Imagen
Buscador avanzado [EU]
09.02.2017
Datorren martxoaren 5ean, igandea, Lilaton lasterketa ezagunaren 28. edizioa izango da Donostian. Proba honen helburua emakumeak kalean kirola egitera animatzea da, berdintasuna bultzatuz eta kirol munduan emakumeen irudiari ikusgarritasun gehiago…
09.02.2017
Ermuko Udalak gaur osteguna, otsailaren 9an, zabaldu du datozen lau urteetan herriko Bake Epailea eta haren ordezkoa izateko eskaerak aurkezteko epea.
10.02.2017
Ermuko Emakumeen Topalekuak indarrak batu ditu Euskadiko UNRWA Elkartearekin eta hiru emakume palestinarren bisita antolatu du datorren asteazkenerako, otsailak 15.
Topaketa arratsaldeko 16:30ean izango da Emakumeen Topalekuan, eta honako hizlariak…
13.02.2017
Amaitu da 2016/2017 ziklokros denboraldia, eta Aitor Hernándezen (Specialized-Ermua Impulso) neguko kanpainaren balorazioa egiteko unea iritsi da. Txirrindulari ermuarrak sei garaipen eta beste hamabi podium lortuta itxi du denboraldia.
14.02.2017
Ostegun honetan hasiko da Ermua Antzokiko asteko zine programazioa, ohiko zineklub saioarekin. Eugene Green zuzendariaren Le fils de Joseph film frantziarrak emango dio hasiera programazioari. Familia arteko harremanak ardatz dituen tragikomedia da…
14.02.2017
Udal honek hautatze prozesua gauzatuko du lan-poltsa sortu eta horren bidez zerbitzu anitzeko ofizial-langilea kontratatzeko. Lanpostua C2 azpitaldean kokatzen da eta lanjardun osokoa izango. Hartzen den langileak izango dituen funtzio eta egin…
09.02.2017
Inauteri jaiak gero eta hurbilago ditugu. Antzemanten da eta hainbat azterna ere baditugu: donostia eta beste hainbat herrietan egin berri diren inude eta artzai kalejirak, edo urrutiago joanda, Cadizeko txirigotak. Aste eta erdi pasatxoan, jaietan…
13.02.2017
Ermua eta Mallabiko udalek herri bietako gazteek dituzten pertzepzioak, kezkak eta beharrak ezagutu eta jasotzeko azterketaren bilerak gaur hasiko dira.
07.02.2017
Bihar programazio aste berriari helduko diogu. Asteroko zineklubean, Jonas Cuaron zuzenduriko Desierto filma emango dugu. Aktoreak: Gael García Bernal, Jeffrey Dean Morgan, Alondra Hidalgo, Diego Cataño eta Marco Pérez dira.
07.02.2017
BBKren Gizarte Ekintzak BBK Tour erakusketa ibiltaria Ermuan aparkatu du ostiralera arte, otsailak 10, bere proiektu eta ekimen nagusiak gerturatu eta ezagutzera emateko. Orbe Kardinala plazan kokatu da erakusketa, 140 metro karratuko espazio zabala…
07.02.2017
Herriko hamabost dendek hasiera emango diote gaur merkataritza txikia kudeatzeko ikastaroari, zeina bi asteetan zehar Izarra Trebakuntza eta Enpresa Ekimen Zentroan gauzatuko den. Ikastaroa udalak antolatu du, udal Toki-garapen alorraren bitartez.…
08.02.2017
“Yllana” antzerki talde madrildarrak ‘Yllana25’ izeneko muntai aurkeztuko digu aste honetako ostiral gauean Antzokian, 22,15etatik aurrera. Taldeak bere ibilbidea laburtzen duen antzezlana aurkeztera datorkigu. Yllanak taldeak berak gain hartu du…
08.02.2017
Ermuko Udalbatzak Tenneco Automotive Iberica S.A. enpresarekin Hiri Antolamenduko Plan Nagusiko (HAPN) Ureta I eta II eremuak aldatzeko hirigintza-hitzarmena behin betiko sinatzea onartu du.
10.02.2017
Ermuko Udalbatzarrak “Espainiako Gobernuari eskatuko dio toki erakundeei utz diezaiela beraien superabita 2017an berrinbertitzen, beste horrenbesteko diru-sarrera berriak sortzeko beharrik gabe, Estatuaren Aurrekontu Orokorren luzapenetik sortzen…
08.02.2017
Gazteen ikuspuntua jasotzeko azterketa eta bilerak egingo
07.02.2017
Larunbat honetan, otsailak 11, aurtengo bigarren “Arratsaldean kontu kontari” ipuin kontaketa saioa izango da udal liburutegiaren eskutik.
Ipuin saioaren izenburua “Munduan asko bezala” da, eta 5 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Kontalaria…
02.02.2017
Aitor Hernandez txirrindulariak (Specialized – Ermua Impulso) Munduko Txapelketan baino maila altuagoa erakutsi du lehiaketa horretatik at korritu duen lehen lasterketan, asteazkenean, otsailak 1, izan den Maldegemeko (Belgika) Parkcross C2 UCI…
02.02.2017
Jone Bengoa Urizar artista eibartarrak feminismoekin eta emakumeen borrokarekin lotutako ilustrazioen erakusketa prestatu du Ermuko Emakumeen Topalekuan.
03.02.2017
Datuak Babesteko Euskal Bulegoak bere ebazpenean ukatutako gardentasun aktiboko eskubidearen erabilera defendatuko du instituzioak
Ermuko Udalbatzak astearte honetan adostu du Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak emandako ebazpenaren aurka…
03.02.2017
Matxalen Ziarsolok igandean jaso zuen ‘2016ko Sabino Arana’ saria izen bereko Fundazioak ematen duena, “bere kirol-ibilbide bikainagatik, koloreei eskainitako leialtasunagatik eta kirol-balioen arloan eredugarria izateagatik”. Ermuarrak…