Imagen
Buscador avanzado [EU]
11.03.2016
Udaleko Bulego Teknikotik jakinarazi dutenez, Zerukoa kaleko lehenengo zatiko eskailera mekanikoak zerbitzuz kanpo daramatza egun batzuk, matxura bat dela eta. Dirudienez, mailen kateko gurpiletako bat apurtuta dago, eta ezin da martxan jarri.
04.03.2016
Bost asteko indusketa eta eraikuntza fruituak ematen hasi dira jada Ermuko Okin Zuri auzoan. Gune horretako aparkalekua eta Abelleira txatartegi zaharraren aurreko bidea lotuko dituen espaloia eraikitzeko obrak amaitzear daude.
29.02.2016
Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dago Ermuko KZguneak argitara eman genezan ohar bat bidali digu, erabiltzaileei doako formakuntza eskaintzen dien ikastaro presentzialei nahiz Internetekoei bidez iragarri eta ezagutzera emateko.
Martxoko…
26.02.2016
Duela astebete San Pelaioko obretan egin zen moduan, Zerukoa eta Ongarai auzoak lotuko dituen igogailuaren egitura eta pasagunea bere tokian daude jada. Atzo, osteguna, Gasteiztik ekarri zen muntaiarako beharrezko materiala, eta kabina igaroko den…
22.02.2016
Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesiorako Foru Sailak hiri markesina jarriko du Ermuko Zubiaurre kaleko 50. zenbakiaren aurrean, BI-2301 errepidea eta astero merkatu txikia jartzen den aparkalekuaren tarteko espaloian. Markesina hori A…
23.02.2016
Jada lau aste igaro dira Okin Zuriko espaloia eraikitzeko lanak hasi zirenetik, eta erritmo onean doaz aurrera. Aurreikusita bezala, indusketa lanak egin dira lehenbizi, ezponda egonkortu ahal izateko. Horri jarraiki, saneamendua biltzeko hodia…
24.02.2016
Udal bulego Teknikoak aditzera eman du biharko egunean -otsailaren 25eko ostegunean- Zerukoa eta Ongarai kaleak lotuko dituen igogailuaren egitura eta pasagunea jarriko direla eta lehen kale hori trafikoarentzat itxita izango dela egiturak…
17.02.2016
Udal bulego Teknikoak aditzera eman du biharko egunean -otsailaren 18 ostegunean- San Pelaio eta Aldapa kaleak lotuko dituen igogailuaren pasagunea jarriko dela eta bigarren kale hori trafikoarentzat itxita izango dela egitura instalatzeko…
18.02.2016
San Pelaio eta Aldapa kaleak lotuko dituen igogailuaren pasagunea, jada, jarrita dago. Olabarri Construcciones eta Katillu garabi enpresetako langileek egitura metalikoaren bigarren zatia altxatu eta bere lekuan lotu dute gaur goizean. Pasaguneak…
17.02.2016
Aurtengoan ere, Ermuko Eskolabarri Ikastetxeak Heziketarako Mintegiak antolatu ditu guraso, ikasle, irakasle eta herritar ororentzat. 15. edizioa izango da oraingoa, eta genero berdintasuna eta cyberbullinga izango ditu hizpide.
10.02.2016
Bizkaian AP-8a kudeatzen duen Interbiak sozietate publikoak jakinarazi du gaur gauetik goizaldera errepidea moztuko dela autobidean. Ermuko saihesbidearen obrak aurrera doaz, eta horixe da etenaldiaren arrazoia. Izan ere, lanetara datorren garraio…
12.02.2016
San Pelaio, Aldapa eta Zerukoa kaleetan igogailu publikoak egiteko proiektu eta lanek aurrera pausua eman dute. Astearen hasieran iragarri genuenez ostegunean iritsiko eta muntatuko zen igogailuaren egitura. Atzo izan zen egun eta egitura, jada,…
08.02.2016
San Pelaio, Aldapa eta Zerukoa kaleetan igogailu publiko eta doakoak egin eta abian jartzeko lanek aurrera doaz. Zeregin ezberdinak aurreikusitako plangintzarekin bat jarraitzen dute. Obra zibila jada antzematen da eta erremateak eginen daude.…
29.01.2016
Ermuko errepideak ari dira pixkanaka itxuraldatzen eta egoera hobetzen. Hil honetan Zearkaleri iritsi zaio txanda. Errepide horretako atal batzuk asfaltatu dira azken egunotan, kaltetuta eta egoera kaxkarrean baitzeuden.
Jarduera zuloak dituzten eta…
29.01.2016
Euskal Trenbide Sareak (ETSk) Ermuko Errotabarri geralekua berrituzeko lanak datorren astelehenean -otsailaren 1ean- hasiko ditu. Ermuan dugun Errotabarri geralekuko nasa eta markesinari altuera gehiago emango die ETSk, Bilbo eta Donostia lotzen…
26.01.2016
Ermuko KZguneak erabiltzaileentzat doako formakuntza eskaintzen jarraitzen du, mota guztietako ikastaro presentzialen nahiz sarekoen bitartez.
28.01.2016
Aste honetan hasi dira Okin Zuriko espaloi berria eraikitzeko eta saneamendu kolektorea ipintzeko lanak. Hainbat kamioi eta hondeatzeko makina daude BI-2301 errepideko ezkerraldeko erreian, eta zati hori itxita eta ongi adierazita dago.
22.01.2016
Uraren Euskal Agentziak –URAk- jakinarazi du astelehenean hasiko dituela BI-2301 errepidearen alboan espaloi berria egiteko landa lanak. Egun horretan zehar zonaldea seinaleztatu egingo da, ondoriorik behinena obraren inguruko espazioan errei bat…
22.01.2016
Urtarrilaren 25ean, astelehena, 2016-2017 ikasturterako eskaerak aurkezteko epea zabalduko dute ikastetxeek. Hala adierazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, urtarrilaren 11n publikatu den abenduaren 10eko aginduan.
Aipatutako aginduak…
25.01.2016
Datorren otsailean,2015/2016 ikasturteko Bilgunea programako saioak hasiko dira beste urte batez. Ekimena Tokiko Gizarte-Hezkuntza Mahaiak bultzatzen du, eta helburua irakasleei eta gurasoei herriko umeen gizarte-hezkuntza garapenerako erremintak…