Imagen
Buscador avanzado [EU]
21.01.2016
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, bi trafiko mozketa egingo dira gauez AP-8 errepidean, bai gaur, baita bihar ere.
Gaur, osteguna, 22:00etatik aurrera, Ermuko eta Gerediagako lotuneen arteko errepidea itxita egongo da Bilborako noranzkoan,…
15.01.2016
Eusko Jaurlaritzak etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko Renove Programaren 2016rako laguntzen deialdia iragarri du. Plan horrek 5.500.000 euroko aurrekontua du 2016tik 2019ra bitartean erabili ahal izateko.
Laguntza-programa…
12.01.2016
‘Haurreskolak’ partzuergoak aurtengo lehen izenemate aldia irekita duela iragarri du. Izen-ematea sareko edozein zentrorako egin daiteke –Ermukoa barne- eta atzotik zabalik dago, ostiralera bitartean. Deialdia 2014, 2015 edo 2016 honetan jaio diren…
07.01.2016
Oinezkoak are seguruago ibiliko gara Ermuan 2016an. Laster hasiko da Okin Zuri eta Abelleira txatartegi aurreko bidexka lotuko dituen espaloiaren obra. Azpiegitura berriak laurogei (80) metroko luzera eta bi metroko zabalera izango ditu. Horrez gain…
07.01.2016
Ermuko saihesbidea eraikitzeko lanek aurrera jarraitzen dute, eta duela aste batzuetatik, zaintza sistema berezi bat dute. Izan ere, lanek ingurugiroan duten eragina kontrolatzeko, droneak eta zundak erabiltzen ari dira.
29.12.2015
Euskadiko KZgunea zentrorik gehienak etentxo bat egingo dute eguberriko jaiotan. Eguberrietako oporren ondoren, urtarrilaren 7an KZguneek formazio zerbitzuarekin jarraituko dute Informazio eta Komunikazio Teknologiekin (IKTekin) erlazioa duten…
09.12.2015
San Pelaio kale aurreko espaloian ditugun zuhaitzekin zer egingo denaren erabakia auzoko bizilagunen eskuetan dago: guztiak kendu, erdiak utzi edo dagoen moduan mantendu espaloia berriztu arren. Udalak herri galdeketa egingo du aste honetan San…
04.12.2015
San Pelaio, Aldapa eta Zerukoa kaleetan igogailu publiko eta doakoak egin eta erabil gai jartzeko lanek aurrera doaz. Zeregin ezberdinak aurreikusitako plangintzarekin bat aurrera doaz. Zeregin ezberdinak aurreikusi bezala gauzatzen ari dira eta,…
30.11.2015
Uretamendi Aldi Baterako Enpresa-elkarteak aste honetan neurtutako leherketak egingo dituela adierazi du Urko-Axe zonaldean, Ermuko saihesbidearen obren baitan. Leherketa bi egingo ditu lehergailu karga txikiago erabili eta ondorioak hobeto…
12.11.2015
Hiru igogailu publikoak eraikitzeko lanek aurrera jarraitzen dute, hasi zirenetik ia hilabete igaro den honetan. Construcciones Olabarri enpresa aldi berean ari da lanean San Pelaion, Aldapan eta Zerukoan, eta herritarrei eragin diezaieketen hainbat…
02.11.2015
Duela bi aste hasi ziren San Pelaioko, Aldapako eta Zerukoako hiru igogailu publikoak eraikitzeko lanak. Construcciones Olabarri enpresak zenbait aldaketa burutu ditu azken egunetan, obrek dirauten bitartean hiritar guztien segurtasuna bermatzeko.…
16.10.2015
Construcciones Olabarri enpresa bilbotarra astelehen honetan hasiko da San Pelaio, Aldapa eta Zerukoa kaleetako igogailu publikoak eraikitzeko beharrezko makineria kokatzen. Obrak maiatzean amaituko direla uste da, eta lanak hasi bezain laster,…
02.10.2015
Aurreko ostiralean alkatea Goienkaleko hogeita hamar bat bizilagunekin bildu zen, martxoan behera etorri zen ezponda zatiaren egoera zehazki zein den kontatzeko. Totorika hirigintza zinegotziarekin eta udal Bulego Teknikoko zuzendari eta…
29.09.2015
Ermuko ‘Haurreskolak’ urrian izenemate aldia irekiko duela iragarri du. Izenemate hori gutxienez 2015ean zehar jaiotako haurrentzat izango da. Ikastegiak hileko lehen bederatzi egunetan –urriaren 1etik 9ra bitartean- abenduan, urtarrilean, edo…
30.09.2015
San Pelaio, Aldapa eta Zerukoa kaleetan altxatuko diren igogailuetatik hurbilen dauden etxebizitzetara bisitan egiten hasi da gaur Olabarri Construcciones enpresa esleipenduna. Etxebizitzen nahiz eraikinen behe solairuan dauden lokalen egoera zein…
28.09.2015
Gure herrian dugun Colegio San Pelayo ikastetxea Europako erdigunetik etorri zaizkigun 38 ikasle eta irakasleren anfitrioi da, Austria, Hungaria, Alemania eta Eslovakiako ikasleekin egindako elkartrukearen baitan.
11.09.2015
Mugikortasun nahiz irisgarritasun hobeak izateko lanean ari gara Ermuan aspalditik. Orain urte batzuk arrapala eta eskailerara mekanikoak jarri genituen altu dauden auzo eta zonaldeetara errazago igo ahal izateko. Aurtengoan lan-ildo horretan…
14.09.2015
Uda amaitzear dugu, eta etxeko txikienek jada hasi dute ikasturte berria. Eskolara itzulera ez da, ordea, haurren kontua soilik: KZgunea zentroen sare publikoa urrirako ikastaro berriak prestatzen hasia da.
24.08.2015
N-634 errepideko ezkerreko erreia itxita egongo da Ermuan aste honetan zehar, hilaren 28a (ostirala) arte.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, denbora baterako izango da mozketa. Bitartean, ibilgailuei igarotzeko aukera txandaka emango zaie…
11.08.2015
N-634 errepideko errei bat itxita egongo da ostiral arratsaldera arte, Areitio inguruan, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Ermuko saihesbidearen obrengatik izango da etena, eta ibilgailuei txandaka emango zaie bidea, semaforoen bidez.…