Buscador avanzado [EU]

10.04.2008
Literatur topaketa interesgarria izan zuten azken ostiralean Anaitasuna Ikastolako DBHko 1 mailako ikasleak Migel Anjel Mintegi idazlearekin. Topaketan berrogeita hamar bat ikaslek hartu zuten parte. Taldea hiri irakaslerekin batera bertaratu zen…
11.04.2008
Anaitasuna Ikastolaren LHko 2. mailako ikasle Itxaso Alonsok eskuratu du udal liburutegiak antolatzen duen “Irakurtzea eta saria jasotzea, ekitea da” lehiaketako lehen saria. Lehiaketa horri hasiera eman zitzaion otsailean eta Itxasori egokitu zaio…
03.04.2008
Udal liburutegiak tailer bi gauzatu zituen atzoko Haur eta Gazteentzako Liburuaren Nazioarteko Egunean. Bat goizez egin zen eta bestea arratsaldez. Lehenengoan Haurreskolako umetxoek hartu zuten parte beren begiraleekin batera. Umetxoek urte bat eta…
04.04.2008
Kerstin Ericsson Suediarra Ermura etorri zaigu aste honetan bisita profesionala egitera. Ericsson Suediako liburuzain izendatu zuen 2001ean. Kerstin Ericsson Norrtälje hiriko herri liburutegiko zuzendaria da. Norrtälje 16.000 biztanle dituen herria…
04.04.2008
‘Kontu kontari’ ekimena hilabete berriarekin batera datorkigu. Bihar larunbata –apirilaren 5a- emanaldia egingo da udal liburutegian. Saioa Ixabel Milletek egingo du. Ikuskizuna arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da liburutegian bertan,…
31.03.2008
Kultura zinegotzigoak ‘Ermua Hiria’ izeneko literatur lehiaketaren XIV. edizioa zabaldu du. Oinarriek diotenaren arabera parte hartzeko bi modalitate daude, lehenengoa narratiba eta bigarrena olerkia. Halaber, horietako bakoitzean beste bi aukera…
01.04.2008
Bihar Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna da. Apirilaren biko egun hori aukeratu zen, Hans Christian Andersen idazle daniarraren omenez, bere jaioteguna baitzen. Horregatik, jardunaldian munduko liburutegi eta liburu denda guztietan ekintza bereziak…
12.03.2008
Udal liburutegiak dei egin die herritarrei Teresa Murga eraikinaren ahalik eta argazki gehien biltzeko lanean laguntzeko, eraikin hori eta izan dituen erabileren historia grafikoa osatzeko xedez.
29.02.2008
‘Kontu kontari’ ekimena hilabete berriarekin batera datorkigu. Bihar larunbata –martxoaren 1a- emanaldia egingo da udal liburutegian. Saioa Nerea Astorekak egingo du. Ikuskizuna arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da liburutegian bertan,…
03.03.2008
Hogeita hamar pertsonek parte hartu zuten ‘Arratsaldean kontu kontari’ ekimenaren azken saioan. Saioak ordu bete inguru iraun zuen eta ikusle gisa, neskato-mutiko gaztatxo ugari eta horiek ekartzera etorritako gurasoren bat edo beste izan ziren.…
05.03.2008
Udal liburutegiak Neguko liburua lehiaketaren saridunak erabaki eta ezagutzera eman ditu. Saridunek sari gisa liburuak eta zinerako joateko sarrerak eskuratuko dituzte. Lehiaketaren maila ezberdinetan guztira laurogeita bat pertsonek hartu dute…
26.02.2008
Udal liburutegiak bi ekimen berriri heldu die gaurkoan. Lehenaren bidez, zerbitzuak liburu baten oparia egingo die bertaratzen diren erabiltzaile eta herritarrei. Oparituko dituen ale horien arrazoia, liburuak bikoiztuta edo edizio berriagorik atera…
18.02.2008
Udal liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina berri bat martxan jarri du. Jarduera 5etik 12 urtera bitarteko neska-mutilei eta horien ikastetxeei zuzentzen zaie. Liburutegiak hilero gai bati buruzko liburuak gomendatuko ditu eta haur…
19.02.2008
Martin Unanue Añibarro eibartarrak mandala izeneko hainbat lan bildu eta erakusketa jarri du Lobiano Kultur Gunean. Mandala arte modu oso aspaldikoa da. Munduan zehar tradizio espiritual ezberdinetan erabili izan den zirkulu sakratua da. Makro eta…
19.02.2008
Udal liburutegiak aurtengoan ere “Neguko liburua” izenaz ezagutzen den lehiaketa antolatu eta iragarri du. Lehiaketa horren bidez irakurle eta erabiltzaileek negu honetan irakurri dituzten liburuetatik gustukoena proposatzeko aukera izango dute.…
07.02.2008
Udal liburutegiak bere ordutegi eta zerbitzuak eskarira eta beharrtera egokitu ditu, urte berriaren sarrerarekin batera. Sendotu dituen atentzio eremuak eskari gehien dutenak edo baliabideak urri geratzen ari zirenak izan dira. Aldaketa horien…
04.02.2008
FEMP, Kultura Ministerioa eta Coca Cola Fundazioak Ermuko Udal liburutegiari sari gisa emandako materiala hilabete honetan liburutegian ikusgai jarriko da. Ermuko udal liburutegia “Irakurmena sustatzeko Estatuko sarietan” finalista geratu…
30.01.2008
Udal liburutegiak eleberri erotikoen bildumarekin erakustea antolatu jarri du. Horretara titulu klasiko eta gaurkoen bilduma bildu du, euskaraz nahiz gazteleraz idatzitakoak. Liburu horiek guztiak bazkideok maileguan hartu eta etxera eraman…
11.01.2008
Astelehenetik aurrera udal liburutegiak goizetik gauera bitarteko ordutegi berezia izango du, otsaileko azterketak ate joka baitauzkagu. Zerbitzua zabalik izango da egun osoan zehar goizean goizetik hasi eta goizaldeko ordu batak bitartean,…
14.01.2008
Berrehun pertsonatik gora pasa dira Gabon Parkearen irakurketa txokotik, parkea zabalik egon den egunetan. Horietatik, %85 haur eta gazteak izan dira, gainerako %15 helduak izan direlarik.