Buscador avanzado [EU]

07.06.2013
Herriko euskaltegi biek udako ikastaro eta trinkoen eskaintza ezagutzera eman dute. Udal Euskaltegiak eta Kaltxango AEK izen emateak hasita dituzte. Biek ohar informatiboak kaleratu dituzte, etxebizitzetako portaleen bitartez zabalduz.
04.06.2013
Gaztaroak bere xarma du; berezia da oso. Bizitzako gauza guztietan. Aktibitate zoro unea, ezagutzeko, abenturak bizitzeko, hazteko eta gozatzeko une aproposa, batez ere udan eta ikasturtearen ondoren bada. Horiek horrela, aisialdi aukera berria…
24.05.2013
Ermuko Euskara Sailak dagoeneko udalekuetan izena emateko epea itxi du. Hasieran batean eskainitako plaza kopurua multzoko 55 baziren ere, txikien taldean izan den eskaera handia dela eta plaza kopurua handitzeko erabakia hartu du, horrela, izena…
09.05.2013
San Juanak heltzeaz batera, Ermuko Udalak bi aste iraungo duten udaleku irekiei hasiera emango die. Udalekuak Lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude eta ondo pasatzeaz gain, euskaraz jardutea eta disfrutatzea du helburu. Horretarako, egitarau…
10.05.2013
Euskal Liburu eta disko azoka ardatz izango Ermuko asteburuan. Liburu, letra eta abestiek herriko kultura hezurmamituko dute igandera bitartean. Orbe Kardinalaren plazan zabalik ditugu aurtengo azokak ekarri dizkigun hamaika postuak. Postuotan…
30.04.2013
Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat, hasi da “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainaren zazpigarren edizioa. Euskal Herriko 24 herritan gauzatuko da, iaz baino 9 herri gehiagotan, eta ekainaren 30era arte luzatuko da. Irakurzaletasuna sustatzeko…
03.05.2013
Euskal Liburu eta disko azoka Ermuan hastear dago. Ostegunean zabalduko ditugu Orbe Kardinalaren plazan jarrita egongo diren hamaika postuak. Postuotan merkatuan ditugun azken nobedadeak ezagutu eta erosteko aukera paregabea izanen dugularik,…
10.04.2013
Geldo Kooperatibak ’Olañeta ahizpen’ lursailean BO hamahiru (13) Etxebizitzen eraikuntzan parte hartu eta bazkide izateko interesa izan dezaketen pertsonen bila hasi da. Horretarako hilabeteko epea zabaldu du. Etxebizitzak Ermuko 18. exekuzio…
08.04.2013
Udal Euskara sailak ezagutzera eman du hasi berri dugun hilabetean euskaraz bizi eta gozatu ahal izango dugun jardueren bilduma. Apirileko ‘Gure Agenda’, jardueraz lepo dator, eskaintza zabala baita. Bildumen jasotzen denez, zabalik dago Ermua Hiria…
25.03.2013
... Zure arnasaren beroa, nire azalaren hotzikara gozoa... horixe izan da Euskara Sailak antolatutako VI piropo lehiaketako piroporik onena. Horrela erabaki zuten ostiralean batutako epaimahaikideek, emailez, postaz, liburutegian zein Ongarai…
21.03.2013
Euskararen aldeko ‘Korrika’ martxaren hamazortzigarren edizioa Ermutik igaro zen atzokoan, izugarrizko jende andaren artean. Edizio oso jendetsua izan zen, herritar piloa kalera atera baitzen korrika egiteko eta lekukoa zeramatzaten ordezkariekin…
18.03.2013
Badator 18. Korrika! Korrika lasterketa herrikoia Ermura iritsiko da etsi, asteazkenean, arratsaldeko seiak eta hamar minututan, aurreikusitako ordutegia betez gero. Hori dela eta herriko talde eta elkarte ugarik euren laguntza eskaini eta egitarau…
19.03.2013
Biharko asteazkenean, arratseko seiak eta hamarren inguruan XVIII. Korrika Ermutik pasako da. Lasterketa herrikoia Mallabikotik etorriko zaigu, Urtia induatrialdetik eta 3302 errepidetik behera, Zearkale igaroz VI. Mendaurrenan gora egingo botikaren…
11.03.2013
2013ko ‘Berbetan’ jardunaldiek bere bidea aurrera jarraituko dute biharko egunean. Egitarauan aurreikusitakoari jarraiki bihar, Berbalagun programaren koordinadore JuanMi Bravok guraso-lagun taldearekin solasaldia egingo du. Solasaldian beraien…
05.03.2013
2013ko ‘Berbetan’ jardunaldiek bere bidea aurrera jarraituko dute biharko egunean. Egitarauan aurreikusitakoari jarraiki bihar Esne beltza taldeko Xabier Solanorekin solasaldia eta hitzaldi musikatua izango dugu, iluntzeko 20:00etan Lobianon. Pil-…
26.02.2013
Ongarai auzora igotzeko arrapala mekanikoen bigarren zatian mozteko tresna batez zatitutako eskudela asteazken eta ostegunean aldatuko da, konponketak ia 4300 euro (BEZ barne) kostatuko duelarik. Hori eman du gaur ezagutzera Udal Alor teknikoak…
27.02.2013
Udal Euskara sailak eta Toki Garapeneko Alorrak elkarlanean jardunez bultzada eman nahi diote euskarari hirugarren sektorean bere presentzia eta erabilera areagotzeko. Herriari testuak euskaratzeko jada eskaintzen dugun doako zerbitzua indartu nahi…
21.02.2013
Alkatea eta Bulego teknikoko lankideek Goienkale 41 eta 43ko bizilagunekin bilduko dira gaur arratsean, zuzenean helarazi eta berri emateko orain egun batzuk gertaturiko lur-jauziari konponbide teknikoa zein izango den. Aipatu bilera hori…
22.02.2013
Izelaietatik tren geltokira joateko tartea –Irulitxa albotik- bi astez itxiko da, asteartetik bertatik, trenbidea bikoizteko eta geltoki berria egiteko lanen ondorioz. Trena hartzera joan nahi dugun guztiok Valdespina Markesaren parketik edo…
22.02.2013
San Antonioko aparkalekua ia osorik itxiko eta zerbitzuz kanpo geratuko da, martxoak 4ko asteartetik aurrera eta obra bukatu bitartean, trenbidea bikoizteko eta geltoki berria egiteko lanen ondorioz. Aparkaleku horretako goiko aldea –Bizkaia…