Imagen
Buscador avanzado [EU]
01.08.2016
Urtero bezala, gaur hasten da udako kaleko zine-zikloa hileko lehenengo filmarekin. Gaueko 10etatik aurrera ‘Ocho Apellidos Catalanes’ filma proiektatuko da, Orbe Kardinalaren plazan eta euria baldin badago, elizako portikoetan izango da emanaldia.
28.07.2016
Saihesbidearen errotonda egiteko lanak bukatzeko hartu da neurria
28.07.2016
Uda garaian ohikoa den legez, Udal Kirol Erakundeak, Liburutegia, Abiapuntu, Emakumeen Topalekuak eta Lobianok ordutegi bereziak ezarri dituzte; hori dela eta, zenbait egunez itxita egongo dira abuztuan. Honakoak dira datozen asteetako ordutegiak:
29.07.2016
Ermuko EH Bildu taldeak hiru ordezkari ditu herriko Udalbatzarrean ostera ere Hiart Redondo Ureña hautagaiak zinegotzi karguaz jabetu ondoren. Jon Cano kideak utzitako hutsunea betetzera dator Hiart, lehenak maiatzean karguari uko egin ostean.…
22.07.2016
Azpiegitura publikoak zentzuz eta erantzukizunaz erabiltzea, gu guztion zeregin etikoa da. Horrela egin ezean, –beti ez bada ere, bai askotan- gure ekintzek ondorio ez atseginak izan baitezakete eta beti diru gastua dakartzate berarekin, gastu eta…
22.07.2016
Ermuko merkatariek herriarekin duten konpromisoa eta inplikazioa berretsi nahi dute beste behin, eta aurtengo Santixau jaietan modu aktiboan hartuko dute parte.
Horrela, herriko hamabost dendak euren erakusleihoak apainduko dituzte jaietako…
23.07.2016
‘Txabi (Javier Ignacio) Arnal’ Gil ermuarrak herriko jai nagusietan suziri edo txapligua botako eta jaiei hasiera emango die bihar, uztailaren 24an, arratseko 7etan, herriko plazan. Suziri edo txupina Santiago Apostoluaren ohorez biziko ditugun…
23.07.2016
Santixau jaiak direla-eta, Euskotrenek Bilbo-Deba ibilbidea egingo duten tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu uztailaren 23 eta 24ko gau eta goizaldean. Horrez gain, larunbatetan eskaintzen duen ohiko zerbitzua mantenduko eta Ermutik Debara doan…
28.07.2016
‘Lardaskeroak’ txarangak 2016ko play-back lehiaketa irabazi du, ‘Noche en el burdel’ izeneko muntaiarekin. Gazteak jakin izan dute garaiko burdeletako bizitza errekreatzen eta horregatik epaimahaiak erabaki du gaueko irabazleak izatea 165 punturekin…
20.07.2016
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko bi saio berri antolatu ditu aste honetarako. Lehena, bihar, uztailak 21eko ostegunekoa izango da eta bigarrena,larunbatean, hilaren 23an. Nahi dugun bizilagun guztiek odola eman ahal…
21.07.2016
Atzo ospatu zen Tratu Onen aldeko plataformak antolatutako I. Selfie lehiaketako sari banaketa ekitaldia. Arratsalde alaia izan zen, eta bertara gerturatu ziren gazteek ekitaldian parte hartu zuten gogotsu. Lehiaketako irabazlea ere bertan egon zen…
21.07.2016
Ermuko jaiak direla eta, Udalak baimena eman du herriko establezimenduek ordutegia luzatu eta beranduago itxi dezaten. Hori horrela, uztailaren 24an, 25ean, 26an eta 27an jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierarako ohiko ordutegia luzatu eta beste bi…
22.07.2016
Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Publikoa den Euskal Trenbide Sareak (ETSk) Ermuan tren geltoki berria egiteko eta trenbidea bikoizteko lanei berrekingo die aurtengo abuztuan. Jose Luis Sabas zuzendari nagusiak eta bere teknikari taldeak zehaztasunen…
22.07.2016
Ermuar guztiok eraso sexistarik gabeko herri batean bizi nahi dugu, emakumeek beldurrik ez duten eta jendeak ongi pasatzen duen herri batean: baita Santixauetan ere. Ermuko Udalak tratu onen aldeko herria bultzatu nahi du, eta ez du eraso bakar bat…
22.07.2016
Uztailak 25ean, Ermuko jaietako egun handia, bi pilota partidu profesional jokatuko dira frontoian, herriko Pilota Taldeak eta Aspe enpresak antolatuta. Aritzmendi pilota lekura datozen pilotarien artean Iker Irribarria dugu, buruz buruko txapeldun…
21.07.2016
Ordu gutxi gelditzen dira ofizialki 2016ko Santixauei ekiteko. Uztailaren 24an jaurtiko da herriko jaien hasiera iragartzen duen txupinazoa, baina ermuarrak ez dira igande arratsaldeko zazpiak arte festan murgiltzeko zain egongo.
21.07.2016
Herriko gazteenak gozatzen ari dira gaurkoan, jai egitarauaren barne beraientzat espresuki antolatutako egunean. Goizean puzgarriak eta eskulanen tailerrak izan dituzte herriko plazan. Buruhandien aurrean ere korritu dute ausartenak. Arratsean…
18.07.2016
Berdintasun udal sailak ‘Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako III. Plana ebaluatzen hasi du. Sailak jakin nahi du berdintasunaren bidean plan horrek zenbatean lagundu izan digun eta, ondorioen arabera, egun ditugun beharrak berraztertzea eta…
19.07.2016
Ermuko Udaleko Toki-Garapen Alorrak 30 orduko ikastaroa antolatu du Enpresa-Kudeaketan espezializatzeko. Ikastaro hori egitea beharrezkoa izango da Bizkaiko Foru Aldundiak langabetuen artean autoenplegua sustatzeko eta enpresa berriak sortzeko…
20.07.2016
Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteak denboraldi on bati amaiera emango dio aurtengoan. Elkarteko sei taldeek emaitza onak izan dituzte jokatu izan dituzten txapelketetan -ligan nahiz kopan-.