Buscador avanzado [EU]

22.04.2016
Europako musika eskoletako 8.500 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute maiatzaren 4tik 7ra Emusik, Musika Eskolen Europako Jaialdiaren hamabigarren edizioan. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren programazioaren barne dago ekimena, eta Ermua…
20.04.2016
José María López Sanfeliú izenez agian inor gutxik jakingo du nori buruz ari garen, baina Kiko Veneno aipatuta gauzak asko aldatzen dira. Musikaria ostiral honetan Ermuan izango da, “+ solo que la una” emanaldiarekin. Figueraseko abeslariak bi…
19.04.2016
Apirileko zine programazioak aurrera jarraituko du aste honetan. Osteguneko zineklubak zine alemaniarrarekin hitzordua proposatzen digu. Olivier Hirschbiegel zuzendariaren 13 minutos para matar a Hitler thrillerra izango baita panntailan. Europako…
18.04.2016
Udal kultur sailak ''2016ko Santixauak’ iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketaren oinarriak argitaratu eta lehiaketa ireki berri du. Lehiaketara aurkeztu nahi duten guztiek ekainaren 8ra bitarteko epea izango dute lanak entregatzeko.…
14.04.2016
Egun estatuan pil-pilean dugun neskaz osaturiko taldea ‘Sweet California’ Ermuan Antzokian izango dugu bihar gauean, hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Hirukoteak sarrera guztiak salduta ditu, abenduan salgai jarri ziren lehen egunetik bertatik.
13.04.2016
Baterako erakusketa bat ikus daiteke egunotan, eta igande honetara arte, Lobiano Kultur Gunean. Juan Ayesta eta Jone Telleria margolari gipuzkoarrek euren lanak jarri dituzte ikusgai jauregiko bi erakusketa aretoetan. Erakusketa bakar bat izan arren…
15.04.2016
Urteroko legez, aurten ere Euskal Jaia ospatuko dugu Ermuan. Aurtengoan, Ermuko Euskal Jaiak bere hogeita deberatzigarren edizioa beteko du. Festa larunbat eta igandean gauzatuko da. Igandea egun nagusia izango da eta jardunaldi horretan herrira…
12.04.2016
Ostegun honetan hasiko da aste honetako zine programazioa Ermua Antzokian. Oraingoan, ohiko zineklub saioan dokumental berezi bat eskainiko da, Gorka Bilbaok zuzendutako Jai Alai Blues euskal produkzioa.
06.04.2016
“Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak. Maddik Mamadou maite du. Hala dio bihotzak. Itsasoaz bestaldean maitemindu nintzen, eta berarekin egoteko modu bakarra zegoen, ezkontzea. Hortxe hasi zen dena: burokrazia, administrazioko paper-lana,…
06.04.2016
Ermua Antzokian ostegunean zineaz gozatzeko aste berri bati ekingo diogu. Zineklubak kapital eta ekoizpen frantses eta turkiarra duen Mustang titulua dakarkigu, Deniz Gamze Ergüven zuzendariarena.
30.03.2016
Asteburu honetan zinez betetako hilabete berri bati ekingo diogu Ermuan. Hilero bezala, programazioa hautatzen duten elkarteak eta Kultura Saila Estatu Batuetako, Europako eta Espainiako zinerik onena uztartzen saiatu dira, zine komertziala eta…
22.03.2016
Ohiko zineklub saioarekin hasiko da aste honetako zine programazioa, eta jaieguna izan arren, ostegunean Charlie Kaufman eta Duke Johnsonek zuzendutako “Anomalisa” zoragarria ikusteko aukera izango da.
21.03.2016
Lau hilabete baino ez dira falta 2016ko Santixau jaietarako, eta programazioa itxura hartzen hasi da jada. Musika emanaldiak izan ohi dira festetako ekitaldi garrantzitsuenak, eta Kultura Sailak hainbeste itxarondako jaiegunak girotuko dituzten…
17.03.2016
Larunbat honetan Ermura iritsiko da, beste behin, Jazz-Blues Bizkaia zirkuitua. Oraingoan Marcos Coll eta Stefano Ronchi izango ditugu geure artean, eta bikoteak country eta blues onenaren errepertorioa eskainiko du Lobiano Kultur Gunean, ikus-…
18.03.2016
Alboka Musika Eskolak Txistulari Egunaren 61. edizioa antolatu du. Bihar, larunbata, 13:00etatik aurrera, 70 pertsona baino gehiago elkartuko dira Orbe Kardinala plazan emanaldi bat eskaintzeko. Durangaldeko txistulariek, Txindurri dantza taldeak…
15.03.2016
Zinez beteriko beste aste bat hasiko da ostegunean Ermua Antzokian. Ohiko zineklub sesioak bat egingo du urteroko Laburbira euskarazko film laburren zikloarekin. Aurtengo programa, ekimenaren hamahirugarrena, 8 film laburrek osatzen dute, eta…
16.03.2016
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ‘Amalur’ ikuskizuna dakartzate aste honetan Ermura. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du, martxoaren 18ko ostiralean bi emankizun izango ditugu, arratseko 5etan lehena eta arratseko 7etan bigarrena.
09.03.2016
Bakarrizketa tragikomikoa izango dugu ostiral honetan Ermua Antzokian. Atzo Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zela eta, Nagüal Teatro konpainiaren “La mujer sola” ikuskizuna aurkeztuko du Kultura Sailak.
09.03.2016
Oscar Blanco Gutiérrez argazkilari ermuarraren lanak ikusgai daude Lobiano Kultur Gunean. Kultura Saileko eta udal webgune honetako ohiko kolaboratzailea da, eta bere 25 lan inguru ikus daitezke jauregiko erakusketa aretoan. “Ermua 2015” izenpean,…
08.03.2016
‘Sagardo egunaren’ hirugarren edizioa hartuko dugu Ermuan asteburu honetan. Jaia martxoaren 12ko larunbatean izango da eta ‘Gazte Asanbladak’ antolatu du, ostalaritzako hainbat establezimendurekin batera, besteak beste. Antolatzaileen helburuen…