Imagen
Buscador avanzado [EU]
23.07.2016
Santixau jaiak direla-eta, Euskotrenek Bilbo-Deba ibilbidea egingo duten tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu uztailaren 23 eta 24ko gau eta goizaldean. Horrez gain, larunbatetan eskaintzen duen ohiko zerbitzua mantenduko eta Ermutik Debara doan…
28.07.2016
‘Lardaskeroak’ txarangak 2016ko play-back lehiaketa irabazi du, ‘Noche en el burdel’ izeneko muntaiarekin. Gazteak jakin izan dute garaiko burdeletako bizitza errekreatzen eta horregatik epaimahaiak erabaki du gaueko irabazleak izatea 165 punturekin…
21.07.2016
Ordu gutxi gelditzen dira ofizialki 2016ko Santixauei ekiteko. Uztailaren 24an jaurtiko da herriko jaien hasiera iragartzen duen txupinazoa, baina ermuarrak ez dira igande arratsaldeko zazpiak arte festan murgiltzeko zain egongo.
21.07.2016
Herriko gazteenak gozatzen ari dira gaurkoan, jai egitarauaren barne beraientzat espresuki antolatutako egunean. Goizean puzgarriak eta eskulanen tailerrak izan dituzte herriko plazan. Buruhandien aurrean ere korritu dute ausartenak. Arratsean…
18.07.2016
Jaietako lehen asteburua pasata, eguraldi eta giro paregabearekin, gaur astelehena, ekintza eta ekitaldi desberdinekin disfrutatzeko aukera izango dugu.
Arratsaldeko 7etan Txarangen arteko jokoak hasiko dira, gaurkoan koadrilak triatloi eta…
19.07.2016
Efecto Pasillo musika taldeak San Pelaio plaza bete zuen larunbat gauean. Kanariarrek ikus-entzuleak bereganatu zituzten pop-rock alternatibo musikadun ikuskizunarekin, latino eta funk modalitateko ukituak uztartuaz.
19.07.2016
Atzo giro aparta izan genuen triatloi eta luzokerra probekin eta gaur baita plaza jendez beteko da arratsalde polit batez disfrutatzeko.
20.07.2016
2016ko Santixauetako egun handietarako prestatzen ari da jada Ermua. Bero itogarriari aurre eginez, herriko gaztetxoek indarrak neurtu zituzten atzo sokatiran eta kuboen proban txarangen arteko azkeneko jokoetan.
15.07.2016
Ermuko Udaleko Bulego Teknikoak 2012an argitaratutako udalerriko mapa toponimikoa eguneratu du. Bi formatutan eta elebidun aurkeztu du bertsio berria, eta 1:5.000 eskalan ikus daiteke herria.
15.07.2016
Azken asteetan mozketak eta behin-behineko itxierak izan ostean, Eitzaga auzoari eragiten dioten Ermuko Hegoaldeko Saihesbideko obrak amaitzear daude. Ostiraletik larunbatera bitartean, zatirik konplikatuena altxatzeari ekingo diote langileek, eta…
14.07.2016
Abian da 2016ko Santixau jaietako programa Ermuan, eta gaurtik hilaren 27ra bitartean ia ehun ekitaldi izango ditugu kaleetan. Inguruko herrietatik festaz gozatzera datozen pertsona guztien garraio segurua bermatzeko, Euskotrenek tren zerbitzu…
15.07.2016
Gaur festetako lehen asteburua hasten da, eta nola ez jai-egitaraua lepo dator. Pasadan urtean bezala, aurten baita, bi asteburu izango ditugu festaz disfrutatzeko. Ekital ugari izango dira eta herria hankaz gora jarriko dituzte.
Horren eredu…
13.07.2016
Bihar emango zaio hasiera Santixauak 2016ko jaietako programari, eta urtero bezala, lehenengo asteburu hau ekintzaz beteta dator.
Larunbatean, ekitaldi garrantzitsuenetariko bat Efecto Pasillo taldearen kontzertua izango da. Talde kanariarra, Ermura…
13.07.2016
Ermuko Artarrai Mendi Taldeak Urko mendira igoera kontrolatua antolatu du larunbat honetarako, uztailak 16. Ekintza honen zortzigarren edizioa Santixau jaietako programaren barne dago, eta azken urteetan ehun mendizalek baino gehiagok hartu dute…
14.07.2016
Antxintxiketan aisialdi taldeak Festan Blai ekitaldia antolatu du ostiral honetarako, uztailak 15, Ermuko Udalarekin elkarlanean. Festa koloretsu baten bitartez 13 eta 16 urte arteko gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzea da helburua.
14.07.2016
Gaurtik aurrera jaiak ez du etenik izango Ermuan. Gaur osteguna, hilak 14, jai-giroz beteko da herria. Ekitaldi nagusiak 24tik 27ra bitartean ospatzen diren arren, gaurtik aurrera hainbat ekintza izango dira Santiago Apostoluaren omenezko festen…
08.07.2016
Aste honetan zehar izandako eguneko mozketen ostean, astelehenetik aurrera Ermuko Hegoaldeko Saihesbidearen obretan atal garrantzitsu bati ekingo zaio. Hori dela eta, uztailaren 11tik, astelehena, hilaren 16ra bitartean, larunbata, Eitzaga auzora…
05.07.2016
Ermuko Zerukoa 3 kalea eta Ongarai auzoa lotzen dituen igogailu publikoa inauguratu da gaur asteartea, uztailak 5. Instalazio honekin, Zerukoa auzoan aurrez eraikitako eskailera mekanikoekin batera, institutura, Anaitasuna eta Ongarai eskoletara eta…
05.07.2016
Ermuko Hegoaldeko Saihesbidearen obrak aurrera doaz, eta arrazoi horregatik, Eitzaga auzoan aldaketak izango dira datozen egunetan. Bihar bertan, asteazkena, auzora doan bidea itxita egongo da hamabi orduz, Olaetxe baserritik aurrera. Goizeko 08:…
07.07.2016
Aste honetan zehar ospatzen dira Ermuko Sallabente auzoko jaiak, eta ekitaldiz betetako programa osatu dute Jai Batzordeko kideek.