Imagen
Buscador avanzado [EU]
09.01.2018
Ostegun honetan zine aste berri bati ekingo diogu Ermua Antzokian. Zineklub saioarekin hasiko da asteko programazioa, kritika bikainak jaso dituen Stephan Komandarev zuzendari bulgariarraren Destinos filmaren eskutik.
10.01.2018
Ermua Antzokia motorrak berotzen ari da jada kultur programazio berriari ekiteko. Ostiral honetan, urtarrilak 12, jarriko da martxan, eta urtero bezala, opera proiekzio batekin hasiko da programazioa.
29.12.2017
Ermua Antzokiak urteari agur esango dio larunbat honetan, abenduak 30, 2017ko azkenengo kultur ikuskizunaren eskutik. Denboraldiari amaiera emateko hautatu den jarduera Gorakada konpainiaren Moby Dick haurrentzako antzezlana da.
02.01.2018
Sarreren prezio batzuk zertxobait igo dira eta beste batzuk bere horretan mantendu. Urtarrileko bonoak 15,6 euro balio ditu.
Ostegunean hasiera emango diogu 2018ko zine programazioari. Urtarrila honetarako ikusgai dauden filma onenetariko hainbat…
02.01.2018
Aitor Hernandez txirrindulariak (Specialized-Ermua Innpulso entitateek babesten dutenak) ziklokroseko modalitateko Euskadiko Txapeldun izan da beste behin urte amaitu aurreko azken asteburuan Izarra herrian (Araban) jokaturiko lasterketan garaile…
26.12.2017
Tomax eta Muxugorri liburutegira doaz, ipuinak irakurtzera eta euren erara antzeztera. Baina bietako inork ez daki irakurtzen; beraz, ume bat aukeratuko dute, euren ipuin gustukoenak kontatzeko eta ostean antzezteko. Txanogorritxo, Hiru Txerritxoak…
26.12.2017
Aitor Hernandez txirrindulariak (Specialized-Ermua Impulso) bi garaipen eskuratu ditu Asturiasen lehiatutako bi lasterketatan Gabonetako asteburu honetan.
26.12.2017
Hiru hilabeteko liga txapelketaren ostean, amaitu da Ermuko Udal Kirol Erakundeak antolatutako Padel Txapelketa Sozialaren hirugarren edizioa. Abenduan zehar jokatu dira lehiaketako lau kategorietako –mistoa eta gizonezkoen lehen, bigarren eta…
27.12.2017
David Otero abeslari eta gitarrista ostiral honetan iritsiko da Ermura izen bereko bere azkenengo diskoa aurkezteko. El Canto del Loco taldeko gitarrista eta konpositore gisa ezaguna den madrildarrak bere alderdirik pertsonalena erakutsiko du Ermua…
27.12.2017
Urteko azkenengo astearekin batera datorkigu Ermua Antzokiko zine denboraldiko azkenengo pelikula. Zine komertzialari eta haurrentzako zineari agur esan ostean, ostegun honetan zineklubaren txanda izango da. Juan Sebastián Mesa zuzendari…
20.12.2017
Carol unibertsitateko ikaslea da, eta bere irakaslearen bulegora joango da ikasgai bateko nota igotzeko eskatzera. Planteamendu sinple horretatik abiatzen da Oleanna, David Mamet idazlearen lanik aztoratzaileenetako bat, eta ostiral honetan…
18.12.2017
Aitor Hernandez ermuarrak (Specialized-Ermua Impulso) hirugarren postuan sailkatu da igande honetan Ciutat de València XXII. Ziklokross proban, Espainiako Kopako C2 UCI kategoriako laugarren eta azken lasterketan. Nazioarteko lasterketa batean…
19.12.2017
2018ko urtera arte zine komertzialeko nahiz gazteentzako emanaldirik izango ez badugu ere, Ermua Antzokiak zabalik mantenduko ditu ateak. Zine-klubak eutsi egingo baitio asteroko hitzorduari urtea agortu artean. Aste honetan, azken aurrekoa ikusi…
14.12.2017
Hilabete baino gutxiago gelditzen da Ermua Antzokiko kultur programazio berriari hasiera emateko. Urtarriletik maiatzera bitartean hogei ikuskizun izango ditugu Antzokian, eta ekitaldi guztietarako sarrerak salgai daude jada.
11.12.2017
Aitor Hernandez txirrindulariak (Specialized-Ermua Impulso) hiru podium eskuratu ditu zubi luze honetan zehar, Euskadin nahiz Katalunian lehiatu dituen hiru lasterketatan.
12.12.2017
Ermua Antzokiko zine komertzialeko programazioa asteburu honetan amaituko da denboraldiko azkenengo bi filmen eskutik. Zineklub saioak, ordea, abenduaren 28ra arte mantenduko dira, eta aste honetan El amante doble pelikula frantziarraren txanda…
13.12.2017
Celtas Cortos Valladolideko taldeak kontzertu berezia eskainiko du ostiral honetan Ermua Antzokian. Zazpikoteak euren kanturik arrakastatsuenen errepasoa egingo du, eta Alboka Musika Eskolako musikariak izango ditu ondoan eszenatoki gainean.
04.12.2017
Aitor Hernández txirrindulariak (Specialized-Ermua Impulso) bigarren postuan amaitu du igande honetan lehiatu den III. Arrasateko Hiria Txapelketa. Javier Ruiz de Larrinaga arabarra izan da Euskadiko ziklokross denboraldiko hamaikagarren…
05.12.2017
Ostegun honetan hasiko den zine programazio berria asteburu luze honetarako kultur proposamen ona izan daiteke. Hasteko, abenduaren 7an Robert Ostlund zuzendariaren The Square film suediarra eskainiko da zineklub saioan.
29.11.2017
Urteko azken hilabeteko zine-programazioa hastear dugu. Abenduko programazioan jaiak eragina izango dute, eguberri eta urteberri jaiak asteburuan izango baitira. Hori horrela, zine komertzialaren eta gaztetxoentzakoen saioak lehen hiru astetarako…