Buscador avanzado [EU]

12.02.2016
Debabarrena Mankomunitatea gaur goizean bildu da zaborraren tratamenduaren tarifen igoerari buruz mintzatzeko. GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa arduratzen da zaborraren kudeaketaz, eta eragin duen zorra dela eta, tasak igo behar izan ditu.
05.02.2016
Ermuko Udalbatzak aho batez onartu du animalien edukitza eta babesa arautzen duen ordenantza aldatzea. Udaleko hamazazpi zinegotziak proposamenarekin ados agertu dira.
08.02.2016
Ermuko udalbatzak bilerak egunez aldatzeko proposamena onartu zuen azkeneko osoko bilkuran, otsailaren 3an.
09.02.2016
Osteguneko zineklubean filma bereziaz gozatu ahal izango dugu. László Nemes zuzendari Hungariarraren El hijo de Saúl titulukoa proiektatuko dugu. Filma Oscar sarietarako izendatua dago, ingelesa ez den beste hizkuntzetan egindakoen atalean.…
10.02.2016
Anni B Sweet izen artistikoko –Ana López- kantari andaluziarrak ‘Chasing illusions’ (ilusioei jarraiki) titulua jarri dio Subterfuge Records diskoetxearekin 2015ean plazaratu duen hirugarren eta azken lanari.
02.02.2016
Hasi berri dugu otsaila, eta ostegun honetan abiatuko da hil honetako zine programazio berria Ermua Antzokian. Otsaileko agendan, nola ez, Oscar sari baliotsuak lortzeko lehian dauden filmetako batzuk ditugu.
03.02.2016
Ezustekoak inoiz bakarrik ez datozela esan ohi da eta, honakoa, egi dirudi. Antzokia zabalik dugunetik ez da inoiz gertatu. Nolanahi ere, aste gutxi batzuen bueltan beste gorabehera bat izan dugula iragarri eta ezagutarazitako programazio aldatu…
04.02.2016
Ermuko udalbatzak ohiko bilkuran onartu du Aldapa Iparraldeko 09-1 exekuzio-unitatearen xehetasun azterketaren aldaketa. Ekimenak aldeko 11 boto eta lau abstentziorekin egin du aurrera.
04.02.2016
Debabarrenan izan da orain egun batzuk Merkataritza eta Turismo sailburuorde Itziar Epalza. Eusko Jaurlaritzako ordezkaria alorreko zuzendari Mertxe Garmendiarekin eta Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariarekin batera etorri da.
29.01.2016
Kataluniako “Anita Maravillas Teatro” konpainiak "Pintto pintto” izeneko obra dakar bihar Lobianora, arratsaldeko 5etatik aurrera. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta aurtengo lehen lau hilekoaren programazioaren barne txertatzen da.
01.02.2016
Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean, amaitu berri dugun urtarrileko hilabeteari dagokion bilera egiteko. Bilera horrek ohiko izaera izango du eta iluntzeko zazpietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago…
28.01.2016
Bizkaia Etorbideko 1, 1Bis, 3, 3Bis eta 5 eraikinen artean dagoen ‘Forja’ plazako haur-jolasak desmuntatuko ditu Udalak otsaileko lehen astean, bulego teknikoak ezagutzera eman duenez. Erakundeak lan hori egingo epaileak hala erabaki eta agindu…
26.01.2016
Urtarrila amaitzera goaz eta antzokiak zine programazioari amaiera emango dio lau film aparta proiektatuz hileko azken asteburuan. Zineklubean Andrew Haigh zuzendari britainiarraren “45 años” titulukoa ikusi ahal izango dugu. Drama erromantiko…
27.01.2016
Carlos Totorika atzo Madrilen egindako Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren Lurralde Kontseiluan izan zen, herriko alkatea kide baita. Organoak gai-zerrendan izan eta joarratu zituen gaien artean aurrekontuak eta lan-batzordeen…
27.01.2016
Komedia musikal batek girotuko du ostiral gaua Ermua Antzokian. Glu Glu Produkzioak konpainiak “Caperucita Feroz” antzezlana aurkeztuko digu, Txanogorritxoren ipuin klasikoari buelta dibertigarria emanez.
25.01.2016
Otsailaren 19rako Ermua Antzokian programatua eta iragarrita genuen “Nuestras mujeres” ikuskizunaren emanaldia Gabino Diego, Antonio Garrido eta Antonio Hortelanoren parte hartzeaz irailaren 30era arte atzeratu egingo dela aditzera ematen du Ermuko…
19.01.2016
Ohikoa den bezala, ostegunetik aurrera pelikula berriez gozatzeko aukera izango dugu Ermua Antzokian. Zineklub saioan, Matteo Garrone zuzendariaren El cuento de los cuentos film italiarra eskainiko da. Salma Hayek eta Vincent Cassel aktoreak ditu…
13.01.2016
‘Los Zurdos’ produkzioak ‘Amores minusculos’ antzezlana dakar Ermua Antzokira aste honetan. Emanaldia ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan izango da. Lana Alfonso Casasek idatzitako komiki baten egokitzapena da, horretan oinarritua baitago.…
14.01.2016
Euskal Trenbide Sareak (ETSk) Ermuko Errotabarri geralekua berritu egingo du, hori tren unitate berrietara egokitzeko Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak ezagutzera eman berri duenez. Ermuan dugun Errotabarri geralekuko nasa eta markesinari…
14.01.2016
Ermua Antzokian urtarrilaren 22rako programatua eta iragarrita zegoen ‘Sweet California’ taldearen emanaldia apirilaren 15era arte atzeratu egingo dela aditzera ematen du Ermuko udal kultura sailak, taldeko kide bat