Buscador avanzado [EU]

07.01.2016
Ermuko saihesbidea eraikitzeko lanek aurrera jarraitzen dute, eta duela aste batzuetatik, zaintza sistema berezi bat dute. Izan ere, lanek ingurugiroan duten eragina kontrolatzeko, droneak eta zundak erabiltzen ari dira.
09.12.2015
San Pelaio kale aurreko espaloian ditugun zuhaitzekin zer egingo denaren erabakia auzoko bizilagunen eskuetan dago: guztiak kendu, erdiak utzi edo dagoen moduan mantendu espaloia berriztu arren. Udalak herri galdeketa egingo du aste honetan San…
04.12.2015
San Pelaio, Aldapa eta Zerukoa kaleetan igogailu publiko eta doakoak egin eta erabil gai jartzeko lanek aurrera doaz. Zeregin ezberdinak aurreikusitako plangintzarekin bat aurrera doaz. Zeregin ezberdinak aurreikusi bezala gauzatzen ari dira eta,…
30.11.2015
Uretamendi Aldi Baterako Enpresa-elkarteak aste honetan neurtutako leherketak egingo dituela adierazi du Urko-Axe zonaldean, Ermuko saihesbidearen obren baitan. Leherketa bi egingo ditu lehergailu karga txikiago erabili eta ondorioak hobeto…
12.11.2015
Hiru igogailu publikoak eraikitzeko lanek aurrera jarraitzen dute, hasi zirenetik ia hilabete igaro den honetan. Construcciones Olabarri enpresa aldi berean ari da lanean San Pelaion, Aldapan eta Zerukoan, eta herritarrei eragin diezaieketen hainbat…
02.11.2015
Duela bi aste hasi ziren San Pelaioko, Aldapako eta Zerukoako hiru igogailu publikoak eraikitzeko lanak. Construcciones Olabarri enpresak zenbait aldaketa burutu ditu azken egunetan, obrek dirauten bitartean hiritar guztien segurtasuna bermatzeko.…
16.10.2015
Construcciones Olabarri enpresa bilbotarra astelehen honetan hasiko da San Pelaio, Aldapa eta Zerukoa kaleetako igogailu publikoak eraikitzeko beharrezko makineria kokatzen. Obrak maiatzean amaituko direla uste da, eta lanak hasi bezain laster,…
02.10.2015
Aurreko ostiralean alkatea Goienkaleko hogeita hamar bat bizilagunekin bildu zen, martxoan behera etorri zen ezponda zatiaren egoera zehazki zein den kontatzeko. Totorika hirigintza zinegotziarekin eta udal Bulego Teknikoko zuzendari eta…
30.09.2015
San Pelaio, Aldapa eta Zerukoa kaleetan altxatuko diren igogailuetatik hurbilen dauden etxebizitzetara bisitan egiten hasi da gaur Olabarri Construcciones enpresa esleipenduna. Etxebizitzen nahiz eraikinen behe solairuan dauden lokalen egoera zein…
11.09.2015
Mugikortasun nahiz irisgarritasun hobeak izateko lanean ari gara Ermuan aspalditik. Orain urte batzuk arrapala eta eskailerara mekanikoak jarri genituen altu dauden auzo eta zonaldeetara errazago igo ahal izateko. Aurtengoan lan-ildo horretan…
24.08.2015
N-634 errepideko ezkerreko erreia itxita egongo da Ermuan aste honetan zehar, hilaren 28a (ostirala) arte. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, denbora baterako izango da mozketa. Bitartean, ibilgailuei igarotzeko aukera txandaka emango zaie…
11.08.2015
N-634 errepideko errei bat itxita egongo da ostiral arratsaldera arte, Areitio inguruan, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Ermuko saihesbidearen obrengatik izango da etena, eta ibilgailuei txandaka emango zaie bidea, semaforoen bidez.…
12.08.2015
Egun hauetan Ermutik at dauden herritarrek ziurrenik aldaketak atzemango dituzte itzuleran. Izan ere, Orbe Kardinala plazako 4 zenbakia duen eraikina eraisten hasi dira aste honetan. Arrisu S.L. enpresa eibartarra ari da eraikin zaharra eraisteko…
30.07.2015
Ermuko saihesbideko obrak aurrera doaz, eta datozen asteetan trafikoan eragina izango dute. Izan ere, Hirigintza Alorretik jakinarazi dutenez, Sallabente eta Eitzaga auzoen arteko errepidean, zirkulazioan etenak izango dira zenbait hilabetez. Lanak…
28.07.2015
Foru Aldundiaren lnterbiak sozietate publikoak iragarri eta ezagutarazi duenez AP-8 autobidea –enbor osoa- itxita egonen da gaurko eta biharko –astearte eta asteazken gauetan-, Bilborako noranzkoan. Hain zuzen ere, 75. kilometrotik 78ra tartekoan,…
29.07.2015
Ermuko Hirigune Historikoaren Plan Berezia indarrean dugu, aplikatzen hasteko prest. Bizkaiko Aldizkari Ofizialak uztailaren 23ko ostiralean eta bere 140. alean, hirigintza araudiaren testu osoa eman zuen argitara.
09.07.2015
Datorren uztailaren 13an, astelehena, Uretamendi Aldi Baterako Enpresa-elkarteak neurtutako leherketa bat egingo duela adierazi du Urko-Axe zonaldean, Ermuko saihesbidearen obren baitan.
27.05.2015
Ermuko udalerri honek indarrean du Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria. Bizkaiko Aldizkari Ofizialak maiatzaren 22ko ostiralean eta bere 96. alean, hirigintza araudiaren testu osoa eman zuen argitara.
05.05.2015
Herriko alkateak Goienkaleko auzo-lagunekin bilduko da martxoaren 22an 39 eta 41 etxebizitzen aurrean gertaturiko lur-jauziari aurre egin eta ezpondaren egonkortasuna bermatzeko eta horri eusteko ‘Construcciones Barinaga’ enpresak aurkeztu duen…
07.05.2015
Martxoaren hirugarren astean Goienkale 39-41 etxebizitzen aurrean behera etorri zen ezponda egonkortzeko lanak gaurkoan hasi dira. Lan horiek Construcciones Barinaga jabeen kargu egingo dira eta egun mila euro inguruko kostua izango dute. Obra…