Imagen
Buscador avanzado [EU]
06.05.2016
Debabarrena Mankomunitateari hiri hondakin solidoak jasotzeko zerbitzuagatik gehiago ordaindu beharko diogu ermuarrek 2016ko bigarren seihilekoan. Udalbatzak 6. Ordenantza Fiskala aldatzeko erabakia hasierako izaeraz onartu baitu aste honetan…
06.05.2016
2016ko ekainaren 26ko igandean Gorte Nagusietarako hauteskundeak izango dira estatuan. Demokrazian gaudenetik hamahirugarren deialdia da. Hori horrela, bozka emateko asmoa baduzu, Hautesle-erroldan zuzen agertzen zarela ziurtatzea komenigarri duzu.
09.05.2016
Tenneco Inc. multinazionalak Javier Fernandez langile ermuarra aintzat hartu eta saritu berri du, munduan dituen lantegien artean hamar enplegatu saridunen artean kontsideratzeagatik. Saria TEN10 izena du eta konpainiaren hamar balio partekatuetako…
09.05.2016
Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak hainbat ekintza antolatu ditu gaurko, maiatzaren 9a, Europaren Eguna ospatzen baita.
05.05.2016
Udal liburutegiak ikasturte honetako gaztelerazko irakurketa kluba amaitutzat eman zuen atzo, asteazkena, maiatzak 4. Ekimen horren bukaera gisa, Irati Jimenez idazlea saiora hurbildu zen, eta “Nora” (Ttartalo) bere liburuaz mintzatu zen klubeko…
06.05.2016
Aste honetatik aurrera, udal liburutegiko liburuen mailegu-epea 21 egunekoa da, orain arte baino (14 egun) astebete gehiago, alegia.
03.05.2016
Udal Euskara Sailak datorren astean aurtengo udalekuetako kanpainari hasiera emango dio eta izen-emateak hasiko. Programa eta jardueren behin-behineko egitaraua adostu du dagoeneko, Antxitxiketan Begirale Taldearekin batera. Iaz bezala, aurten ere,…
03.05.2016
Uretamendi Aldi Baterako Enpresa-elkarteak neurtutako leherketa egingo du bihar, maiatzak 5, arratsaldeko 18:00etan. Leherketa Urko-Axe edo Iparraldeko tartea deritzan zonaldean izango da, Ermuko saihesbidearen obren baitan. Leherketa kontrolatua…
04.05.2016
Ermuko Izarra Fundazioak eta Orbea enpresak lankidetza hitzarmena sinatu berri dute.
04.05.2016
Ermuko Emakumeen Topalekuak erakusketa bateratu berezi batekin apaindu ditu bere hormak. Zirikatuz Feminista Taldea elkartearen ‘Mundu Ibaginarioa’ proiektua da, eta sexualitatea eta feminismoa artearen ikuspuntutik jorratzen ditu.
Artista…
03.05.2016
Emusik, Musika Eskolen Europako Jaialdiaren hamabigarren edizioa bihar hasiko da. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren programazioaren barne dago ekimena, maiatzaren 4tik 7ra gauzatuko da eta Ermua jaialdiaren 59 egoitzetako bat izango da.…
05.05.2016
Ermuko Udalak eta Eskolabarri K.Koop. M.ak administrazio emakida sinatuko dute ikastetxeak Santa Anako eraikina eta barneko ekipoak datozen berrogei urtetan modu pribatuan erabiltzerik izan ditzan, urteko 15.000 euroren truke ordainduta.
03.05.2016
Udal Liburutegiak hilabete hauetan bere erabiltzaileen artean komikien irakurketa bultzatzeko egiten diharduen apustuan, komikiak maileguan eramaten dituzten pertsonen artean egileak dedikatutako komiki baten zozketa egiten jarraitzen du.
Apirileko…
04.05.2016
Urrian hasi ziren Ermuko udal liburutegiak antolatutako helduentzako irakurketa klubak amaitutzat eman dira aste honetan.
Atzo, asteartea, ingelesezko eta euskarazko irakurketa klubak bukatu ziren. Azken horretan, Katixa Agirre idazlea bertaratu zen…
29.04.2016
Udalbatzak zaborrak jasotzeagatiko tasa arautzen duen ordenantza aldatuko du
Udalak ohiko Osoko Bilkura egingo du astearte honetan, maiatzak 3, eta 2016ko aurrekontua izango da landuko den gai nagusia.
29.04.2016
Ermuan eta bide publikoan hiru igogailu prestatzeko lanak azken txanpan sartu dira. San Pelaio, Aldaparekin eta Aldapa Ongarai auzoarekin lotuko dituzten azpiegiturak aurreratuta daude eta bukatzeko gero eta gutxiago geratzen da. Igogailuak uda…
29.04.2016
Pertsona askok arazoak izaten dituzte egunerokotasunean gizarteratzeko edota beste pertsonekin harremantzeko. Hori dela eta, datorren ostegunean, maiatzak 5, coaching eta matchmaking erremintei buruzko hitzaldia eskainiko da: norbanakoa eta…
02.05.2016
Ikusmen artifiziala hainbat sektoretan gero eta garrantzia handiagoa duen teknologia da: industrian, formazioan, eraikuntzan, eta abar. Hori dela eta, SPRI taldeak enpresa txikiei eta ertainei zuzendutako diru-laguntza linea jarri du abian,…
02.05.2016
Nahita aldizkariaren zenbaki berri bat argitaratu du Emakumeen Topalekuak, eta martxoaren 8an egindako “Berdintasuna Josten” ekintza Dakar portadan.
03.05.2016
Ermua Antzokiak maiatzeko zine programazioa estreinatuko du asteburu honetan. Hilero bezala, Estatu Batuetako, Europako eta Espainiako zinerik onena biltzen saiatzen da programazioa, zine komertziala eta independentea uztartuz, baina betiere…