Buscador avanzado [EU]

05.10.2016
Sutegi Antzerki taldeak “Yerma” izeneko muntaiaz bueltatuko da ostiral gauean Ermua Antzokira, gaueko 22,15etatik aurrera. Muntaia Federico Garcia Lorcak idatzitako obra oinarri du eta Juan Alain Dominguez Kortazar ermuarrak zuzentzen du.
03.10.2016
Hilero bezala, Ermuko Udaleko Euskara Zerbitzuak herrian euskaraz egiten diren ekimen guztiak biltzen dituen agenda prestatu du. Hasi berri dugun urrian hainbat kultur jarduera, ikastaro, tailer eta kirol ekintza izango ditugu Ermuan.
29.09.2016
Gero eta hurbilago dugu urteroko San Martin azoka ezaguna. Aurtengoa hogeita zazpigarren edizioa izango da, eta azaroaren 12an ospatuko da. Festa eder honetarako hilabete eta erdiren faltan, antolatzaileek programa prestatzeari ekin diote jada.
28.09.2016
Pentación Espectáculos produktorak aurkezten digun ‘Nuestras mujeres’ antzezlana ostiral honetan Ermua Antzokian ikusteko aukera izango dugu, gaueko 22:15ean. Antzerki-izaera garbiko antzezlan harrigarri eta indartsua da.
23.09.2016
Udal kultura sailak iragarri berri ditu Lobiano Kultur Gunean urteko azken hiruhilekoan egingo dituen tailerrak. Eskaintza irekia da eta herritar orori zuzentzen zaio. Izen emateak datorren astelehenean hasiko dira eta irailaren 30ra bitartean…
22.09.2016
Udal Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketaren hogeita hirugarren edizioa antolatu du. Urtero bezala, lehiaketa honen xedea Ermuko ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.
21.09.2016
Ostiralean, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera Giacomo Puccinik idatzitako ‘La Bohème’ opera ezagunaren proiekzioaz gozatu ahal izango dugu Ermua Antzokian.
19.09.2016
Isabel Vicente ermuarrak, pintatu dituen margolanen erakusketa gaurtik aurrera ikusgai izango da Lobiano Kultur Gunean. Erakusketa behe solairuko bi aretoetan banatua egongo da  eta 47 margolanez osatuta dago. Erakusketa ‘Momentos y Razones’…
15.09.2016
Udalak 16.500 euro banatuko ditu diru-laguntzetan pasatu den ikasturtean euren helburuak bete dituzten euskara ikasleen artean
13.09.2016
Larunbatean, hilak 17, Ermuko Zentro Galiziarrak antolatzen duen Enpanadaren X. Festa ospatuko da Ermuan. Egun guztian zehar taberna zerbitzua egongo da Orbe Kardinalaren Plazan, Galiziako enpanada eta Ribeiro ardoa dastatzeko. Musikak ere,…
12.09.2016
Folk taldeentzako Ermuko ‘FolkezBlai’ izeneko hamaikagarren lehiaketa, ‘Bruna Sonora’ taldeak irabazi du. Talde  madrildarrak 3.000 euroko saria irabazi du, azken asteburu honetan jokatu izan diren finaletan nagusitu eta gero.
07.09.2016
Folk musikarik onena asteburu honetan Ermuan izango dugu Folkez Blai lehiaketaren eskutik. Txapelketaren hamaikagarren edizioko sekzio ofiziala ostiral honetan hasiko da, baina bihar, osteguna, jada musikaren hotsak beteko ditu herriko kaleak.…
09.09.2016
Ermuko Stai Zitto bandak abesti berria aurkeztu du uda honetan eta lehenengo aldiz bideoklip batekin batera. Stai Zitto taldea 8 gaztek osatzen dute, Ermuko eta Mallabikoak. Musika munduan interesa zuten, eta beste talde batzuen partaide izanda,…
05.09.2016
Ermuko Extremadurako Kultur Zentroak bere jaia ospatuko du aste honetan zehar. Elkarteak gure herrian antolatuko duen hogeita bosgarren kultur astea izango da, eta gaur bertan hasiko da. Umeen eguna da gaur, astelehena, eta 16:30etik aurrera, etxeko…
07.09.2016
Udako atsedenaren ostean, irailetik aurrera Ermua Antzokia kolore eta gustu guztietarako ekitaldiz beteko da. Kultur agenda anitza osatu du aretoak, eta musika, bakarrizketak, antzerkiak eta bestelakoak ikusi ahal izango ditugu.
05.09.2016
2016/2017 ikasturte akademikoa hastear da, eta horrekin batera, herriko bi euskaltegi ofizialek zabaldu dutee euskara ikastaroetan izena emateko epea. Datorren ikasturte honetan parte hartu nahi duten ikasleek hilaren amaierara arte eskaintzen diren…
02.09.2016
Astebete baino ez da falta jada aski ezaguna den Folkez Blai lehiaketa ermuarraren hamaikagarren edizioari ekiteko. Sei musika talde arituko dira sari handia lortzeko norgehiagokan irailaren 9tik 11rako asteburuan.
30.08.2016
Abuztua azken txanpan dugu jada, eta egunerokotasuna itzulita edo itzultzear gauden honetan, Ermuko Udaleko Euskara Sailak irailerako ekintzen agenda aurkeztu berri du. Hilero bezala, euskara ardatz duten hainbat ekimen ospatuko dira gure herrian,…
29.08.2016
Gaur, Goya saridun den film batez disfrutatu ahal izango dugu. 2014ko Goya sarietan animaziozko pelikula onena izandakoa, Mortadelo y Filemon contra Jimmy el Cachondo, gaueko protagonista da.
18.08.2016
Euskotrenek Bilboko Aste Nagusian zehar (abuztuaren 20tik 28ra bitartean, biak barne) gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu horiek Txorierriko (Bilbo-Lezama), Urdaibai (Bilbo-Bermeo), Durangaldea eta Deba Barrena (Bilbo-Donostia)…