Imagen
Buscador avanzado [EU]
28.12.2011
Paraiso Antzerki talde arabarrak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar osteguna arratsaldean Ermua Antzokian. Paraisok “Txirulari magikoa” izeneko obra dakar. Ez da ipuin bat bakarrik: ikusle gazteak gobernatzaileen zintzotasunaren…
21.12.2011
Asteburu honetan ez da zinerik izango Ermua Antzokian. Nolanahi ere, zineklubak ez digu kalerik egingo. Ostegunean, Ashgar Farhadi zuzendariaren Nader y Simin, una separación titulukoa ikusteko parada izanen dugu. Filma jatorrizko bertsioan…
16.12.2011
‘Logela Multimedia’ taldeak haurrentzako antzerki emanaldia ekarriko du bihar Ermua Antzokira, arratsaldeko 5etatik aurrera. Taldeak ‘Anaki’ titulua duen antzezlana dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta antzerki programazioaren barne…
09.12.2011
Sutegi Antzerki taldeak “Diez Negritos” izeneko muntai aurkeztuko digu gaur gauean Antzokian, gaueko 22,15etatik aurrera. Muntaia Juan Carlos Colinak zuzentzen du. Obran parte hartzen duen ondoko aktoreek osatzen dute: Piedad Kortazar, Virginia…
13.12.2011
Antzokian eta Lobianon 2012an urteko lehen lauhilekoan ikusi ahal izango ditugun ikuskizunak aurkeztu ditu udal Kultura sailak. Programazio anitza, zabala eta kalitatezkoa aren xedea” ikusle anitzei iristea da”, horretarako haurrentzako nahiz…
14.12.2011
2011ko zine komertzialaren programazioa Ermua Antzokian asteburu honetan amaituko da. Abenduko azken bi asteburuetan Gabon gaua, Eguberria, Gabon zaharra eta Urte Berri egunak izango ditugunez ez da zine komertzialeko programaziorik egongo,…
05.12.2011
Ostegunean ekingo diogu betiko legez, asteburuko zine programazioari. Zineklubean Felipe Cantera zuzendariaren ‘Operación Masacre’ dokumentala ikusi ahal izango dugu, Komite Internazionalistaren laguntzari esker. Dokumentalak Macarena izeneko…
05.12.2011
Udal kultura sailak jakinarazi duenez, Tanttaka taldearen “No me hagas daño” antzezpena bertan behera utzi izan da, azken orduko arazoak direla medio. Antzezpen hori abenduaren 16rako eta Ermua Antzokian eskaintzeko aurreikusi eta iragarrita zegoen…
30.11.2011
Abenduko zine programazioa bihar hasiko dugu. Lehenengo egunetik hilabete osorako bonoa erosi ahal izango dugu bai Lobianon eta baita ere Antzokian, hamaika (11) euroren truke. Bonoari esker helduentzako zine komertzialeko proiekzioetara sartu ahal…
01.12.2011
‘Txalo’ produkzioak, ‘Ocasiones especiales’ antzezlana dakar bihar gauean Ermua Antzokira. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamabi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen,…
24.11.2011
Hostoak ikuskizuna atondu eta prestatu dute Oreka Tx bikoteak; Kukai Dantza Taldeak eta Amaren Alabak bandak. Euskal kulturaren tradizioa oinarri hartuta, dantza, musika eta kantu tradizionalen irakurketa berria proposatzen du ikuskizunak.…
22.11.2011
Asteburu honetan azaroko zine programazioaren azken proposamenak emango dira. Asteroko legez, osteguneko zineklubak emango dio hasiera programazioari, iluntzeko zortzi eta erdietan. Osteguna Emakumeenganako biolentziaren kontrako nazioarteko…
11.11.2011
Leo Harlem -Leonardo González (Matarrosa del Sil, Leon) aktore eta umorista Ermua Antzokira dator gaur ‘2011 Komikoak’ biraren barne. Leonekoak Antzokia birritan beteko du, ‘Harlem eta lagunak’ ikuskizunarekin. Ez dago sarrerarik, agortuta baitaude…
16.11.2011
Luxuzko programazioa ikusi ahal izango dugu aste honetan Ermua Antzokian. Ostegunean emango zaio hasiera, B serieko filma mitiko baten proiekzioaz: Jim Sharman zuzendariaren Rocky Horror Picture Show titulukoarekin. Aurrekontu gutxiko musikala da,…
09.11.2011
Asier Altuna zuzendaria Ermua Antzokian izango da ostegunean, zineklubeko saioan proiektatuko den Bertsolari dokumentala aurkeztu eta horri buruz hitz egiteko ikusleekin. Bertsolari dokumentala da, jarduera hori hobeto ezagutzeko saiakera egiten eta…
28.10.2011
Udal Kultura Sailak ‘Leo Harlem y amigos’ ikuskizunaren bigarren saio bat eskainiko du, azaroaren 11ko ostiralean bertan –San Martinen bezperan-, arratsaldeko zortzietan. Bigarren ikuskizun horretarako sarrerak jada, salgai daude BBK entitatearen…
02.11.2011
Ostegunean hasiko da azaroko zine programazio berria. Jada erosgai dago Lobianon nahiz Antzokiko takilan bertan hileko bonoa, 12 eurotan. Bonoarekin helduok zine komertzialeko nahiz zineklubeko saioetara sartu ahal izango gara euro batean.
03.11.2011
Aurtengo San Martin kulturalaren barne, bertso jaialdi izugarri ona ikusteko aukera izango dugu ostiralean Ermua Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Jaialdian Maialen Lujanbio txapelduna, Amets Arzallus, Unai Iturriaga; Sabastian…
21.10.2011
EGOSpetits Kataluniako antzerki-konpainiak haurrentzako antzerki musikaldia ekarriko du bihar arratsaldean Ermua Antzokira, arratsaldeko 5etatik aurrera. EGOSpetits taldeak ‘Juan sin miedo’ tituluko obra dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu…
27.10.2011
Urriko zine programazioa azken txanpan dugu. Nolanahi ere, azken asteburua falta da programazioa agortzeko. Zineklubean aste honetan ‘Cairo 678’ titulukoa proiektatuko da. Lan egiptiarra da, Mohamed Diabek zuzendutakoa. Filmak sexu-jazarpenari aurre…