Imagen
Buscador avanzado [EU]
03.11.2016
Ermua Antzokian, urtero ospatzen den bertso jaialdia izango da ostiral gauean. Ekitaldia, urtero bezala, San Martin Kulturalaren barne programatzen da. Jarduera hori ‘Euskal Birusa’ elkarte euskaltzaleak antolatu du. Ikuskizuna Antzokian egingo da…
27.10.2016
Bi aste baino ez dira falta Ermuko kultur agendako datarik garrantzitsuenetako baterako. Azaroaren 12an, larunbata, San Martin Azokaren XXVII. edizioa ospatuko da. Euskal Birusa elkarteak antolatu du beste behin ekimena, eta herriko kaleetan zehar…
14.10.2016
Astelehenean zabalduko dugu Gabonetako haurren ekintzetan parte hartu ahal izateko izen emate epea. Urteroko legez, Lehen Hezkuntzako umeek aukera izango dute Gabonetako egunak ekintza sorta erakargarri baten bitartez pasatzeko, eta helburua ume eta…
10.10.2016
Ermuko 171 ikasle eta irakaslek parte hartuko dute ostiral honetan, urriak 14, Azterkosta 2016 ingurumen kanpaina europarrean. Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek Debako Santiago hondartzara joko dute gure itsasbazterraren egoera aztertu…
11.10.2016
Euskararen erabilera bultzatu eta indartu nahi duen Ermuko Berbalagun egitasmoa abian da jadanik, eta interesa duten pertsona guztiek badute oraindik ekimen honetan parte hartzeko aukera.
Ermuko Berbalagunek euskara praktikatzeko eta bizitzeko…
03.10.2016
Hilero bezala, Ermuko Udaleko Euskara Zerbitzuak herrian euskaraz egiten diren ekimen guztiak biltzen dituen agenda prestatu du. Hasi berri dugun urrian hainbat kultur jarduera, ikastaro, tailer eta kirol ekintza izango ditugu Ermuan.
29.09.2016
Gero eta hurbilago dugu urteroko San Martin azoka ezaguna. Aurtengoa hogeita zazpigarren edizioa izango da, eta azaroaren 12an ospatuko da. Festa eder honetarako hilabete eta erdiren faltan, antolatzaileek programa prestatzeari ekin diote jada.
22.09.2016
Udal Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketaren hogeita hirugarren edizioa antolatu du. Urtero bezala, lehiaketa honen xedea Ermuko ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.
15.09.2016
Udalak 16.500 euro banatuko ditu diru-laguntzetan pasatu den ikasturtean euren helburuak bete dituzten euskara ikasleen artean
01.09.2016
Foru Aldundiaren Iraunkortasun eta Ingurune Naturala zaintzeko sailak jakinarazi digunez irailaren hasiera honetan gure udalerriko zenbait basoetan landare-osasunerako eta pinu-beldarraren (
05.09.2016
2016/2017 ikasturte akademikoa hastear da, eta horrekin batera, herriko bi euskaltegi ofizialek zabaldu dutee euskara ikastaroetan izena emateko epea. Datorren ikasturte honetan parte hartu nahi duten ikasleek hilaren amaierara arte eskaintzen diren…
30.08.2016
Abuztua azken txanpan dugu jada, eta egunerokotasuna itzulita edo itzultzear gauden honetan, Ermuko Udaleko Euskara Sailak irailerako ekintzen agenda aurkeztu berri du. Hilero bezala, euskara ardatz duten hainbat ekimen ospatuko dira gure herrian,…
25.08.2016
Urtero bezala, Europak Mugikortasunaren Astea gauzatuko du irailaren 16tik 22ra bitartean. Gero eta gutxiago falta da, hilabete azpitik, partaide diren herrietan aparkalekuaren edo kotxerik gabeko egunak ospa ditzaten. Espainia da, momentuz,…
10.08.2016
Bizkaiko Foru Aldundiaren Basalan basozaintzarako sozietate publikoak liztor asiarren erlauntza bat kendu zuen atzo, asteartea, Ermuko Santiago Apostoluaren elizaren ondoko eraikineko teilatutik. Arduradunek azaldu dutenez, gure herrian egindako…
22.06.2016
Ongarai Eskolako Lehen Hezkuntzako 5. mailako berrogei ikaslek Miguel Ángel Blanco Udal Kiroldegia bisitatu dute pasatu den astelehenean, ekainak 20, energia berriztagarrien tailerraren baitan. Gaztetxoek eguzki energi fotovoltaikoaren eta eguzki…
02.06.2016
Ostegun honetan Eskolako Agenda 21 programaren ‘pleno txikia’ egin da Ermuko Udalean. San Lorenzo, San Pelaio, Ongarai, Anaitasuna eta Eskolabarri ikastetxeetako 40 ikasle inguru bildu dira gaur udaletxeko bilkura aretoan, gainerako ikasle guztien…
31.05.2016
Pasatu den larunbatean Ermuan Bagara! ekimenaren lehen edizioa ospatu zen Ermuan. Herriko ehunka lagunek gozatu zuten euskararen jai erraldoian, eta gustu eta adin guztietarako ekintzaz blai izan zen eguna.
27.05.2016
Ermuko Euskaltzaleen Sareak mugarri bat beteko du bihar. Egunez egun ehuntzen doan sareak aldarrikatzen duena beteko ‘Ermuan Bagara’ jardunaldiarekin. Pentsau eta egin dena euskaraz, laburbilduz Euskara hutsean bizitzea. Hizkuntz normalizaziorantz…
20.05.2016
Abian da Ermuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren XXIV. edizioa. Orbe Kardinala plazan ospatuko da ekimena asteburu osoan zehar, eta euskaraz argitaratu diren azken nobedadeak ezagutzeko aukera izango da bertan. Argitaletxe eta banatzaile ezberdinek…
18.05.2016
Ekimen handi hori ia prest dago. Aho gozagarri gisa, eta herriko merkatariek tableta elektronikoa zozketatuko dute bezeroen artean baldin eta erosketak euskaraz egiten badituzte.