Imagen
Buscador avanzado [EU]
02.10.2017
Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan kokatzen da Ermuko KZgunea, eta erabiltzaileei Informazioaren eta Komunikazoaren Teknologien (IKTak) eremuan doako prestakuntza zabala eskaintzen du. Urrian ere ikastaro eskaintza zabala izango du KZguneak…
03.10.2017
Ermuko Udaleko Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketaren hogeita laugarren edizioa aurkeztu eta zabaldu du. Lehiaketaren xedea Ermuko ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.
27.09.2017
Ermuko bi euskaltegiek hastear dagoen 2017-2018 ikasturterako matrikula zabalik mantentzen dute. Baina adi, azken egunak baitira. Matrikulazio aldia zabalik egongo da irailaren azkenera artean. Argibideak eta izen emateak zentro bakoitzeko…
28.09.2017
Burulogy enpresa ermuarrak 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako entrenamendu programa berriak antolatu ditu. Teknologia berrien bitartez parte hartzen duten pertsonen garuna abian jartzeko bi ikastaro izango dira. Hori horrela, formazioa tableten…
21.09.2017
Ermuko Ongarai Eskola, Anaitasuna Ikastola eta Haurreskola zentroen instalazioetan hobekuntza lanak egin dira abuztuan zehar, 2017/2018 ikasturtea modurik onenean estreinatu ahal izateko.
Hiru aldaketa egin dira Ongarai eskolan. Batetik, ikastetxeko…
25.09.2017
Azaroaren 11n, larunbata, aurtengo San Martin azoka ezaguna ospatuko da gure herrian. Dagoeneko jai girora gerturatzen ari gara, eta antolaketa lanak hasita daude festa honen 28. edizioko programa osatzeko.
19.09.2017
Ermuko Izarra Centren kokatuta dagoen ‘Margube’ enpresak, aholkularitza eta neurrira egindako trebakuntza, herrian Hiri eta Industri Hondakinak kudeatzen ikasteko ikastaroa egingo duela ezagutzera eman du. Ikastaro hori doakoa izango da parte…
14.09.2017
Ermuko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, 2017ko beka deialdia zabaldu berri du ikastetxe homologatu eta pribatuetan euskara ikasten aritu diren ermuarrentzako.
14.09.2017
Asteburuari hasiera ona emateko, ostiral honetatik aurrera, irailak 15, martxan izango da beste behin Barixakuetan haurrentzako programa. Ekimen honen helburua haurrei ikastetxeetatik at euskaraz hitz egiteko eta ongi pasatzeko espazioa eskaintzea…
07.09.2017
Iraila hastearekin batera, herriko eskola eta ikastetxeek zabaldu dituzte euren ateak ikasturte berriari ekiteko, eta Ermuko euskaltegiak ere abian dira jada. Zabalik da udal euskaltegian nahiz AEKren Kaltxango zentroan eskaintzen diren ikastaroetan…
23.08.2017
Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan kokatzen da Ermuko KZgunea, eta erabiltzaileei Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien eremuan (IKTak) doako prestakuntza zabala eskaintzen jarraitzen du. Datorren irailerako ere jada hainbat…
12.07.2017
"Ciencia en Acción 2017" lehiaketaren aurtengo edizio gero eta hurbilago dugu. Deialdiari jarraiki 442 lan aurkeztu izan dituzte eta proposatutakoetatik epaimahaiak 164 ontzat eman ditu eta finalean izateko txartela eskuratu dute, zeina urriaren 6-…
26.06.2017
Euskarazko Udalekuak astelehen honetan hasi dira, ekainak 26, eta hiru astez, izena eman duten 6 eta 12 urte arteko 270 neska-mutilek hainbat jarduera burutzeko aukera izango dute; hau da, herrian Lehen Hezkuntzan ikasten duten umeen %32ak.
Ekintzak…
12.06.2017
‘Berbalagun’ ekimenak denboraldiari amaiera emango dio aste honetan. Arduradunek bi jarduera antolatu eta iragarri dituzte; lehena asteazkenerako eta bigarrena, ostiralerako. Asteazkenean, familia kideek ibilbidea oinez egingo dute Eitzagatik Santa…
07.06.2017
Ermuko Udaleko Toki-Garapen Alorrak automozio sektoreko hotzeko estanpazio ikastaroa antolatu du, Bizkaiko Aldundiaren Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren finantziazioarekin. 337 orduko formazioa abian da jada, eta datorren ekainaren…
31.05.2017
Gure herrian eta Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dagoen KZgunea zerbitzuak erabiltzaileoi Teknologia Berrien eremuan doako prestakuntza zabala eskaintzen jarraitzen du, horretarako bertan egin beharreko nahiz urrutitik eta Internet bidez j
01.06.2017
Udalbatzarrak egin duen azken Osoko Bilkuran aho batez eta herrian ordezkaritza duten PSE-PSOE; EH Bildu, EAJ-PNV, Se puede Ermua Ahal da, PP eta Irabazi bost taldeen aldeko botoez erabaki du Ermua Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Sareari atxikitzea.…
19.05.2017
Datorren astean udal Euskara sailak aurtengo udalekuetako kanpainari hasiera emango dio zeina Antxitxiketan Begirale Taldearekin batera behin-behineko egitaraua adostu duen. Iaz egin bezala, aurten ere, udalekuek hiru asteko iraupena izango dute,…
19.05.2017
Ermuko Liburu eta Disko Azokaren hogeita bosgarren edizioak ostegun honetan zabaldu ditu ateak, eta igandera arte, Orbe Kardinala plazan ekimen ezberdinak burutuko dira erakusketa ezagun honen inguruan.
11.05.2017
Ermuko Berbalagun taldeak jarduera berri bat aurreikusita du datorren asterako. Arduradun eta partaideek afaria egingo dute maiatzaren 18ko ostegun iluntzean. Taldekideek hitzordua dute gaueko 9etarako, Izelaieta kaleko ''La Colina'' elkarte…