Buscador avanzado [EU]

09.11.2015
Euskal erakundeek eta giza eragileek Memoriaren Eguna ospatuko dute bihar azaroaren 10ean. Egun hori aukeratu eta Patxi Lópezen agintaldian indarrean jarri zen egutegian terrorismoak eragindako biktimarik gabeko egun bakarra izanagatik. Hori horrela…
03.11.2015
Musika, dantza eta antzerkia eskutik datoz ostiral honetan Ermua Antzokira ‘Txapeldun’ ikuskizunarekin. Organik konpainiak sortu du antzezlana, Kepa Junkera soinujole ezaguna tarteko.
03.11.2015
Adin guztietarako zinema eskaintza anitza dakar, beste behin, Ermua Antzokiak, eta lau film eskainiko dira ostegunetik aurrera.
30.10.2015
Ermuko Udalak Izarra Centre eraikinean kokatuko diren enpresei zuzendutako laguntzen oinarriak onartu ditu urriko ohiko osoko bilkuran. Diru-laguntza horien azken helburua udalerrian enplegua sortzea da.
30.10.2015
2015eko abenduaren 20ko igandean Gorte Nagusietarako hauteskundeak izango dira estatuan. Demokrazian gaudenetik hamabi garren deialdia da. Hori horrela, bozka emateko asmoa baduzu, Hautesle-erroldan zuzen agertzen zarela ziurtatzea komenigarri duzu…
28.10.2015
Ermua Antzokian bertso jaialdia izango da ostiral gauean. Jarduera hori ‘Euskal Birusa’ elkarte euskaltzaleak antolatu du. Ekitaldia San Martin Kulturalaren barne dago. Ikuskizuna Antzokian egingo da gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita.
28.10.2015
Smart City edo adimendun hiriei buruzko prestakuntza ikastaroa eskainiko du ostegun honetan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP), Eudelekin elkarlanean.
26.10.2015
Urriari dagokion hileko Osoko Bilkurara bilduko da Udalbatza asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zazpietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak sei puntu hartzen ditu…
23.10.2015
Deabru Beltzak konpainiak ‘Opera abeslaria’ haurrentzako antzezlana ekarriko du bihar Ermura, Musikaldia 2015eko programari amaiera emanez. August Strindbergen “Tabako lehortegiko sekretuak” ipuinean  oinarritzen da, eta opera abeslari baten…
27.10.2015
Zineklubak hasiera emango dio zine aste berri bati. Ostegunean Antzokian ‘B’ drama judiziala proiektatuko dugu. Zuzendaria David Ilundain da, zeinak gidoia era landu duen Jordi Casanovasekin batera. Filma indartsua da, Ruz epaileak Partidu…
21.10.2015
“Etika eta baloreetan oinarritutako kudeaketa” ardatz eta hizpide izango duen jardunaldia gauzatuko da Ermuan datorren astean. Ekitaldi horretan alor ezberdinetako hainbat erakundek beren esperientzia eta egindako praktika onak aurkeztuko dituzte,…
21.10.2015
Asteburuan opera eskaintza aparta izango dugu gure herrian, Ermua Antzokian mota horretako bi ikuskizun izango baitira. Bietatik lehena, ostiral honetan: "La Traviata". Camerata Lirica taldeak Verdiren obra ezagunaren moldaketa aurkeztuko digu…
22.10.2015
Ermuko udalak webgunean aldaketak egin berri ditu, eta instituzioari buruzko informazio osoa eskaintzen duen Udala atala guztiz eraberritu du. Zaharberritze prozesuaren lehen atal horretan, aipatutako sailak orain arte zituen gabeziak konpontzen eta…
20.10.2015
Asteroko moduan, zinea bueltan da Ermua Antzokira, eta ostegunean zineklubaren txanda izango da. 20:30etik aurrera, “Les Combattants” pelikula frantziarra emitituko da jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.
15.10.2015
Ermua Antzokiaren ikuskizunen egitarau oparoaren barne dator, urriaren 16an, "La flauta magica" ekoizpena. Dei Furbi konpainia katalanaren obra hori Mozarten opera ezagunaren moldaketa askea da, eta antzerkia eta capella musika uztartzen ditu.
14.10.2015
Herrian kirolaren alde Ermuko Udalak egiten duen lana aintzat hartu eta Ermua Mugi! ekimenagatik ''Bizkaia Kirola 2015'' saria esleitzea erabaki du Euskara eta Kultura Foru sailak.
14.10.2015
Zineklubak hasiera emango dio zine aste berri bati. Ostegunean Antzokian Mi casa en París komedia britainiarra proiektatuko dugu. Zuzendaria Israel Horovitz da, aktore sorta bikaina bildu izan duena: Kewin Kline, Kristin Scott Thomas eta Maggie…
09.10.2015
Ermuko Udalbatzak zenbait alor hobeto lantzeko 248.200 euroko aurrekontu aldaketa onartu du azkeneko Osoko bilkuran.
07.10.2015
Zine aste berriari hastera goaz. Osteguneko zineklubak Zeelanda Berriko Taika Cohen eta Jemaine Clement zuzendutako Lo que hacemos en las sombras filma proiektatuko du. Sasi dokumental bat da, kritikaren esanetan denboraldiko gurtza-komedia da.…
07.10.2015
Vanesa Martin abeslari malagarrak urriaren 9an, larunbata, kontzertua eskainiko du Ermua Antzokian, eta sarrera guztiak agortzear daude jada.