Buscador avanzado [EU]

17.01.2018
Yllana eta Primital Brothers antzerki konpainiek indarrak batu dituzte eta The Primitals antzezlana aurkeztuko dute, antzerkia, musika eta umorea uztartzen dituen lana. Ikuskizuna ostiral honetan, urtarrilak 19, iritsiko da Ermua Antzokira.
16.01.2018
Ermua Antzokiak zine aste berriari hasiera emango dio ostegunean. Zine-klubean Britainiako El Viaje filma proiektatuko dugu, Nick Hamm zuzendariarena. Aktore protagonistak Timothy Spall eta Colm Meaney dira, biak lan bikaina egiten dutelarik.
10.01.2018
Alkateak lasaitasuna,eta beste sei hilabetez ahalegina eta pazientzia eskatu ditu
10.01.2018
Hiru mila erabiltzailetik gora (3013) sartu dira udal kiroldegian kokatuta izan dugun eta itxi berri den Gabon Haur Parkera. Parkea zortzi egunez zabalik izan dela kontutan hartuta –abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean-, joandakoen eguneko…
04.01.2018
Urtarriletik maiatzera bitartean ikus-entzule guztientzat moduko antzezlanak, zuzeneko musika eta dantza emanaldiak izango ditugu gozatzeko herrian
09.01.2018
Ostegun honetan zine aste berri bati ekingo diogu Ermua Antzokian. Zineklub saioarekin hasiko da asteko programazioa, kritika bikainak jaso dituen Stephan Komandarev zuzendari bulgariarraren Destinos filmaren eskutik.
10.01.2018
Ermua Antzokia motorrak berotzen ari da jada kultur programazio berriari ekiteko. Ostiral honetan, urtarrilak 12, jarriko da martxan, eta urtero bezala, opera proiekzio batekin hasiko da programazioa.
03.01.2018
Udal kiroldegiko pistan dugun Gabonetako Haur Parkea bere azken txanpan sartu da, ilusio eta dibertsiorako bederatzi egun pasatzeko aukera ematen ari zaigun azpiegitura bihar itxiko baititu bere ateak. Parkea abenduaren 26 asteastean zabaldu zen…
08.01.2018
Ekialdetik etorritako Errege Magoen ostiraleko kabalgatak ikusle asko bildu zituen gure herrian. Eguraldiak ez zuen lagundu eta euri asko bota zuen arratsalde osoan zehar, nahiz eta parte hartzaileen eta ikusleen ilusioarekin ezin izan zuen.…
29.12.2017
Ermua Antzokiak urteari agur esango dio larunbat honetan, abenduak 30, 2017ko azkenengo kultur ikuskizunaren eskutik. Denboraldiari amaiera emateko hautatu den jarduera Gorakada konpainiaren Moby Dick haurrentzako antzezlana da.
02.01.2018
Sarreren prezio batzuk zertxobait igo dira eta beste batzuk bere horretan mantendu. Urtarrileko bonoak 15,6 euro balio ditu. Ostegunean hasiera emango diogu 2018ko zine programazioari. Urtarrila honetarako ikusgai dauden filma onenetariko hainbat…
28.12.2017
Ermuko Gabonetako Haur Parkeak astearte honetan zabaldu ditu ateak Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko pistan. Ehunka neska-mutilek gozatu dute jada Kultura Sailak Udal Kirol Erakundearekin elkarlanean antolatu dituen atrakzio eta jardueretan.
28.12.2017
Euskal Herriko ikazkinik ezagunena Ermura bidean da jada. Abenduaren 24ko goizean bisita labur bat egin ostean, igande honetan, abenduak 31, Olentzero gure herrian izango dugu berriro ere, Txindurri txistu eta dantza taldearekin batera kalejira…
26.12.2017
Tomax eta Muxugorri liburutegira doaz, ipuinak irakurtzera eta euren erara antzeztera. Baina bietako inork ez daki irakurtzen; beraz, ume bat aukeratuko dute, euren ipuin gustukoenak kontatzeko eta ostean antzezteko. Txanogorritxo, Hiru Txerritxoak…
27.12.2017
David Otero abeslari eta gitarrista ostiral honetan iritsiko da Ermura izen bereko bere azkenengo diskoa aurkezteko. El Canto del Loco taldeko gitarrista eta konpositore gisa ezaguna den madrildarrak bere alderdirik pertsonalena erakutsiko du Ermua…
27.12.2017
Urteko azkenengo astearekin batera datorkigu Ermua Antzokiko zine denboraldiko azkenengo pelikula. Zine komertzialari eta haurrentzako zineari agur esan ostean, ostegun honetan zineklubaren txanda izango da. Juan Sebastián Mesa zuzendari…
20.12.2017
Carol unibertsitateko ikaslea da, eta bere irakaslearen bulegora joango da ikasgai bateko nota igotzeko eskatzera. Planteamendu sinple horretatik abiatzen da Oleanna, David Mamet idazlearen lanik aztoratzaileenetako bat, eta ostiral honetan…
21.12.2017
Aurten gure herrian eta udal kiroldegiko pistan izango dugun Gabonetako Haur Parkeak ilusio eta dibertsiorako bederatzi egun pasatzeko aukera emango digu. Parkea datorren astelehenean zabalduko da –abenduaren 26an- eta urtarrilaren 4ko asteazkenean…
19.12.2017
2018ko urtera arte zine komertzialeko nahiz gazteentzako emanaldirik izango ez badugu ere, Ermua Antzokiak zabalik mantenduko ditu ateak. Zine-klubak eutsi egingo baitio asteroko hitzorduari urtea agortu artean. Aste honetan, azken aurrekoa ikusi…
15.12.2017
Denboraldiko azkenengo blues eta jazz kontzertua izango da larunbat honetan, abenduak 16, Lobiano Kulturgunean. The Romanticos hirukotea eta Paul San Martin izango dira aurtengo azkenengo gonbidatuak, eta “oinak eta arima bluesa bezalako estilo…