuko Euskara Sailak aurtengo udalekuetako kanpainari hasiera emango dio eta Antxitxiketan Begirale Taldearekin batera behin-behineko egitaraua adostu du. Aurtengo nobedaderik nagusiena bi astetik hiru asterako…
30.04.2014
Ermuak Euskal Liburu eta disko azokaren edizio berri bat hartu eta gauzatuko du datorren astean. Aurtengoa jarraiko eta etenik gabeko hogeita bi garren edizioa eta urtea izango da, zenbaki borobila. Dagoeneko Euskara Sailak egun hauetan izango den…
30.04.2014
Udal Liburutegiak bere ordutegia luzatuko du datorren astelehenetik –maiatzak 5etik- ekainaren 22ra arte, ikasleek ikasturteko azken azterketak eroso eta denbora luzeagoan horiek prestatzerik izan dezaten, nahi izanez gero.
28.04.2014
Badihardugu Euskara Elkarteak 2005. urtean jarri zuen martxan Deba Ibarreko herri bakoitzeko adizkiak jasotzen dituzten aditz-taulak osatu eta kaleratzeko proiektua. Ordutik hona urtero eskualdeko herriren bateko adizkirik erabilienak tauletan ipini…
29.04.2014
Teknologia-tresnak edo egunerokotasunerako aplikazioei buruzko zalantzak argitzeko laguntza pertsonalizatutako espazioa.
Whatsapp-a deskargatu, zure telefonoko doinua aldatu edo zure korreo elektronikoa esku telefonoan konfiguratu nahi duzu?…
25.04.2014
"Ermuan Kantuan" ekimena kalejiran bihar aterako da kaleak animatu eta kantatzera, hileko azken larunbatetan egin legez. Biharkoan Basauriko ''Dangiliske'' plaza dantza taldeaz irtengo da, Euskal Birusa talde antolatzaileak gonbidatu duelako. Taldea…
15.04.2014
Topaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren 8. edizioa aurkeztu berri du. Liburuaren Nazinoarteko Egunean abiatuko dute ekimena, apirilaren 23an, eta ekainaren 30ean amaituko da. Aurton, 24 herrik parte hartuko dute, horien artean Ermua.…
21.04.2014
UNESCOk apirileko 23a "Liburuaren eguna eta egile edo autore eskubideen eguna mundu osoan" izendatzea erabaki zuen 1995.
11.04.2014
Ermuko Udal Liburutegiak, Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Durangoko liburutegiekin batera, udaberriko denboraldi honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu dute.
02.04.2014
Apirilaren 2an, Hans Christian Andersen daniar idazlearen jaioteguna dela eta, IBBYk (International Board on Books for Young People) Haur eta Gazte Liburuaren ospakizuna bultzatzen du kalitatezko haur eta gazte liburuak eta irakurzaletasuna haur eta…
03.04.2014
Liburutegiak hileko lehenengo larunbateko “Arratsaldean kontu kontari” ipuinkontalarien denboraldiarekin jarraituko du. Apirilaren 5ean, larunbata, saio berri bat udal liburutegiko haurrentzako gelan egongo da.
Hilabete honetako saioaren izenburua…
04.04.2014
Euskara eta Kultura Sailak haurrentzako ekitaldi guztiak agenda berri batera batu dituzte eta horren berri emango dute bai kaleko erakustokietan (‘muppietan’), ikastetxeetan zein umeak eta familiak ibiltzen diren tokietan. DIN A3 formatuko agenda…