Buscador avanzado [EU]

17.02.2016
Udal bulego Teknikoak aditzera eman du biharko egunean -otsailaren 18 ostegunean- San Pelaio eta Aldapa kaleak lotuko dituen igogailuaren pasagunea jarriko dela eta bigarren kale hori trafikoarentzat itxita izango dela egitura instalatzeko…
18.02.2016
San Pelaio eta Aldapa kaleak lotuko dituen igogailuaren pasagunea, jada, jarrita dago. Olabarri Construcciones eta Katillu garabi enpresetako langileek egitura metalikoaren bigarren zatia altxatu eta bere lekuan lotu dute gaur goizean. Pasaguneak…
10.02.2016
Bizkaian AP-8a kudeatzen duen Interbiak sozietate publikoak jakinarazi du gaur gauetik goizaldera errepidea moztuko dela autobidean. Ermuko saihesbidearen obrak aurrera doaz, eta horixe da etenaldiaren arrazoia. Izan ere, lanetara datorren garraio…
12.02.2016
San Pelaio, Aldapa eta Zerukoa kaleetan igogailu publikoak egiteko proiektu eta lanek aurrera pausua eman dute. Astearen hasieran iragarri genuenez ostegunean iritsiko eta muntatuko zen igogailuaren egitura. Atzo izan zen egun eta egitura, jada,…
12.02.2016
Debabarrena Mankomunitatea gaur goizean bildu da zaborraren tratamenduaren tarifen igoerari buruz mintzatzeko. GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa arduratzen da zaborraren kudeaketaz, eta eragin duen zorra dela eta, tasak igo behar izan ditu.
05.02.2016
Ermuko Udalbatzak aho batez onartu du animalien edukitza eta babesa arautzen duen ordenantza aldatzea. Udaleko hamazazpi zinegotziak proposamenarekin ados agertu dira.
08.02.2016
San Pelaio, Aldapa eta Zerukoa kaleetan igogailu publiko eta doakoak egin eta abian jartzeko lanek aurrera doaz. Zeregin ezberdinak aurreikusitako plangintzarekin bat jarraitzen dute. Obra zibila jada antzematen da eta erremateak eginen daude.…
08.02.2016
Ermuko udalbatzak bilerak egunez aldatzeko proposamena onartu zuen azkeneko osoko bilkuran, otsailaren 3an.
04.02.2016
Ermuko udalbatzak ohiko bilkuran onartu du Aldapa Iparraldeko 09-1 exekuzio-unitatearen xehetasun azterketaren aldaketa. Ekimenak aldeko 11 boto eta lau abstentziorekin egin du aurrera.
04.02.2016
Debabarrenan izan da orain egun batzuk Merkataritza eta Turismo sailburuorde Itziar Epalza. Eusko Jaurlaritzako ordezkaria alorreko zuzendari Mertxe Garmendiarekin eta Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariarekin batera etorri da.
29.01.2016
Ermuko errepideak ari dira pixkanaka itxuraldatzen eta egoera hobetzen. Hil honetan Zearkaleri iritsi zaio txanda. Errepide horretako atal batzuk asfaltatu dira azken egunotan, kaltetuta eta egoera kaxkarrean baitzeuden. Jarduera zuloak dituzten eta…
01.02.2016
Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean, amaitu berri dugun urtarrileko hilabeteari dagokion bilera egiteko. Bilera horrek ohiko izaera izango du eta iluntzeko zazpietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago…
28.01.2016
Bizkaia Etorbideko 1, 1Bis, 3, 3Bis eta 5 eraikinen artean dagoen ‘Forja’ plazako haur-jolasak desmuntatuko ditu Udalak otsaileko lehen astean, bulego teknikoak ezagutzera eman duenez. Erakundeak lan hori egingo epaileak hala erabaki eta agindu…
29.01.2016
Euskal Trenbide Sareak (ETSk) Ermuko Errotabarri geralekua berrituzeko lanak datorren astelehenean -otsailaren 1ean- hasiko ditu. Ermuan dugun Errotabarri geralekuko nasa eta markesinari altuera gehiago emango die ETSk, Bilbo eta Donostia lotzen…
27.01.2016
Carlos Totorika atzo Madrilen egindako Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren Lurralde Kontseiluan izan zen, herriko alkatea kide baita. Organoak gai-zerrendan izan eta joarratu zituen gaien artean aurrekontuak eta lan-batzordeen…
28.01.2016
Aste honetan hasi dira Okin Zuriko espaloi berria eraikitzeko eta saneamendu kolektorea ipintzeko lanak. Hainbat kamioi eta hondeatzeko makina daude BI-2301 errepideko ezkerraldeko erreian, eta zati hori itxita eta ongi adierazita dago.
22.01.2016
Uraren Euskal Agentziak –URAk- jakinarazi du astelehenean hasiko dituela BI-2301 errepidearen alboan espaloi berria egiteko landa lanak. Egun horretan zehar zonaldea seinaleztatu egingo da, ondoriorik behinena obraren inguruko espazioan errei bat…
21.01.2016
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, bi trafiko mozketa egingo dira gauez AP-8 errepidean, bai gaur, baita bihar ere. Gaur, osteguna, 22:00etatik aurrera, Ermuko eta Gerediagako lotuneen arteko errepidea itxita egongo da Bilborako noranzkoan,…
14.01.2016
Euskal Trenbide Sareak (ETSk) Ermuko Errotabarri geralekua berritu egingo du, hori tren unitate berrietara egokitzeko Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak ezagutzera eman berri duenez. Ermuan dugun Errotabarri geralekuko nasa eta markesinari…
15.01.2016
Eusko Jaurlaritzak etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko Renove Programaren 2016rako laguntzen deialdia iragarri du. Plan horrek 5.500.000 euroko aurrekontua du 2016tik 2019ra bitartean erabili ahal izateko. Laguntza-programa…