Buscador avanzado [EU]

18.03.2016
Ondarroa eta Bilbo lotzen dituen Bizkaibusen 3916 lineako erabiltzaileek markesina berri bat dute erabilgarri Ermuko Zubiaurre kalean. Bide horretako 50 zenbakian kokatzen da, BI-2301 errepidearen eta asteroko merkatu txikia egiten den…
21.03.2016
Aurreikusitako moduan, aurrera doaz Zerukoan, San Pelaion eta Aldapan hiru igogailu publiko eraikitzeko lanak, eta azken asteetan aldaketa nabarmenak ikusi ahal izan dira jada. Zatirik aurreratuena San Pelaio kalekoa da, duela lau aste kokatu…
15.03.2016
Zinez beteriko beste aste bat hasiko da ostegunean Ermua Antzokian. Ohiko zineklub sesioak bat egingo du urteroko Laburbira euskarazko film laburren zikloarekin. Aurtengo programa, ekimenaren hamahirugarrena, 8 film laburrek osatzen dute, eta…
16.03.2016
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ‘Amalur’ ikuskizuna dakartzate aste honetan Ermura. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du, martxoaren 18ko ostiralean bi emankizun izango ditugu, arratseko 5etan lehena eta arratseko 7etan bigarrena.
11.03.2016
Udaleko Bulego Teknikotik jakinarazi dutenez, Zerukoa kaleko lehenengo zatiko eskailera mekanikoak zerbitzuz kanpo daramatza egun batzuk, matxura bat dela eta. Dirudienez, mailen kateko gurpiletako bat apurtuta dago, eta ezin da martxan jarri.
09.03.2016
Bakarrizketa tragikomikoa izango dugu ostiral honetan Ermua Antzokian. Atzo Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zela eta, Nagüal Teatro konpainiaren “La mujer sola” ikuskizuna aurkeztuko du Kultura Sailak.
04.03.2016
Bost asteko indusketa eta eraikuntza fruituak ematen hasi dira jada Ermuko Okin Zuri auzoan. Gune horretako aparkalekua eta Abelleira txatartegi zaharraren aurreko bidea lotuko dituen espaloia eraikitzeko obrak amaitzear daude.
08.03.2016
Ostiraleko zineklubak asteko zine programazioari hasiera emango dio. Aste honetan Ida Panahandeh zuzendari iraniarraren Nahid filma ikusi ahal izango dugu. Azken urteetan iraniarrak filma apartak egin dituzte, esaterako Nader y Simin una separación…
01.03.2016
Ostegun honetan ekingo diogu martxoko zine programazioari, eta Oscar sarien kutsua nabaria izango da lehen erdian. Hilero bezala, zine komertzialerako eta zine-klub saioetarako bonoa salgai dago, eta film bakoitza 1,2 euroren truke ikusteko aukera…
02.03.2016
Andrés Suárez kantautore galiziarra Ermua Antzokian izango da ostiral honetan, “Mi pequeña historia” disko berria zuzenean aurkezteko.
26.02.2016
Duela astebete San Pelaioko obretan egin zen moduan, Zerukoa eta Ongarai auzoak lotuko dituen igogailuaren egitura eta pasagunea bere tokian daude jada. Atzo, osteguna, Gasteiztik ekarri zen muntaiarako beharrezko materiala, eta kabina igaroko den…
26.02.2016
“Zapatila gorridun mutikoa” antzezlana izango dugu larunbat honetan Ermua Antzokian. Sei urtetik gorako neska-mutilei zuzendutako lana da, eta oso-osorik euskaraz antzeztuko da.
22.02.2016
Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesiorako Foru Sailak hiri markesina jarriko du Ermuko Zubiaurre kaleko 50. zenbakiaren aurrean, BI-2301 errepidea eta astero merkatu txikia jartzen den aparkalekuaren tarteko espaloian. Markesina hori A…
23.02.2016
Otsaileko zine programazioa asteburu honetan amaituko da, eta ez hala moduz. Oscar sarietarako sei izendapen duen –pelikula eta zuzendari onenarenak barne- Spotlight titulua eta Disney faktoriaren animaziozko azkena Zootropolis 3D ikusi ahal izango…
23.02.2016
Jada lau aste igaro dira Okin Zuriko espaloia eraikitzeko lanak hasi zirenetik, eta erritmo onean doaz aurrera. Aurreikusita bezala, indusketa lanak egin dira lehenbizi, ezponda egonkortu ahal izateko. Horri jarraiki, saneamendua biltzeko hodia…
24.02.2016
Txalo produkzioak ‘Heroiak’ antzezlana dakar Ermua Antzokira aste honetan. Antzezpena ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan izango da.
24.02.2016
Udal bulego Teknikoak aditzera eman du biharko egunean -otsailaren 25eko ostegunean- Zerukoa eta Ongarai kaleak lotuko dituen igogailuaren egitura eta pasagunea jarriko direla eta lehen kale hori trafikoarentzat itxita izango dela egiturak…
17.02.2016
Udal bulego Teknikoak aditzera eman du biharko egunean -otsailaren 18 ostegunean- San Pelaio eta Aldapa kaleak lotuko dituen igogailuaren pasagunea jarriko dela eta bigarren kale hori trafikoarentzat itxita izango dela egitura instalatzeko…
18.02.2016
San Pelaio eta Aldapa kaleak lotuko dituen igogailuaren pasagunea, jada, jarrita dago. Olabarri Construcciones eta Katillu garabi enpresetako langileek egitura metalikoaren bigarren zatia altxatu eta bere lekuan lotu dute gaur goizean. Pasaguneak…
19.02.2016
Bizkaia jazz-blues zirkuitua Ermura bueltan da asteburu honetan, Animal Blues talde nafarraren eskutik. Taldea osatzen duen laukotea bihar arratsean emango du kontzertua Lobiano Kulturgunean, iluntzeko 20:00etan hasiko delarik emanaldia.