Imagen
Buscador avanzado [EU]
03.02.2016
Ezustekoak inoiz bakarrik ez datozela esan ohi da eta, honakoa, egi dirudi. Antzokia zabalik dugunetik ez da inoiz gertatu. Nolanahi ere, aste gutxi batzuen bueltan beste gorabehera bat izan dugula iragarri eta ezagutarazitako programazio aldatu…
03.02.2016
Gipuzkoara doazen hainbat autobus lineak aldaketak izango dituzte larunbat honetatik aurrera. Izan ere, dena ondo badoa, badirudi azkenean otsailaren 6an zabalduko dela Donostiako autobus geltoki berria.
Horren harira, hamar linea baino gehiagok…
04.02.2016
Ermuko udalbatzak ohiko bilkuran onartu du Aldapa Iparraldeko 09-1 exekuzio-unitatearen xehetasun azterketaren aldaketa. Ekimenak aldeko 11 boto eta lau abstentziorekin egin du aurrera.
04.02.2016
Debabarrenan izan da orain egun batzuk Merkataritza eta Turismo sailburuorde Itziar Epalza. Eusko Jaurlaritzako ordezkaria alorreko zuzendari Mertxe Garmendiarekin eta Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariarekin batera etorri da.
03.02.2016
Inauteriak atean ditugu. Bete-betean sartuko gara jaietan. ‘Eguen Zuri’k hasiera emango dio lau eguneko jai eta dibertsioari. Kultura Alorrak kaleratu berri du aurtengo Inauterietako egitaraua. Horren barne musikak protagonismo garrantzitsua izango…
29.01.2016
Ermuko Udalak martxan jarritako Garbiketa eta Lorezaintza plan pilotu esperimentalean parte hartzen ari dira herriko 15 pertsona langabetu. Zortzi gizonezkok eta zazpi emakumek osatzen dute taldea, eta sei hilabeterako kontratatuta daude egun erdiz…
29.01.2016
Ermuko errepideak ari dira pixkanaka itxuraldatzen eta egoera hobetzen. Hil honetan Zearkaleri iritsi zaio txanda. Errepide horretako atal batzuk asfaltatu dira azken egunotan, kaltetuta eta egoera kaxkarrean baitzeuden.
Jarduera zuloak dituzten eta…
29.01.2016
Kataluniako “Anita Maravillas Teatro” konpainiak "Pintto pintto” izeneko obra dakar bihar Lobianora, arratsaldeko 5etatik aurrera. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta aurtengo lehen lau hilekoaren programazioaren barne txertatzen da.
01.02.2016
Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean, amaitu berri dugun urtarrileko hilabeteari dagokion bilera egiteko. Bilera horrek ohiko izaera izango du eta iluntzeko zazpietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago…
01.02.2016
Ermuko udal Berdintasun Sailak NAhita aldizkariaren 27. zenbakia argitaratu du. Urtarrileko aleak bere portadara dakar barruan eta gai nagusi gisa lantzen duen askatasun ekonomikoa eta diru gaiaren inguruko erreportajea, generoaren ikuspegitik.
28.01.2016
Bizkaia Etorbideko 1, 1Bis, 3, 3Bis eta 5 eraikinen artean dagoen ‘Forja’ plazako haur-jolasak desmuntatuko ditu Udalak otsaileko lehen astean, bulego teknikoak ezagutzera eman duenez. Erakundeak lan hori egingo epaileak hala erabaki eta agindu…
28.01.2016
Ermuko Udalak, Tratu Onen Aldeko plataformak eta Emakumearen Udal Kontseiluak larrialdiko kontzentrazioa deitu dute indarkeria matxistaren aurka.
Manifestazio isila gaur, urtarrilak 28, arratsaldeko zazpietatik aurrera izango da Orbe Kardinala…
29.01.2016
Euskal Trenbide Sareak (ETSk) Ermuko Errotabarri geralekua berrituzeko lanak datorren astelehenean -otsailaren 1ean- hasiko ditu. Ermuan dugun Errotabarri geralekuko nasa eta markesinari altuera gehiago emango die ETSk, Bilbo eta Donostia lotzen…
26.01.2016
Urtarrila amaitzera goaz eta antzokiak zine programazioari amaiera emango dio lau film aparta proiektatuz hileko azken asteburuan. Zineklubean Andrew Haigh zuzendari britainiarraren “45 años” titulukoa ikusi ahal izango dugu. Drama erromantiko…
26.01.2016
Gipuzkoako Ura enpresak jakinarazi duenez, ur-mozketa egingo da bihar Valdespina Markesa eta Konbentukoa kaleetako zenbait portaletan.
Ekintza horren helburua hornidura sarea hobetzea da, eta Valdespina Markesa kaleko 1, 3 eta 5 zenbakietako eta…
27.01.2016
Carlos Totorika atzo Madrilen egindako Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren Lurralde Kontseiluan izan zen, herriko alkatea kide baita. Organoak gai-zerrendan izan eta joarratu zituen gaien artean aurrekontuak eta lan-batzordeen…
27.01.2016
Komedia musikal batek girotuko du ostiral gaua Ermua Antzokian. Glu Glu Produkzioak konpainiak “Caperucita Feroz” antzezlana aurkeztuko digu, Txanogorritxoren ipuin klasikoari buelta dibertigarria emanez.
27.01.2016
Aitor Hernandez txirrindularia ez da aurtengo Munduko Ziklokross Txapelketan lehiatuko. Ermuarra Espainiako selekziotik kanpo utzi dute, eta ez da igande honetan Zolderren (Belgika) korrituko den lasterketan izango.
28.01.2016
Aste honetan hasi dira Okin Zuriko espaloi berria eraikitzeko eta saneamendu kolektorea ipintzeko lanak. Hainbat kamioi eta hondeatzeko makina daude BI-2301 errepideko ezkerraldeko erreian, eta zati hori itxita eta ongi adierazita dago.
27.01.2016
Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean urteko lehen hiruhilekoan egingo dituen tailerrak iragarri ditu. 2016. urteko hasiera honetan 12tik 18ra bitartean dagoen orduko iraupena izango duten hiru tailer izango dira. Izen emateak bihar -…